Piensa, discute y actúa
con actitud Beldur Barik

Argibideak

2014 sari banaketa

­­­

Barik Lehiaketara aurkezten diren lanek hainbat sari jasotzeko aukera izango dute, beste urteetan bezala!


1.go kategoriako saria: 500 €


1.go kategoriako aipamen berezia: 300 €


2. kategoriako saria: 500 €


2. kategoriako aipamen berezia: 300 €


Saria ikus-entzunezko ekoizpen onenari: 300 €


Herriaren saria: 300€


KATEGORIA BAKOITZEKO BI SARI: LEHEN SARIA ETA AIPAMEN BEREZIA

Hasteko, kategoria bakoitzeko bi sari izango dira. Lanak hobeto baloratu ahal izateko, parte-hartzerako bi kategoria ditugu. Lehenengo kategoria 12-17 urte bitartekoentzat da eta bigarrena 18-26 bitartekoentzat. Kategoria bakoitzeko bi sari mota banatuko dira. Batetik, 500€-ko lehen sari bana eta, bestetik, aipamen berezietarako 300€ko sariak, bai lehen kategorian, bai bigarren kategorian.

HERRIAREN SARIA

Aurten ere, nola ez, Herriaren Saria izango dugu, 300 €-koa. Sari hau bi kategorietako edozeinetan aurkeztutako lanei ematen zaien saria da eta herri bozkaketaren bidez hautatua izango da. Herri-bozkaketan parte-hartu ahal izateko, dena den, lehiaketako antolatzaileek aurretik hautatu dituztenen artean egon behar dira. Herri-bozkaketa azaroaren 21tetik 25era izango da, beraz adi egon!

IKUS-ENTZUNEZKO EKOIZPEN ONENARI SARIA

Ikus-entzunezko ekoizpen onenaren saria Beldur Barik Jarrera! mezua adierazteko kalitatezko baliabideak edota kode artistikoak erabiltzen dituen lanari emango zaio (bi kategorietako edozeinetan aurkeztua).Lehiaketako antolakuntzak saria hutsik izendatzeko eskubidea du.

Ah! Eta gogoratu Beldur Barik Jarrera lehiaketako sarietara haututako lanek, udalerrietako Beldur Barik konkurtsoetan ere, lehiatu dezaketela! Sartu Zure Herria atalean eta hor aurkituko dituzue udalerrietan antolatu diren Lehiaketa Lokalak eta bestelako ekimenak! Sartu Lehiaketa antolatzen dituzten udalerrietan eta sariak zeintzuk diren begiratu!



Oholtzara saria jasotzera igo nahi? Begiratu nola disfrutatu genuen pasa den urtean!

http://beldurbarik.org/2014-galeria-topaketa/

 

Hurrengo ostiralean Lehiaketaren inguruko argibide gehiago azalduko ditugu! Sariak nortzuk aukeratuko dituzten inguruko informazioa galdu nahi? Adi!


 

 

 
triptico-BB-2015

Más que la calidad técnica de los trabajos, vamos a tener en cuenta los mensajes que difunden los proyectos. Tenéis que reflejar la reflexión que hacéis sobre la violencia sexista y la violencia machista que la sustenta, pero siempre, mostrando cuál es vuestra Actitud Beldur Barik Jarrera para hacerle frente. ¿Qué queremos decir con esto? Nos referimos a cómo vivís la violencia sexista en vuestro día a día, ante estas situaciones, qué hacéis para hacerle frente, cómo rompéis con los roles y actitudes tradicionales... En definitiva, teneis que reflejar actitudes que rompan con la violencia sexista y la cultura machista.

¡Muestra tu Actitud Beldur Barik Jarrera! Queremos trabajos que muestren los siguientes mensajes y reflexiones:

  • El compromiso personal o colectivo para superar las diferentes formas de violencia hacia las mujeres y para construir unas relaciones libres, respetuosas, igualitarias, diversas y no sexistas.

  • Mensajes que generen reflexiones y debates para el empoderamiento y la autodefensa de las chicas.

