Euskal Herrian emakumez soilik osatutako zenbat musika talde ezagutzen dituzu?


Eta zenbat emakume bakarlari edo musika taldeetan?

Eta euskeraz aritzen direnak?

Emakume baterijolerik ezagutzen ahal duzu?

Aurreko erantzunetan flojo bazabiltzate, ordun, duda izpirik gabe gerturatu beharko zarete eta gure proiektua ezagutu. Eta holan ez bada gerturatu eta disfrutatu!

Emakume gehiago nahi ditugu eszenatokietan!!!

Emarock erakusketa Beldur Barik Topaketetan (Azaroak 24, larunbata, Artium-en) izango duzue ikusgai.

Proiektuari buruzko informazio gehiago izateko, Argia aldizkariak bere bultzatzaileari, Saioa Cabañas, egindako elkarrizketa gomendatzen dizuegu, bideo eta guzti.

Emaion rockari!


Emarock proiektua jaio berri da. Batetik, emakume musikariak taldetan batzea eta zuzeneko kontzertuetara animatzea du helburu. Bestetik, emakume musikarien erreferentzia gune izatea.


Iratxe Esnaola-Argia

Irakurri!