(Si crees que este trabajo merece ganar el Premio Popular Beldur Barik, de 300 euros, pincha en “Votar”)
Egileak:   Ariane Garmendia eta Maider Garai

Kategoria: 1 (12-17 urte)

Herria: Meñaka

 

Anek eta Markelek bikote perfektua ziruditen, duela 2 urte ezagutu ziren eta duela 1 ezkondu. Ez zuten seme-alabarik eta oso pozik ziruditen elkarrekin. Baina beraien bizitzak ez ziren hain perfektuak... Ezkontza egunetik aurrera Markel gero eta bortitzago jokatzen hasi zen. Anek dena aguantatzen zuen maite zuen mutila zelako.

Pixkanaka-pixkanaka aneren ekintzak mugatzen joan ziren. Ezin zen gauez lagunekin irten, bere lagunak emakumeak bakarrik izan zitezkeen... Muga hauek Markelek jartzen zizkion gero eta berekoiago bihurtzen zen bitartean.
Manipulazioa eta biolentzia sikologikoa haziz joan ziren biolentzia fisiko bihurtu arte. Aneren haurdunaldian zehar ez zen poztazunik nabari beraien artean baina Anek guzti hau jasaten zuen besteek zer pentsatuko luketenaz arduratuta.
Beraien lehen alaba Maite jaio zenean, Anek ume hori defendatzeko behar ikaragarria sentitu zuen. Edozer egingo lukeen ume horrengatik.


Markel berandu heltzen zenean etxera, futbol partidu bat ikusi ondoren eta zerbeza batzuk hartu ondoren ez zion ezer esaten eta honen irainak aguantatzen zituen.
Alabak urte bat bete zuen eta etxeko egoera ez zen hobetu.
Orduan ulertu zuen Anek horrek ezin zuela horrela, zerbait egin behar zuela. Ane umezurtztegi batean hasi zen, ez zuen familiarik baina bai lagunak, eta hauekana jo zuen.
Dibortzio eskarea bizkor heldu zen baita Markelen haserrea ere, baina jadanik Aneri ez zitzaion inporta. Bere alabarekin izango zuen etorkizunean pentsatzen hasita zegoen.
Maitek 3 urte bete zituenean haurtzaidegira hasi zen eta Ane bila joaten zitzaion lanetik irteterakoan. Jada ez zuten Markel gogoratzen, nor zen Markel?

Anek egoera honetatik irtetzea lortu zuen, bere burua eta bere alabarena salbatzea eta bizitza pozgarri bat edukitzea.
Zoritxarrez, hainbat emakumek munduan egoera hau bizi dute, baina bada gauzak aldatzeko ordua.