(Si crees que este trabajo merece ganar el Premio Popular Beldur Barik, de 300 euros, pincha en “Votar”)

 
Egilea:    Anne Iturregi eta Leire Olazar

Kategoria: 1 (12-17 urte)

Herria: Mungia

 
Goiz hartan ohetik gaikitzeko gogo gutxi nuen, ordua zen eta klasera joateko prestatu beharra neukan. Ohetik jaiki nintzenetik banekien gauzak ez zirela ondo goango, sentzazio arraro bat neukan nire barnean. Baina hala eta guzti ere pausu hori eman beharra neukan. Nire bizkarrean ditudan zauri hauek ezin dizkiet gehaigo nire gurasoei ezkutatu. Ezin diet gehiago eskaileretatik erori naizen aitzakia atera, benetako istoria askoz korapillatsuagoa baita. Dena orain dela hiru urte hasi zen...
Uda bukatu zen eta klasera joateko ordua heldu zen.Betiko moduan berandu nenbilen eta ezin nintzen berandu heldu klaseko lehen egunera . Atetik sartu nintzenean udatik ikusi ez nituen lagun guztiak ikusi nituen : Ane , Itxasne , Jara... bapatean mutil berri bat ikusi nuen. Guapoa zen, bueno oso guapoa.


-Ei Saioa ! Zeri begira ari zara ?-Ane zen .
-Apa Ane ! Ni ? Ez nengoen ezeri begira .
-Bai zera, begirada hori... Beste behin ere ikusi nuen, Gorka gustuko zenuenean .
-Zer diozu? Ez da egia , bueno gaiz aldatuz nor da mutil hori?
-Mikel da, gure ikastetxera aldatu berri den mutil berria, oso atsegina da . Goazen aurkeztu egingo dizut .
Momentu hartatik nire bihotzaren taupadak arintzen zirela sentitu nuen . Zer gertatzen ari zait? oso ondo gogoratzen dut nire buruari galdera hura egin niola. Ez dut mutil hau ezagutzen eta jada gustuko dut ?
-Kaixo Mikel, hau Saioa da nire lagun bat.- Esan zuen Anek aurpegian irribarre maltzur bat zuela. -Kaixo, ni Mikel naiz, ze moduz ? -Aupa Mikel, ni ondo eta zu? Non bizi zara? -Emm... Saioa ni banoa Jarak behar nau, bakarrik uzten zaituztet.- Esan zuen Anek.
Ezin nuen zinetsi Anek momentu hartan egin zuena, ni lotsatia naiz baina momentu honetan hitz egin behar nuen edo lelo baten moduan geldituko nintzen .
-Bueno, ba esaten egon naizen moduan ni orain Mungian bizi naiz, baina Arabatik nator. Eta zu? -Ba ni ere Mungian bizi nai , udaletxearen ondoan dauden pisuetan . -Zer diozu! ni ere bai! Ez al zara biziko eraikin udinean ezta? -Bai eta zu?
-Asma ezazu, zu bizi zaren eraikin berdinean bizi naiz.
Momentu hartan txirrinak jo zuen eta denok bere lekuetan eseri ziren. Lehen orduan matematika genuen eta goiza oso luzea egin zitzaidan, bigarren orduan teknologia izan genuen eta oso aspergarria izan zen Jarak papeltxo bat eman zidan arte .
-Saioa hau zuretzat da, Mikelen partez.- Esan zuen xuxurlatuz. Papeltxoa hartu nuen eta bertan hau jartzen zuen : "Gaur arratsaldean 5etan , Goieta tabernan?"
Buruari buelta batzuk eman ondoren baietz jartzea erabaki nuen. Momentu hartatik klase guztietan deskonektatuta egon nintzen."Ze arropa jantziko dut?", "Zer nahiko du?".
Arratsaldeko bostak heldu ziren eta Goietara heldu nintzenerako han ikusi nuen Mikel. Irribarretsu zegoen eta... oso interesgarria iruditzen zitzaidan, modu batean edo bestean erakarri egiten ninduen .
-Kaixo potxola, ze guapa etorri zaren . -Apa Mikel,zelan? -Zu ikustean askoz hobeto . Gorri ipintzen hari nintzela sentitu nuen , ikaragarrizko lotsa -Bueno goazen barrura, nahi al duzu ezer?
-Emm... bai, kafe bat mesedez .
nuen .
Hizketaldi atsegin baten ondoren agurtzeko momentua heldu zen , pisu berdinean bizi ginenez batera joan ginen. Giltzak sarrailan sartu nituen eta atea ireki zenean buelta eman nuen agurtzeko baina Mikel ohi baino hurbilago zegoen. Musu bat eman zidan baina ni ez nintzen atzera bota , gustatu zitzaidan .
