image



Bihar Vitoria-Gasteiz hiritik bazabiltz edo bertara gerturatu bazaitezke... plan izugarri interesgarria dago! FEM TOUR TRUCK Vitoria-Gasteizen dagoelako! Euskadiko zenbait udalerrietan egon eta gero eta beste lurralde batzutara martxan jarri baino lehenago, gonbitea luzatu digute Vitoria-Gateizko General Loma plazara joateko! Galdu behar al duzu?


Zer da Fem Tour Truck?


Beraien web gunean aurkitu dezakezue informazio guztia: https://femtourtruck.wordpress.com/


Programa


VITORIA Urriak 7 General Loma plazan


11:00 Fem Tour Truck festibalaren AURKEZPENA.


11:30  EKINTZA. Azaroaren 25ean egingo den ekintzaren inguruko informazioa.


12:30 PERFORMANCE Gastronomikoa, Cocina de Guerrilla.


16:00 Sirakusi Stencil TAILERRA, Ekarri zure arropa eta kustomizatu egingo dugu gerrila emakume diseinuekin.


17:oo Idoia Zabaletarekin TAILERRA.


Tailer honetan binaka lan egingo dugu hiru elementuekin: harriak, hariak eta trapuekin. Harri eta harien ariketak Lisa Nelson amerikar koreografak utziko dizkigu. Ukimenaren bitartez ezagutza sutila. Haria bitartekia da, tentsioan egon daiteke eta ez du inoiz engainatzen. Kaputxa eta telefono mugikorra aldiz, ez dakigu nora eramango gaituzten.


www.azala.es


18:30 PERFORMANCE: Nerea lekuona . Emagaldu bat naiz RAEren arabera. www.nerealekuona.com


19:00h Eztabaida: Euskadi mailan praktika artistiko feministak. Beñat Ortiz de Lazkano, Txaro Arrazola, Idoia Zabaleta, Nerea Lekuona, moderatzailea: Alejandra Bueno.


20:00 Aukeratutako bideoen PROIEKZIOA.


21:30 Bideo sarituen PROIEKZIOA.


22:30 Dj Yngryd.


Animatu eta parte hartu! Praktika artistiko feministak! Artea Beldur Barik Jarrerarekin!