  • Mensajes que reflejen la actitud activa y comprometida, tanto individual como colectiva, de los chicos contra las expresiones de desigualdad y de violencia. Mensajes que desarrollan una actitud activa y responsable frente al sexismo además, de romper con el corporativismo masculino.

  • La superación de los estereotipos en los que se incurre al hablar de violencia, no ciñéndose únicamente a la violencia física en el contexto de las relaciones de pareja o expareja, identificando las vivencias reales de la gente joven tanto en las expresiones de la violencia, como en los contextos y los espacios donde se ejerce.

  • Proponer una actitud Beldur Barik Jarrera ante la violencia machista que supere el drama, el sensacionalismo y la imagen de mujeres como víctimas anuladas.

  • Visibilización de los distintos factores que refuerzan tanto la desigualdad, como los distintos tipos de violencia que ejerce la cultura machista.

  • Proponer estrategias claras desde la cotidianidad para enfrentar y superar las desigualdades y la violencia sexista.

  • Tienen que ser originales, tanto en el tono y en el tema como en la forma de expresar los mensajes.


¡Éstos son algunos de los trabajos y proyectos que muestran esa Actitud Beldur Barik Jarrera! ¡Echarles un vistazo y animaros a crear vuestro trabajo o proyecto! Pentsatu, eztabaidatu eta ekin Beldur Barik Jarrerarekin!!


Game Over 2014



Dzingora 2013



Ez da txiste bat 2012



Garena 2011



Gaur ez zaitut entzungo 2010


¡La próxima semana hablaremos sobre los premios! Datorren asterarte! Bitartean… Beldur Barik jarrera agertu!

Jakingo duzue iadanik Beldur Barik ikus-entzunezko lehiaketa abian jarri dela, ezta? Pasa den ostiralean, irailak 11, eman genion hasiera. Orain zure parte-hartzea besterik ez da falta. Animatuko zarete? Bai? Hona hemen argibide eta gomendio batzuk:

Parte hartu dezaket?

12-26 urte arteko gaztea bazara… zuretzat eta guretzat berri on bat daukagu… BAIETZ! Parte hartu dezakezula!

Bakarka zein taldeka (elkarte bezala ikastetxeko gela…) aurkeztu zaitezke ere.

Parte-hartzeko bi kategoria daude. Lehen kategoria 12-17 urte bitartekoentzat eta bigarren kategoria, 18-26 urte bitartekoentzat.

Zer aurkeztu dezaket?

Adierazpen artistiko mota oro onartuko da, baldin eta ikus-entzunezko formatuan aurkezten bada: flashmob, kamera aurrean errezitatutako poemak edo irakurritako gogoeta-testuak, argazkiak, argazki-muntaiak, fotonobelak, lipdubak, dantza, film laburrak, animazio proiektuak, proiektuak edo artelanak bideoan aurkeztea, performanceak eta kaleko esku hartzeak, etab. Lanak bideo-plataforma (Youtube edota Vimeo) batera esteka jarriz aurkeztu behar dituzue.

Zenbat lan aurkeztu ditzazket?

Pertsona edo talde bakoitzeko, gehienez, 3 proiektu aurkeztu ditzazkezue.

Ze baldintzak bete behar ditu nire lanak?

  • Proposamenek lehiaketaren helburuari erantzun behar diote: indarkeria sexista prebenitzea. Proposamenen edukiek helburuarekin zerikusirik ez badute, edo horren aurka egin zein kalterakoak badira, lehiaketaren antolatzaileek lana ez onartzea erabaki dezakete.

  • Proposamenak originalak izan behar dira, hau da, inori plagiatu edo kendu gabekoak. Horren susmorik badago, autoretza frogatzeko eskatu ahalko da.

  • Proiektuak ezin izango dira izan beste jaialdi edo lehiaketa batzuetara aurkeztutakoak.

  • Piezak euskaraz, gaztelaniaz, bietan, edo beste hizkuntza batean aurkeztu ahal dira (azken kasu horretan, euskarazko edo gaztelaniazko azpitituluekin).

  • Proiektuek gehienez 5 minutu iraungo dute, kreditu-tituluak barne.

