cartel BB Basauri


Laugarrenez, Arratiako Udalen Mankomunitateko Bardintasun Zerbitzuak Beldur Barik lehiaketa antolatuko du Arratian.


Lehiaketa honetan, emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerari aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartu, baloratu eta bultzatzen da. Lan horiek errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dira.

Arantzazu, Areatza, Artea, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa, Ubide eta Zeanuriko 12 eta 26 bitarteko urteko neska-mutilek parte hartu ahal dute kategoria bitan:

  1. Kategoria: 12-17 urte

  2. Kategoria: 18-26 urte


Lehiaketan parte hartzeko, Arratiako udalerrietan erroldaturik egon behar da.

Arratiako Sariak:


1. Kategoriako saria (12-17 urte): 300€

2. Kategoriako saria (18-26 urte): 300€

Epaia azaroaren 27an jakinaraziko da, Sari Banaketa Ekitaldian.

Proiektu guztiak ikus-entzunezko formatuan aurkeztu behar dira

Aurkezteko epea: 2015eko irailaren 11tik azaroaren 11ra


Lehiaketa bikoitza da: alde batetik, Lehiaketa Globala eta, bestetik, Arratiako lehiaketa. Bietan, arauak berberak dira.


Informazio gehiago jasoteko:


Arratiako Udalen Mankomunitatea


Bardintasun Zerbitzua


94 631 1717


Berdintasuna.arratia@bizkaia.org


http://www.arratia.net/eu-ES/Albisteak/Orrialdeak/20150911_beldurbarik.aspx

Lehiaketaren oinarriak:

oinarriak Lehiaketaren oinarriak euskeraz

bases-2015-castellano mod-01 Lehiaketaren oinarriak gazteleraz

 

ANIMATU ETA PARTE HARTU ARRATIAKO BELDUR BARIK LEHIAKETAN!!!