-Bueno bihar arte -Esan zuen Mikelek samurki . -Bihar arte .
Egunak pasatu ahala Mikel eta ni gero gero eta lagunago ginen , arratsaldero gelditzen ginen eta bere tuentia eskuratu nuen. Bertatik orduak ematen nituen berarekin hizketan. Bi hilabete pasatu zirenean egunero egiten nuen bezala tuentira sartu nintzen eta mezu pribatu bat aurkitu nuen. Mikelena zen. Zera zioen :"Orain dela nahiko ezagutzen garela eta uste dut momentua dela sentitzen dudana esateko. Gogoko zaitut, nirekin irten nahiko zenuke ?"
Bi aldiz pentsatu gabe, bere atera joan nintzen eta jo egin nuen. Atea berak ireki zuen : -Zure mezu pribatua jaso dut . -Eta ... -Noski baietz .
Momentu hartan bihotza bularretik irtengo zitzaidala uste nuen, berak musu bat eman zidan arte eta dena zoragarria zela iruditu zitzaidan .
Egunak joan eta egunak etorri filmetako amodiozko historio baten antza hartu zuen, dena oso polita zen, politegia .
Larunbat gaua zen eta nire lagunek jai bat egin zidaten, aspaldi zen ez nintzela beraiekin egoten eta joateko gogo handia nuen.
-Ba al zatoz jaira? -Ezin dut, afaria daukat. - Erantzun zuen Mikelek deskonfiantza pixka batekin. -Bueno ba bihar egongo gara, gaur berandu egingo baitzait.
-Jaira joango zara?
-Noski baietz!
-Joaten baldin bazara bihar ez deitu .
-Zer gertatzen zaizu Mikel? Jai bat besterik ez da .
-Jai bat, jai bat... noski eta ze intentzio dituzu? Ni ez nagoela aurrean beste batzuekin egotea ezta?
-Zeren intentzioak? Mikel behin baino gehiagotan esan dizut zurekin besterik ez nagoela, ezin dezaket mutilekin hitz egin?
-Ez, nirekin ez bada .
-Mikel ez zaitez berriro hasi, oso jeloskorra zara eta nahiz eta zurekin irten eskubidea dut beste mutil batzuekin hitz egiteko, ez naiz zurea!
-Nola ez zarela nirea? Benetan uste al duzu hori?
-Ez dut zurekin denbora gehiago hizketan eman nahi, ni jaira noa. Nahi baduzu bihar hitz egingo dugu.
Aurrerantz nindoala Mikelek garrasi egin zuen.
- Jaira bazoaz bihar ez arduratu ni deitzeaz, esan dizut, lagunik gabe gelditzen zarenean ez etorri niregana negarrez ...
Garrasika jarraitu zuen, baina nik aurrera jarraitu nuen. Bere jokaerak izutu egin ninduen , bera jeloskorra zen arren ez nuen espero horrela erreakzionatuko zuenik
Aurrera jarraitu nuen bere hitzek kikiltzen utzi gabe eta festara heldu nitzenean denek giro oso
atseginean hartu ninduten. Denbora ohartu ere egin gabe pasatu zitzaidan eta etxera itzuli nintzenean gutxien espero nuena aukitu nuen, Mikel etxeko atearen aurrean. Nire zain zegoen zihurrenik. Beldurra nire gorputzean sartzen sentitu nuen ematen nuen pausu bakoitzean. Momentu horretan buelta eman eta korrika handik alde egiteko gogoa neukan.
-Non egon zara?
-Nire lagunek niretzat antolatutako jaian, badakizu.
-Nortzuk egon dira?
-Betikoak.
-Zer egiten egon zara hain berandu itzultzeko?
-Lasai egon bale? Ondo pasatzen egon naiz.
-Ondo pasatzea zer da beste mutil batekin musukatzea ezta? Ez dituzu gehiago zure lagunak ikusiko.
-Zoratu egon al zara? Agur.
Burumakur bultzada bat egin eta etxera sartzeko alegina egin nuen, baina besotik gogor heldu zidan min egiten zidan puntura arte eta belarrira esan zidan: " Kontuz zer egiten duzu nire lepotik".
Arin etxera sartu eta artearen kontra utzi nuen nire gorputza erortzen. Arnas estua eta beldur izugarria nituen, ez nekien non sartu nintzen.
Hurrengo hilabeteetan klasean distraituta egon nintzen eta teknologiako notak nabarmen jaitsi nituen, laguntza behar nuela konturatu nintzen. Orduan zerutik erorita bezala Jokin etorri zen niregana laguntzeko prest, ikasle bikaina baitzen.
-Zure teknoko nota entzun dut, laguntzarik nahi? Unibertsitatera joateko nota ona beharko duzu- eta.
-Ba ez bazaitut molestatzen bai mesedez. - Ez nauzu molestatzen, gaur arratsaldean udaletxearen aurrean 4 aldera ondo doakizu? -Noski, geroarte eta eskerrik asko.
Gaur ondo sentitzen nintzen, pozik, ez nekien zegatik baina gustatzen zitzaidan sentzazio hura. Etxera heldu nintzen, motxila utzi eta teknoko koadernoa hartu ondoren Jokinengana joan nintzen. Han zegoen, 4 puntuan.
-Epa Jokin! Liburutegira joan gaitezke. -Goazen bada.
Hiru ordu eman genituen ikasgai aspergarri hari bueltak eta bueltak ematen. Neka-neka eginda nengoen, momentu artan desiatzen nuen bakarra sofan etzatea zen. Baina atera hurbildu nintzenean berriro aurkitu nuen Mikel han.
-Non egon zara? -Liburutegian. -Norekin? -Jokinekien, teknologiako klaseak ematen dizkit. -Esan dizut ez dudala zure lagunak berriro ikusterik nahi, suarekin jolasean ala? -Klase hoiek beharrezkoak ditut, oso nota baxua daukat eta ez dit unibertsitaterako notak emango
bestela. -Berdin dit.
Dardarka nengoen eta hare gehiago esateko nengoenagatik. Ez nekien zer gertatuko zitzaidan ez nola erreakzionatuko zuen.
-Begira Mikel, oso polita izan zen gurea denbora aldi baten, sinestezina izan da 3 urte bete ditugula elakarrekin baina...- arnasa sakon hartu eta begiak itxi nituen- ez didazu niretzko denborarik uzten, nire ate ondoan agertzen zara galdera arraroak egiten ez nauzu bakean uzten eta utzi egin nahi dut.
-Damutu egingo zara. Ez duzu ezertarako balio, zelako nazka ematen duzun. Suertea izan duzu ni bezala norbait aukitzeaz. Inork ez zaitu nire beste maiteko, inor ez da arduratuko zutaz nire beste.
Negar bateaneta korrika etxera sartu nintzen eta ormaren kontra eseri nintzen 2 ordu luzez. Azkenean, zutik jarri nintzenean, niretzat onena zena egin dudala pentsamenduarekin jarraitu nuen nire bizitza egiten.
Ikastolan eta etxean denek galdetzen zidaten zer gertatzen zitzaidan edo aurpegi txarra nuela. Baina nik ohiko moduan ez nuen inor arduratu nahi izan eta denei ez zela ezer gertatzen esan eta irribarre batez elkarrizketaren gaia aldatzen nuen.
Lagunekin gero eta denbora gehiago pasatzen hasi nintzen eta Jokinen teknoko klaseetara ere joaten jarraitu nuen. Jokinekin izugarri ondo pasatzen nuen, egia esan oso irakasle ona zen. Baina Mikelek oraindik ni estutzen jarraitzen zuen, tuentia zabaltzen nuen bakoitzean mezu pribatu bat neukan berea eta normalean " Zer zelan Jokinekin? Ziru nago berarekin zaudenean nitaz oroitzen zarela. " edo "Jadanik aldatu egin nauzu ala? Ba laster geratuko zara bakarrik". Nik ez nion erantzuten eta bera sahiesten saiaten nintzen, baian ezin izaten nuen ezer egin nire atera etortzen
zenean eta ukabilkadaren bat ematen zidanen edo bultzadaren bat atearen kontra.
Aspaldi utzi nion 8 ordu lo egiteari eta askoz gutxiago jaten nuen. Gainera norbait zelatan nuen sentsazioa neukan. Librutegira joan nintzen Jokinenegana eta bidean atzera begiratu nuen betiko moduan hiruzpa lau aldiz. Arrapatu nuen, Mikel zen, ze arraroa. Korrika hasi nintzen liburutegira sartu nintzen arte.
Buruari normalean baino buelta gehiago ematen egon nintzen. Zerbait esan behar nion, nire bizitza zen. Bere atera joan nitzen eta bere amak ireki zidan:
-Ba al dago Mikel etxean?
-Kaixo Saioa zenbat denbora! Bai oraintxe dator. Mikel zure bila hari dira, atera zaitez.
Mikel atera zen eta bere atzean atea itxi zuen. Hantxe akabua hartuko nuela uste nuen.
-Zertan hari zarela uste duzu ni zelatzen?
-Ni? Nik ez zaitut zelatatu. Niretzat ez zara inor. Iadanik ez naiz zutaz arduratzen asike joan zaitez besten norabait molestatzera.
-Baina zer egiten hari zarela uste duzu? Utz nazazu bakean, zu eta ni ez gara ezer.