  • Musika edota irudiak erabiliz gero, egile-eskubiderik gabekoak erabiltzea gomendatzen da (hau da, copyleft lizentzia daukatenak, edo zuek sortuak direnak). Egile-eskubideak dituzten abestiak edo irudiak erabiliz gero, parte hartzaileak bere gain hartuko ditu bideoa igo deneko plataformak edo autoretza eskubideak dituenak bideoaren aurka hartutako neurriak. Era berean, egiaztatzen bada jabetza intelektualaren araudiaren urraketa sortu dela, antolakuntzak lana ez onartzea erabaki dezake.

  • Lehen esan dizuegun bezala, proiektu guztiak ikus-entzunezko formatuan aurkeztu behar dira, bideo-plataforma baterako esteka bat jarriz(Youtube edota Vimeo).


Erabakita! Pate hartu nahi dut! Nola eman dezaket nire izena?

Oso erraz! Galdetegi edo formulario hau bete behar duzu,

Formulario

eta behin plataforma bidez igorrita, mezu bat azalduko da WEB gunean adieraziz izen ematea modu egokian egin dela. Horretaz gain, erantzun automatikoa bidaliko da erraztutako email helbidera baieztatzeko lana jaso dela esanez.

 

captura-participacion-enviada

 

Kontuan hartu lehiaketaren parte hartzeko baldintza guztiak betetzen direla egiaztatu arte (lehiaketako oinarrien 4. Atala), Beldur Barik Jarrera!-ko antolatzaileek ez dutela lana Beldur Barik webgunean ez eta sare sozialetan erakutsiko.

Norbanako proiektua

18 urte baino gutxiago badituzu, oinarrietako 1 eranskina erantsi beharko duzu formularioan. Guzti hau salbuespen batzuekin:

  •             Taldeko lana eskola edo ikasgela gisa aurkezten bada, 2. Eranskina erantsi web bidezko formularioan. Dokumentua betetzearen ardura zentroarena izango da, kontuan izanik ikastetxea dela adingabekoen baimenak kudeatzearen arduraduna.

  •             Lana elkarte edo gazteleku gisa aurkezten bada, jardueraren arduraduna jaso behar ditu baimenak eta denak batera bidali.


Taldeko proiektua

Pertsonaren edo taldearen izena, kategoria eta udalerria, bideoaren barruan edota Youtube edota Vimeo plataformetako deskribapenean adierazi behar dira.

youtube

Sinatutako baimenak web bidez betetako formularioan erantsi beharko dira, dagokion atalera igota.

Noiz arte dut guzti hau egiteko?

Denbora daukazu, lasai! Irailaren 11an ireki genuen lanak jasotzeko epea, eta azaroaren 11an amaituko da.

Informazio gehiagorako ikusi lehiaketaren oinarriak. Hurrengo ostiralean lanetan zer baloratuko den ikusiko dugu. Ez galdu gure post-a!

 

Zein bideo bozkatu ahal izango duzu?


Herriaren saria bi kategorietako edozeinetan aurkeztutako lanei ematen zaien saria da. Lan horiek Beldur Barik jarrera! lehiaketako antolatzaileek aurretik hautatu dituztenen artean egon behar dira. Oinarrietan jartzen duenari jarraituz, ez dira hautatuak izango beldur barik jarrera adirazten ez dituzten lanak. Beldur Barik Jarreraz gehiago jakin nahi baduzu irakurri lehiaketaren oinarriak hemen.


Nahi dituzun lan guztiak bozkatu ahal izango dituzu baina lan bakoitzeko, solik, boto bakarra eman ahal izango duzu.


Prozesu honetan irregulartasunik aurkitzen bada, jendearen saria hutsik gera liteke.



Noiz eman ahal izango duzu zure botoa?


Azaroaren 21 eta 25 bitartean izango da. Bozkaketa 21eko goizeko 08:00etan ireki eta25 eko gaueko 23:59tan itxiko da.

