Piensa, discute y actúa
con actitud Beldur Barik

A25N

Kartela


Eibarko Berdintasun Zerbitzua-Andretxeak, azaroaren 25eko programazioarekin bukatzeko, genero-indarkeriari buruzko hitzaldi interesgarri bat antolatu du: "Genero-indarkeriaren epailearen errealitatea".


Abenduaren 14an, gaur, arratsaldeko 17:00etan, Portaleko Areto Nagusian izango da. Hizlaria Patricia Verdes izango da, generoan aditua den abokatua.


Hitzaldia irekia eta doakoa izango da. Izen-ematerik ez da beharrezkoa, gerturatzearekin nahikoa izango da.



 
Larunbatean, Azaroak 25, Emakumeen indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna ospatzen da. Aurreko post-ean udalerriek antolatutako ekimenak kontatu dizkizuegu (hemen sakatu).

Gaurko honetan, talde feministek antolatutako ekintzekin gatoz. Atera zuen Beldur Barik Jarrera udalerri guztietako plazetara, kaleetara! Zabaldu dezagun indarkeria sexistaren kontrako oihua, irrintzia! Zabaldu dezagun gure Beldur Barik Jarrera!

GASTEIZ, IRUÑEA, BILBAO, DONOSTIA eta BAIONA


25N

 

UNIBERTSITATEAN


uni


IGORRE


igorreDURANGO


durango

URKABUZTAIZ


DO3EDlmX4AAcE8E.jpg_large

Indarkeria sexistaren aurrean... Erantzun kolektiboa!


Kalera atera eta #indarkeriasexista ren aurka agertu eta zure #BeldurBarikJarrera zabaldu!!!


 
Hona hemen udalerri ezberdinetan antolatutako ekintzak:

ONDARROA


ONDARROA

AGURAIN


AGURAIN

AIARA


Aiara25N


AMURRIO


amurrio


AZKOITIA


azkoitia


BASAURI


basauri


BERRIZ


berriz


DEBA


DEBA


ERANDIO


erandio


ERMUA


ERMUA


HERNANI


HERNANIMUNGIA


MUNGIA


ZARAUTZ


zarautz


Indarkeria sexistari aurre egiteko hamaika ekintza, hamaika erantzun. Zabaldu zure Beldur Barik Jarrera!

Sinbolo garrantzitsua bihurtu da Puntu Lila. Baina nola sortu zen? Puntu lila emakumeen kontrako edozein indarkeriaren aurkako sinboloa da. Indarkeriaren aurkako eta berdintasunaren aldeko Euskal Herriko udalerrien sareak, BERDINSAREAK, Puntu Lila sinboloa onartu zuen 2008an. Horrela, gizartearen jarrera bateratua nahi izan zuten erakutsi indarkeria sexistaren jokaera guztien aurka. Sinboloaren esanahia da: EMAKUMEENGANAKO INDARKERIARI EZ. Lila da feminismoaren kolorea ere lila delako, eta puntua da bere adierazpen guztiekin sinbolo erraza delako: puntu askok osatutako puntua; “eta puntu”, amaitu dela esateko.
Puntu lila emakumeen indarkeriaren kontrako jarrera hartzeko erreferentzia-puntua bihurtu da.

Pasa den astean Eibarko Azaroak 25eko egitaraua aurkeztu genizuen. Gaurkoan Arrigorriagakoa duzue hemen. Indarkeria sexistaren aurrean... zabaldu zure Beldur Barik Jarrera!

Imprimir

 

 

Guardar

Guardar

Azaroa heldu da, eta hilabete honetan, gure udalerrietan ekintza interesgarri pilo bat aurkitu ditzazkegu gure Beldur Barik Jarrera zabaltzeko, garatzeko, trebatzeko, oihukatzeko!!!


Hilabete honetan zehar ekintza hoien berri emango dizuegu. Baina gaur, Eibarko Azaroak 25 programa aurkeztu nahi dizuegu. Jakin badakizue hemen antolatuko dela Beldur Barik Topaketa Abenduaren 2an... eta han jakingo dugula nortzuk izango diren Beldur Barik Lehiaketa 2017aren lan saridunak. Baina ez hori bakarrik, urte osoan zehar hausnartutakoa amankomunean jartzeko aukera paregabea da. Elkarrekin gure Beldur Barik Jarrera zabalduz.


EIBAR EGITARAUA


Data batzuk pasatu diren arren, hoien berri eman dizuegu ere web gune honetan eta baita gure sare sozialetan. Hartu zuen agendak eta hasi hitzorduak apuntatzen!


Azaroak  9, 16, 23  (Ostegunak)


“Tratu Onaz hitz egin dezagun” saio irekiak


17:00etan, Portaleko ikastaro-gelan


Azaroak 21 (Asteartea)


VOLAR dokumentalaren emanaldia eta solasaldia


20:30ean, Coliseoan


Azaroak 22 (Asteazkena)


 “En sus zapatos” Antzezlana


20:00etan,  Udaletxeko patioan


Kopurua mugatuko da


Azaroak 25, Indarkeria Matxisten Aurkako Nazioarteko Eguna (Larunbata)


VOLAR dokumentalaren emanaldia eta solasaldia


18:00etan, Portaleko Areto Nagusian


Indarkeria Matxisten Kontrako Herritarren Elkarretaratzea


20:00etan, Untzagan


Abenduak 2 (Larunbata)


Beldur Barik Topaketa Orokorra Eibarren


Larunbata: Tailerrak, kalejira, sari-banaketa… Eta askoz gehiago!


Abenduak 14 (Osteguna)


“Genero- indarkeriaren epailearen errealitatea“ hitzaldi irekia


17:00etan, Portaleko Areto Nagusian


Antolatzailea: Eibarko Udal Berdintasun Zerbitzua, Indianokua Gaztelekua, Eta Kitto! Euskara Elkartea, UNRWA Euskadi, Emakunde eta Emakume Mahaiaren laguntzarekin.


Egitarau oso interesgarria Eibarren agente ezberdinek elkarlanean sortutakoa.


Datorren astean, ekintza berriak publikatuko ditugu gure web gunean. Bitartean... Irmo taldeak dioen moduan... Indartsuak garela ez ezazue ahaztu! Eta gure Beldur Barik Jarrera azaroan zabaltzera goazela, bai, baina baita urte osoan zehar!


Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

¡Transformemos en conjunto! Recibirás un email con un boletín que recoge todas las novedades del mes. ¡Sé la/el primera/o en enterarte de todo!

¡Síguenos en las
Redes Sociales!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify