Piensa, discute y actúa
con actitud Beldur Barik

Hainbat gauza gertatu daitezke Beldur Barik Topaketaren egitaraua lehenengo aldiz ikustean. Batzuetan ze tailerrera joango garen argi dugu. Eta gure ideia Topaketaren egunerarte mantentzen dugu. Tinko. Horrela gertatzen da adibidez Autodefentsa Feminista tailerrean... Isa Bernal mundiala da indarkeria sexistaren aurrean estrategiak elkarbanatzen! We know it! Beste batzutan dudak izaten ditugu. "Mmmm.... pasa den urtean Itsaso Blazquezek eskainitako Abestiak Bertsionatu Beldur Barik Jarrerarekin tailerrera joateko gogoekin gelditu nintzen... Nire lagunak egon ziren eta primeran pasatu zuten Shakira eta Carlosen abestia bertsionatuz... baina aurten Ibai Fresnedok eman behar duen tailerra...". Jakin badakigu horrelakoak ere suertatzen direla. Edota gorputzek esaten dutena jarraitzen duzue Topaketa egunean bertan.... Beatriz Egizabalek tailerrak aurkezterakoan.. zas! Momentu horretan aukeratzen duzue. Edota Portaleara heltzerakoan... Edozein tailer aukeratuta ere, aukera hona da! Indarkeria sexistari aurre egingo diogu Beldur Barik Jarrerarekin, ligoteo sanoa ikasi eta praktikatuko dugu, aktibismoa umorearekin biziko dugu, perkusioaren boterea ezagutuko dugu...



Dantzaaaaa! La Basuren doinuen menpean gure gorputzak dantzan ipini ditugu berriro ere!!!


Hona hemen tailerren inguruko laburpentxo bat... Batek daki... agian datorren urtean aukeratzeko baliogarriak izan daitezke...


Perkusioaren boterea. Sökole.


BB TOPAKETAK 2017baja-25


Sokolë taldeak esperientzia izugarria, hunkigarria, dibertigarria eta ahalduntzailea eskeini zigun, tailerren aurkezpenean esan genizuen bezala! Tan! Afrikako soinuak! Tan! Gure beldurrak, gure mugak, gure oztopoak kanpora! Tan tan! Ahotsa eta gorputza danborren erritmora! Tan tan tan! Ahal dut! Gai naiz! Tan tan tan tan tan!!! Mila esker Elena eta Sheila!!!


Erreboluzionatu zure Instagram eta Whatsappeko perfilak Beldur Barik Jarrerarekin. Lahia-Nahia.


BB TOPAKETAK 2017baja-14


11 neska eta mutil gure sare sozialak erreboluzionatu eta aktibatzeko prest! Lahia Nahiako Garazirekin sare sozialetan ikusten ditugun neska eta mutilen edertasun estereotipoen inguruan hausnartu egin dugu, gure sareetan zabaltzen ditugun mezuen inguruan eztabaidatu dugu eta sare sozialak modu positibo batean bizitzera ekin diogu! Beldur Barik Jarrerarekin!


Aktibismoa umorearekin, bi aldiz hobe. Las Kapritxosas.


BB TOPAKETAK 2017baja-39


17 neskok erantzuna eman genion azaroan luzatu genuen hurrengo galdeari: "Gure mobilizazioetan pankarta garrantzitsua da, baina… ez al gaude asperturik beti pankarta baten atzean egon beharrarekin?" Bai, asperturik gaude. Eskerrak Las Kapritxosas gure artean izan genituela aktibismoa egiteko beste modu batzuk daudela erakutsiz! Eta gurekin landuz! Neskok espazio publikoan... gure aldarrikapenak egiteko beste modu batzuk... Historian zehar feministok egin dutena... Umorea erabili feminismoa aldarrikatzeko! Ezin badugu parrerik egin... Ez da gure iraultza!


Autodefentsa feminista. Isa Bernal.