Ukabila estutu zuen eta pasatu egin nintzela uste nuen. Orduan bere eskuak nola nire masaila jotzen zuen sentitu nuen eta besotik heldu eta eskaileretatik behera bota ninduen. Ez dut ezer gogoratzen momentu hartatik konortea itzuli zitzaidan arte. Iratzarri nintzenean lurrean nengoen, altzatzen ahalegindu nintzen baina gorputza oso minberatuta neukan eta unetxo bat gehiago han geratzea erabaki nuen. Konturatu ere egin gabe negar tanta bat nire masailean behera jaisten igarri nuen, baina etxera joatea lortu nuen.
Laguntza behar nuela onartu behar nuen. Jokinengana jo nuen eta bere etxera helduz batera berarekin irten nahi nuen galdetu zidan. Ez dakit zergatik baina irribarre bat egin nuen eta nire buruak agindu gabe nire ahoak baietz esan zuen eta musu bat eman nion.
-Baina ezkutuka geratu beharko gara.. -Zergatik? -Ezin dizut esan barkatu... -Lasai, ez dago arazorik.
-Eskerrik asko.
Hilabete bat pasatu zen eta munduko neskarik zoriontsuena nintzen. Baina halako batean Mikel ikusi nuen niri itxaroten atean.
-Pozik al zabiltza zure mutilagun berriarekin? -Baina zer diozu?
-Saio ez egin leloarena, ezin zara nigandik ezkutatu. Utz ezazu Jokin edo sustoren bat gertatuko da...
Etxera sartu nintzen arineketan. Ez nion kasurik egin, pozik nengoen Jokinekin.
Behin eta berriz errepikatu zidan Jokin uzteko baina ez nion kasurik egin. Astebete barru Jokinek utzi egin ninduen eta mundua gainera erortzen zitzaidala uste izan nuen. Dena ondo zioan, ez nekien zein zen arazoa. Etxean bakarrik nengoenez negar egin nuen gogotik. Garrasika eta dardarka hasi nintzen, ez nuen nire burua ezagutzen.
Hauxe da nire historia lazgarria. Gaur arte agon naiz horrela, lagunak egin eta Mikelek haiek ni
gorrotatzea lortzen zuen, mutilagunen bat aurkitu eta Mikelek hark ni uztea lortzen zuen. Egun txarra daukat gaur. Ikastolara joan naiz eta bueltan tuentira sartzea erabaki dut ezer berririk bazen ikusteko eta Mikel txatean konektatuta ikusi dut, hitzegin egin dit eta hauxe ikusi dut idatzita: "Mikel: Orain iñork ez zaitu nai, nazkagarria zara. esan nizun damutuko ziñela".
Deskonektatu eta Mikelen atera joan naiz. Zarata handia eginda joa dut atea eta Mikelek ireki dut. -Zuk bai ematen didazula nazka.
Eta listua bota diot aurpegira. Lehenego aldiz bere kontra egiteko indarrarekin sentitzen naiz. Baina berak bere etxe barrura sartu nau inork elkarrizketa entzun ez dezan.
- Orain ez zaitu inork maite. Lagunek eta mutilek gorroto zaituzte. Zure gurasoek jada ez daukate zugan konfiantzarik, zerbait entzun dut psikiatriko batean sartuko zaituztela edo. Norengana joko duzu orain? ez duzu ezer balio ni gabe. Damutu zara edo gehiago nahi al duzu?
Eskua bakarrik mugitu dela ematen du, ukabilkada bat eman doit gogotik aupegian. Hortz bat irten zaio.
-Niri ez iezadazu horrela hitzik egin. Ez zara inor, pozten naiz zu uzteaz.
Baina bera ostikoak eta ukabilkadak ematen hasi da azkenik ez balego bezala. Aurkitzen duen guztia nire gorputzaren kontra apurtuz. Ebaki eta zauri ugari dutit baina bizirik jarraitzen dut. Begiak zabaldu ditut bat- batean kolpe gehiago ez datorkizkidala konturatuzean. Gelatik joan da minutu batez, baina laster etorri da eta indargabe nagoenez hartu eta lehiotik bota nau. Suidizio bat dela uste du mundu guztiak, hala nahi baitu Mikelek era horretan nitaz desegitean. Benetako historia nik bakarrik dakit, nik bakarrik.
OraIn dela urte batzuk emakume askok jasaten zuten gizonaren partetik indarkeria. Orain
emakumea gizartean integratu da eta jendea gogor dabil lanean oraindik gizonak eta emakumeak ez daudelako maila berdin- berdinean. Asko murriztu da herrialde askotan indarkeria hau, baina beste batzutan oraindik emakumeak gizonen oso azpitik daude eta gauza ikaragarriak egiten dizkiete. Istoria hau ez da egia baina kasu asko daude honelakoak edo antzekoak, honen kontra zerbait egin behar da. Denen laguntzaz gizartea berdintza espero dugu.