Nola?lehiaketa-formularios2



  1. Lehenik eta behin, erregistratu egin behar zara. Web-gune honen sarreran horretarako aukera izango duzu, ezkerretara aurkituko duzuen erregistro formularioan (ikus irudian 1 zenbakia). Behar-beharrezkoa da erabiltzaile izena eta emaila jartzea. Zerbait txarto eginez gero (existitzen ez den email bat sartuz gero…) mezu bat azalduko zaizu esanez zer egin duzun txarto (ikus irudiko 2 zenbakia). Dena ondo egitekotan, email bat helduko zaizu argibide eta link batekin. Link horretan berealakoan klikatzerakoan, lanen rankinera pasatuko zara.

  2. Behin erregistratuta, nahi bestetan sartu ahal izango zara zure emaila erabilita (erregistroan sartu duzuna). Horretarako, irudiko 3 zenbakian agertzen den lekuan sartu beharko duzu eta rankinera eramago zaitu.

  3. Lanen zerrenda bat azalduko zaizu, aukeratutako lanekin. Zerrendako lanetan klik eginda, lanak ikusi ahal izango dituzue eta botoa emateko botoian klik egin.

  4. Rankinean herri bozkaketako sari guztiak ikusi ahal izango dituzu.


Nola emango da jakitera herria-sariaren irabazlea?


Webguneko sarreran bozkaketarako erregistroa dagoen lekuan, “Bozkaketaren ranking”-a jartzen duen botoi bat izango duzue. Bertara sartuta zuen botoa emateko zerrenda berbera agertuko zaizue. Zerrenda hori botoen arabera etengabe eguneratzen eta ordenatuz joango da. Alegia, geroz eta boto gehiago, geroz eta gorago agertuko zaizue.


Azaroaren 25a amaitzerakoan, 23:59etan, bozka emateko aukera bukatzen da. Momentu horretan boto gehien dituen saria izango da herria sariaren irabazlea. Bozkaketaren itxieran argazki bat aterako dugu eta sare sozialetatik mugituko dugu jakitera emateko zein izan den boto gehien jaso dituen saria. Gogoratu, sariak Azaroaren 29an Urola-Garaian, Urretxun egingo dugun Topaketan banatuko ditugula. Hona hemen topaketaren inguruko informazio gehiago eta hemen autobusen infoa.



¿Qué vídeos podrás votar?


El premio popular se le da a cualquier trabajo de las dos categorías, siempre y cuando transmitan Beldur Barik Jarrera (recogido en las bases). Se pueden votar tantos trabajos que se quieran, pero por cada trabajo solamente podréis dar un solo voto. Si se observan irregularidades en el proceso, el premio se declarará desierto.

¿Cuándo?


Entre el 21 y 25 de noviembre. Se abre a las 08:00 y se cierra el 25 a las 23:59.

¿Cómo?


Para poder votar, primero, os tendréis que dar de alta en el formulario de registro (donde pone 1 en la imagen de arriba). Si no introducís los datos correctamente un mensaje os dice cuál ha sido el error (número dos en la imagen de arriba). Si os inscribís correctamente, os llegará un email con un link con el que podréis acceder directamente al listado de trabajos a votar.

Cada vez que queráis entrar a dar un voto, os tendréis que loguear introduciendo vuestro email (donde pone número 3 en la imagen). Os llevará a un listado donde aparecen los trabajos seleccionados. Haciendo click en cada uno de los trabajos del listado, podréis ver el trabajo y darle clic al botón del voto.

¿Cómo sabréis cuál es trabajo ganador?


Para ver cómo va la votación si entráis al ranking de lo trabajos, estos estarán ordenados por número de votos recibidos: cuantos más votos, más arriba estarán.

A las 23:59 del 25 de noviembre, se cierra la votación popular. Sacaremos una foto al ranking y con él daremos a conocer el trabajo que más votos haya recibido.

Atzo, Azaroaren 12an gaueko 24:00etan, Beldur Barik Lehiaketara lanak aurkezteko epea amaitu zen. Formularioa ondo bete baldin baduzue, mezu automatiko bat jasoko zenuten zeinak abisatzen dizuen lana jaso dugula. Lan pila jaso ditugu eta, beraz, denbora beharko dugu lan guztiak egiaztatu eta web-gunera igo ahal izateko. Beraz, zuen lanak oraindik zintzilikatuta ez badaude, ez kezkatu, baldintza guztiak betetzen baditu (denbora aldetik, mezu aldetik, parte-hartzaileen ezaugarriak…) laster ikusiko duzu.