BB TOPAKETAK 2017baja-30


Genero arau eta estereotipoen aurrean... oihukatu. Indartsuak garela ez ezazue ahaztu!!! Isa Bernalek ahalduntze prozesu honetan laguntzen diguten hamaika estrategia irakatsi zigun. Norbanako ahalduntzea, ahalduntze kolektiboak, barre egin, jolastu, elkarbanatu, lotsa galdu, borrokatu, oihukatu, elkarrekin indarkeria sexistari aurre egin! Autodefentsa Feministari ekin!!!


1, 2, 3.. ligatzeko 3 pausu. Lahia-Nahia.


BB TOPAKETAK 2017baja-44


Nola ligatzen dute neska eta mutilek? Zein neska eta mutil eredu desiratzen ditugu?


Itsasori nesken taldea egokitu zitzaion. Guztira 22 neska egon ginen... Ipuin ederrak sortu genituen neskek nola ligatzen dugun egoeran oinarrituz.  Patriarkatuak ligatzeko transmititzen eta ezartzen dituen ereduekin amaitzen saiatu ginen. Heteroarauarekin ere apurtuz... eta nahi duguna eta zer ez dugun nahi oso argi utzi genuen.


BB TOPAKETAK 2017baja-27


Oihanek erronka luzatu zigun mutiloi. Aurkezpenak egin eta Topaketara joatearen arrazoiak elkarbanatu ondoren, nola ligatzen genuen azaldu genuen istorio baten bidez, edota komikia erabiliz, edota whatsapp elkarrizketa bat erabiliz. Atera genituen ondorioak hurrengoak dira: ligatzeko funtsezkoak diren hiru osagai ditugu: elkar ezagutu, errespetua eta enpatia. Praktikan jartzera goaz!


Neskak alde batetik eta mutilak beste alde batetik egon ondoren tailerrean landutakoa elkarbanatzeko aukera izan genuen.


BB TOPAKETAK 2017baja-51


Sexua, moda eta reggaetoia. Ibai Fresnedo


Ibai-2


Nola bizi dugu pornoa? Eta zeintzuk dira modan dauden sexualitate praktika arriskutsuak? Eta hain gustuko dugun regaetoi abestien letrak? Guzti honen inguruan hausnartu egin genuen Ibai eta Egoitzekin. Ez ginen dantzatzera animatu, baina tailerrean landutako guztia etxera eramaten dugu, gure egunerokotasunera! Eta gainera reggaetoi erreferentzia ez sexistak ere ezagutu genituen! Gure #BBPlaylistean aurkitu ditzazkezue batzuk...



Abestiak bertsionatuz BB Jarrerarekin. Itsaso Blazquez.


BB TOPAKETAK 2017baja-46


Esateko zerbait daukazu eta ez dakizu zein formatotan? Abestea gogoko? Kaletik zoazela bideoklipak asmatzen dituzu? BAIETZA eman genion hiru galderei eta hementxe gaituzue abestia bertsionatuz! Beldur Barik Jarrerarekin, of course! Eta bertan egin genuena azaldu baino hobeto... zer moduz emaitze ikusten badugu?


Datorren urteko Beldur Barik Topaketa heltzeko irrikitan gaude. Non izango ote da? Zeintzuk izango dira tailerrak? Zeinetan apuntatuko naiz? Batek daki! Baina argi duguna zera da: datorren Topaketa heltzen den bitartean, aurten landutakoa, ikasitakoa, oihukatutakoa, aldarrikatutakoa, bizitakoa, sentitutakoa, gozatutakoa... nire egunerokotasunean erabiliko dudala. Beldur Barik Jarrera zabaltzea goazela! Eta abestiak dioen bezala... "Somos muchxs más que cuando empezamos..."


Datorren astean Topaketaren inguruko post bikoitza izango dugu: Luncha eta kalejira eta sari banaketa! Ready?

Escribe tu comentario

¡Transformemos en conjunto! Recibirás un email con un boletín que recoge todas las novedades del mes. ¡Sé la/el primera/o en enterarte de todo!

¡Síguenos en las
Redes Sociales!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify