‎"Beldur Barik! Adierazi zaitez" lehiaketan izan duzun interesa eskertu nahi dizugu eta, horretarako, datorren azaroaren 27an, larunbata, Bilbon ospatuko dugun "Beldur Barik! Jaialdia"ren lehen ediziora gonbidatu nahi zaituztegu zu eta zure lagunak!!!






 

"Beldur Barik!Jaialdia" urteroko ekimen bat izatea nahi dugu, topaketa puntu bihurtubertan, indarkeria sexistaren inguruan batez ere neska gazteek egindako Arte-lanak baina baita mutil gazteen artean egiten diren lan eta ekimen artistikoak ikusi eta horien gaineko gogoeta egin ahal izateko. 

"Beldur Barik!Jaialdia"n askotan emakume askok esparru ezberdinetan garatu eta bultzatzen duten lana disfrutatu ahal izango dugu (askotan ikusgai izaten ez dena...).



Lehen edizio honetan, "Beldur Barik! Adierazi zaitez" lehiaketan irabazle izan diren proposamenak ezagutzeaz gain, Remedios Zafra, Maite Garbayo, Itziar Ziga, Nagore Iturrioz eta beste askok eskeiniko dizkiguten tailerretan parte hartu ahal izango dugu; Dora Salazar, Majo Pulido, Nación Scratch, Vanesa Alzate, Nagore Amenabarro, eta beste hainbaten lan artistikoak deskubritu; performance-ak, emanaldiak, kontzertuak, eta beste hamaika ekintza.




"Beldur Barik! Jaialdia"n elkar ikustea espero dugu, Azaroak 27an Bilbon!

-----------------------------------



Vente a I. Festival BeldurBarik
el 27 de noviembre, en Bilbo en la Plaza del Ensanche.
 

Espacio de arte y reflexión. Vereís los trabajos de lxs ganadorxs del concurso BeldurBarik.
Charlas, talleres, música, proyecciones.


Ven desde tu municipio en un autobus gratuito (incribete apra el autobus!!)