Ayer, día 12 de noviembre se cerró a las 24:00, el plazo para entregar los trabajos al concurso Beldur Barik. Después de rellenar el formulario correctamente se os habrá generado un mensaje automático. Hemos recibido un montón de trabajos y, por ello, tardaremos un poco en poder comprobar y subir todos los trabajos a la web. Si todavía no veis colgado el vuestro, no os preocupéis, estamos en ello. Si el vídeo cumple todos los requisitos que vienen recogidos en las bases (tiempo de los trabajos, mensaje, características de participantes etc.) pronto estará colgado. Si no cumple nos pondremos en contacto con vosotras y vosotros. 


Behin lanak onartuta, horiek baloratuko ditugu. 4 sari mota daude:




  • Lehen kategorian lehen saria eta aipamen berezia.

  • Bigarren kategorian lehen saria eta aipamen berezia.

  • Ikus-entzunezko ekoizpen onenari saria.

  • Herria saria.


Lehen hiru sariak epai-mahaiak aukeratuko ditu eta herri saria web-gunean egingo den bozkaketarekin aukeratuko da.


Lanak baloratzerako orduan, gogoratu, kontutan hartuko dugun irizpide nagusia Beldur Barik Jarrera adieraztea dela. Zer da Beldur Barik Jarrera? Indarkeria sexistari (bere adierazpen desberdinetan) modu enpoderatzaile eta positiboan aurre egiten dioten jarrerak. Neska eta mutilen arteko harreman parekideak adierazten dituztenak. Genero mandatoak apurtzen dituztenak. Biktima papela erreproduzitzen ez dituzten neskak, autonomia dutenak, askeak direnak. Sexismoarekin bat egiten ez duten mutilak eta beraien papera, gertaera honetan, modu aktiboan kuestionatu eta aurre egiten diotenak.


Recordad que para valorar los trabajos el criterio principal será que reflejen la Actitud Beldur Barik. ¿En qué consiste? En actitudes que hacen frente a la violencia sexista (en sus múltiples expresiones) de forma empoderada y positiva. Actitudes que reflejan relaciones igualitarias y respetuosas entre chicas y chicos. Que rompen con los mandatos de género (cómo se supone que tiene que ser una chica y un chico). Chicas que rompen con el estereotipo de víctima, que tienen autonomía, libertad. Chicos que cuestionan de forma activa su papel en la reproducción del sexismo y que le hacen frente.


Herria saria aukeratzeko, Beldur Barik Jarrera adierazten dituzten lanak jarriko ditugu web-gunean azaroaren 21 eta 25 bitartean, zuen ustez, jarrera hori ondoen adierazten duen lana aukeratzeko. Datorren asteazkenean, azaroak 19, post baten bidez azalduko dizuegu nola burutuko dugun bozkaketa. Eta bihar, azaroak 14, A29an Urola-Garaian ospatuko dugun jaira hurbiltzeko jarriko ditugun autobusen (dohainik) inguruko informazioa argitaratuko dugu.


Para elegir el premio popular, pasarán a esta votación los trabajos que reflejen la actitud Beldur Barik. Entre el 21 y 25 de noviembre podréis dar vuestro voto a través de esta página web al trabajo que en vuestra opinión, mejor refleje esta actitud. El próximo miércoles, 19 de noviembre, os explicaremos en un post cómo se realizará la votación popular. Y mañana, 14 noviembre, publicaremos toda la información sobre los autobuses (gratuitos) que vamos poner para que os podáis acercar a la fiesta que vamos a celebrar el 29N en Urola-Garaia.

¡Transformemos en conjunto! Recibirás un email con un boletín que recoge todas las novedades del mes. ¡Sé la/el primera/o en enterarte de todo!

¡Síguenos en las
Redes Sociales!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify