Cartel-2015

Beldur Barik programak Beldur Barik Jarrera! lehiaketaren 6. edizioa antolatu du. Lehiaketa honetan, emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerari aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartu, baloratu eta bultzatzen da. Lan horiek errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dira.

Lehiaketaren helburua:

Errespetuan, berdintasunean, askatasunean eta autonomian, erantzukidetasunean eta indarkeria tinko baztertzean oinarritutako jarrera eta jokabideak hartuta emakumeenganako egungo desberdintasun-egoerari neska-mutilek aurre nola egiten dieten erakusten dituzten adierazpen artistikoak aitortu, baloratu eta bultzatzea.

Parte hartzaileei eskakizunak:

  • Tolosa eta Tolosaldeako 12 eta 26 urte arteko neska-mutilak.

  • Proposamenak banaka edo taldean aurkez daitezke (taldeen kasuan, gutxienez neska batek parte hartuko du), ikastetxe gisa edo ikastetxeko ikasgela gisa.

  • Proposamen kopuruari dagokionez ez dago mugarik.

  • Lanak edozein hizkuntzatan aurkeztu daitezke, betiere, euskarara egindako itzulpena erantsiz gero.

  • Gaien planteamenduan izandako jarrera eta originaltasuna, estilo eta generoen ugaritasuna eta hizkuntza eta irudi ez-sexistak erabiltzea hartuko da kontuan, ohiko estereotipo maskulino eta femeninoak gaindituz.


Lehiaketatik kanpo geratuko dira eduki, hizkuntza, irudi edo mezua dela eta sexuagatik baztertzaileak izan daitezkeen proposamenak, iraingarriak izan daitezkeenak, hirugarren batzuen sentsibilitatea iraindu edo eskubideak urra ditzaketenak.

Modalitateak:

Beldur Barik jarrera erakusten duten edozein adierazpen mota: ekintzak, ideiak, bideoak, kontzeptuak, argazkiak, proiektuak, proposamenak, musika, poesia, eskultura, dantza, animazioak, performanceak, ilustrazioak, gogoetak, diseinuak, instalazioak eta abar.

Nori zuzenduta dago bereziki?

  • Kalean bakarka ibiltzeko beldur bazara.

  • Kontrolatu eta umilia zaitzaten prest ez zaudelako bikote-harremana hautsi baduzu

  • “Benetako gizon” izateaz, inoiz zure sentimenduak agertzeko edo partekatzeko aukerarik ez izateaz nazkatuta baldin bazaude

  • Zure sexualitatea askatasunez bizi nahi baduzu, behartu gabe edo presiorik gabe.

  • “Ezezkoa ezezko dela” eta “baiezkoa baiezko dela” ziur baldin bazaude eta epairik jaso gabe adierazi nahi baduzu.

  • Eremu publikoren batetik (taberna, metroa, kalea...) alde egin baduzu erasoa jaso duzulako eta nola jokatu ez zenekielako.

  • Horrelako egoera bati aurre nola egin asmatu baduzu eta zure esperientzia beste neska batzuentzat lagungarri izan daitekeela uste baduzu.

  • Beldurrez zinemara, bidaiatzera, mendira, kontzertu batera edo antzeko beste ekintza batzuetara joateari utzi badiozu...

  • Etengabe zeinen ausarta, gogorra eta indartsua zaren frogatu behar izateaz nekatuta bazaude.

  • Beldurrak geldiaraz zaitzan uzten ez baduzu eta bakarka abenturak izaten ausartu bazara.

  • “Ustez” broma sexistez nazkatuta baldin bazaude, jokabide sexistez lotsatzen bazara.


Kasu horietakoren batean zure burua identifikatzen baduzu, edo kasu horiek ezagutzen duzun norbait gogora ekartzen badizute, lehiaketa hau zuri zuzenduta dago. Hartu parte Beldur Barik! lehiaketan eta zure jarrerarekin frogatu sexismorik gabeko gizartea eraikitzeko duzun konpromisoa, berdintasunean, askatasunean eta guztion gozamenean oinarrituta.

Parte hartzeko epeak:

Lehiaketa irekitzeko eta lanak jasotzeko epea, urriaren 5ean hasiko da eta abenduaren 4an bukatuko da (biak barne).

Sariak:

1. KATEGORIAKO SARIA: 225€

2. KATEGORIAKO SARIA: 225€

Epaia Tolosan, abenduaren 17an, 20:00etan TOPICen izango den Hi, haiz hi!/Beldur Barik Jaialdian aurkeztuko da. Epaia zuzenean jakinaraziko zaie irabazleei.

Informazio gehiago behar baduzu:

Harremanetarako: Gazteria eta Berdintasun Sailak - Tolosako Udala
Telefono-zenbakia: 943 670 383 (Kultur Etxea)
E-mailak: gazteria@tolosa . eus eta berdintasuna@tolosa . eus

BELDUR BARIK HI HAIZ HI azala Lehiaketaren Oinarriak