Piensa, discute y actúa
con actitud Beldur Barik

Argibideak

Egin duzue lana. Grabatu duzue, editatu eta dena. Baina zalantzak dituzue. Nola eman izena? Non? Zeintzuk dira, zehazki, jarraitu beharreko pausuak? Hona hemen argibide batzuk!


Ya está. Ya habéis terminado de grabar, de editar el trabajo que queréis presentar. ¿Cómo os inscribís? ¿Dónde? ¿Cuáles son exactamente los pasos a seguir? Con este post os damos algunas indicaciones:




  1.  Igon lanak ikus-entzunezkoen plataformara//Subid los trabajos a una plataforma audiovisual


Gogoratu, bi plataforma hauetara igo: Youtubera edo Vimeora. Lanak igotzen dituzuenean plataformak link bat sortuko dizue. Link hori erabili beharko duzue izena emateko.


Recordad que tenéis que subir a alguna de estas dos plataformas: Youtube o Vimeo. Cuando subís los trabajos a las plataformas, éstos os generan un link. Ese link lo vais a necesitar para inscribiros al concurso. 




  1. Izena eman//Inscríbete


www.beldurbarik.org web-gune honetan dagoen formularioan izena eman. Non dago, zehazki, izena emateko  formularioa? Ikus beheko irudian:


Inscríbete en el formulario que tenéis en esta página web.¿Dónde está exactamente este formulario? En el margen izquierdo de esta página. En la imagen que os adjuntamos viene indicado con una flecha.  


izen_ematea

Bertan eskatzen diren datu guztiak bete beharko dituzue. Gogoratu, adin txikikoak bazarete baimena atxikitu beharko duzue. Adin txikikoak eta talde bezala aurkezten bazarete (Gaztelekutik, ikastetxetik…) talde bezala horrelako gauzetan aurkezteko baimena atxikitu beharko duzue. Oinarrietan hau dena azaltzen dugu.


Tendréis que rellenar todos los campos que vienen recogidos en ese formulario. Recordad que si sois menores de edad, tendréis que adjuntar un permiso. Si sois menores de edad y os presentáis como grupo (Gazteleku, centro escolar...),tendréis que adjuntar el permiso de grupo. En las bases viene recogido todo esto.


Dena betetzen baduzue, jarraian, email bat jasoko duzue, esanez, zuen lana jaso dugula. Emailean baliogarria izango zaizuen informazioa ematen dizuegu


Si habéis rellenado todo bien, recibiréis, al instante, un email dónde se os comunica que hemos recibido el trabajo. En ese email se os explicará lo que viene a continuación.

Zalantzarik baldin baduzue,irakurri oinarria. Oraindik ez bazarete argizen, idatzi jarrera@beldurbarik.org emailera. Zorte on!

Si tenéis alguna duda, leeros las bases. Y si todavía no os aclaráis escribid al email jarrera@beldurbarik.org. ¡Buena suerte!
Ya tenéis pensado más o menos, de qué queréis hablar en el trabajo que vais a presentar al concurso: en torno a qué tema os vais a centrar, qué expresión vais a utilizar para ello (una historia, una canción, una coreo...). Y es hora de empezar a montarlo. ¿Por dónde empezar?

 

3. IDATZI GUTXI GORA BEHERAKO GIDOI BAT-ESCRIBE UN GUIÓN

Escribe, define qué es lo que vais a contar, cómo se va a estructurar. ¿Tiene un inicio, un desarrollo y un final? ¿Cómo se va a contar, hay protagonistas, van a tener un diálogo? El guión es donde se describe lo que vais a contar.

4. STORYBOARD BAT OSOTU- COMPLETA UN STORYBOARD

El storyboard es una técnica que nos ayuda a ordenar y definir todas la ideas. ¿En qué consiste? Definir mediante dibujos y texto todo aquello que necesitáis definir y decidir antes de empezar a grabar algo. Nos ayuda a visualizar el guión y a ser más realistas con lo que vamos a hacer, a ordenar todas esas ideas que tenemos en la cabeza teniendo en cuenta las limitaciones con las que nos podemos encontrar. ¿Cómo se hace?

Decidís cuantos planos va a tener vuestra historia: el comienzo que es donde se contextualiza, el desarrollo de la historia en en no sé cuantos planos y el plano final. Cada plano será un cuadrado y vais escribiendo los detalles de cada uno: qué personaje aparecerá, cómo se colocarán en cada plano, cuál va a ser el decorado, la luz, cómo se une con el plano anterior y la siguiente, la duración de cada plano, la música... El storyboard nos ayuda a tomar un montón de decisiones antes de empezar a grabar.

storyboard(4)

 

 

5. GRABACIÓN

Ya habéis desarrollado la idea inicial y habéis tomado las decisiones más importantes: las secuencias, los tiempos, el decorado, la composición de cada plano (decorado etc.), los diálogos (si es que los hay)... ¡Ahora nos toca ponerlos en práctica!¡Mucha suerte y a disfrutar!

Recordad que en diferentes municipios se han organizado talleres donde se enseñan cómo grabar (Durango, Arrigorriaga, Basauri...). Entra en la pestaña Zure Herria e infórmate.
Lehiaketara aurkeztu nahi duzue, baina ez dakizue zeren inguruan egin lana. Ez dakizue nondik hasi. Ideia pilla dituzue baina aldi berean, bat ere ez. Ez dakizue oso ondo zerekin lotu, zer den zehazki adierazi nahi duzuena, zein adierazpen motaren bitartez... Zerbait sortu behar dugunean,  ez dakigu ezta nondik hasi ere. Jarraitu pausu erraz batzuk.

1. MEZUA PENTSATU

Mezuak, bai edo bai, indarkeria sexistaren aurrean dugun Beldur Barik Jarrera isladatu behar du. Honako post honetan definitu genuen nola ulertzen dugun. Jarrera hori zertan datzan hobeto ulertzeko gure web-guneko hainbat atal bisitatzeagomendatzen dizuegu . Batetik, "Gaiak" atala: bertan, hilero-hilero indarkeria sexistarekin lotutako gai zehatz bat jorratzen dugu. Alegia, gai horrek indarkeria sexistarekin duen lotura eta horri aurre egiteko alternatibak plantetatzen ditugu. Bestetik, "Lehiaketa"  atala bisitatuta aurreko urteetan aurkeztutako lanak eta horietatik zeintzuk izan ziren sarituak ikusi ahal izango duzu.

Hartu dituzue hainbat ideia eta orain zure mezua definitu behar duzue. Horretarako, ideia zaparrada bat egitea proposatzen dizuegu. Hartu orri zuri bat eta idatzi erdigunean Beldur Barik eta hasi lotzen kontzeptu horrekin burura datozkizuen ideia nagusiak: indarkeria sexista, beldur barik jarrera... Eta ondoren, pentsatu zein aspektu lotzen dituzun ideia nagusi bakoitzarekin. Eta horrela, azpi-ideia guztiekin. Azkenean, kontzeptu-mapa bat lortuko duzue non ideia guztiak isladatzen diren. Esaterako, honelako zerbait: BeldurBarik lehiaketa

 

Beraz, badaukazue mapa bat non isladatzen den zuen ikuspegia. Hori erabiliz definitu dezakezue zein gai den zuen ustez garrantzizkoa: zuen egunerokoan bizi duzuelako, mezu zehatz bat bidaltzea garrantzizko ikusten duzuelako... Mezua zehaztuta hasi pentsatzen nola adierazi nahi duzuen, zein izango den tonua: erreibindikatzailea, salatzailea, probokatzailea, positiboa...

2. MEZUA ADIERAZTEKO KONTUTAN HARTU BEHARREKO HAINBAT ASPEKTU

Behin mezua erabakita, gutxi gora behera, berau montatzen hasteko, hartu kontutan hainbat aspektu:

2.1. Zein formatotan adieraziko duzun mezua: istorio bat, abestia, koregografia, fotomuntaia, stop motion (objektu estatikoen mugimendua irudikatu)... Gogoratu! Edozein adierazpen aukeratu dezakezu baina ikus-entzunezko formatoan aurkeztu behar diguzu.

2.2. Pertsonaia(k): Pertsonaia bakar bat agertuko da, neska edo mutila izango da, zein jarreratan agertuko da...? Edota talde bat azalduko da? Pertsonai konkreturik gabe, off ahotsa erabilita? Zuen lanean agertuko den petsonaia ondo aukeratzeak garrantzia handia dauka, batez ere, zein jarreratan azaltzen den: jarrera positibo edo indartsua, ezezkorra?

2.3. Baliabide teknikoak: Nola grabatuko duzue? Bideo kamararekin, mugikorrarekin...? Eta musikarik erabiliko duzue edo ez? Zein abestik edo musikak osotzen du ondoen zuen mezua? Gogoratu erabilera libreko abestiak izan behar direla!

2.4. Fotografia: Non kokatuko duzue zuen istorio edo mezua? Espazio ireki edo itxietan?  Zein izango da dekoratua? Protagonisten(baldin badaude) janzkera edota orrazkera...

Hurrengo pausua istorioa eta ikus-entzunezkoa montatzen hastea da. Baina hori datorren ostiralean. Badaukazue,nondik hasi. Eman pare bat buelta aste honetan, definitu zuen mezua. Datorren ostiraleko post-ean, istorioak nola garatzen eta osotzen diren azalduko dizuegu (ideia batetik nola garatu beste guztia) eta grabaziorako hainbat gomendio tekniko ere emango dizkizuegu. Ez galdu gure hurrengo ostiraleko post-a!


 

Aurreko post-ean komentatu genuen aurten ere, hainbat  sari egongo direla. Batetik bi kategorien araberako bi sari: 500€-ko sari nagusia kategoria bakoitzeko eta 300€-ko aipamen berezi bana. Bestetik, herria saria ere dugula komentatu genuen, 300 €-rekin baloratuta. Eta, azkenik, aurtengo nobedade gisa, ikus-entzunezko ekoizpen onena ere sarituko dugu: 300€-ko sari metalikoa jasoko du, eta, gainera, hainbat jaialditan hedatua izateko aukera.


Bi kategorietako sariak eta baita, ikus-entzunezko ekoizpen onenarentzako saria ere, Beldur Barik programaren antolaketa taldeak izendatutako epaimahaiak erabakiko ditu. Nortzuk osotuko dute? Proiektu honi lotutako erakundeen ordezkariek, eta sormenaren, kulturaren eta hezkuntzaren munduetako eta berdintasun politiken alde eta emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako borrokan aritzen diren emakume feministak izango dira. Epaimahaiaren eginkizuna bi kategorietan aurkeztutako lanei buruz eztabaidatzea eta proiektu irabazleak eta aipamen bereziak hautatzea izango da.


Herria saria, ordea, web-gune honetatik egingo dugun bozkaketa bidez aukeratuko dugu. Herriaren saria bi kategorietako edozeinetan aurkeztutako lanei ematen zaien saria da. Lan horiek Beldur Barik jarrera! lehiaketako antolatzaileek aurretik hautatu dituztenen artean egon behar dira. Bozkaketa azaroaren 21 eta 25 bitartean egingo da eta boto gehien dituen lanak jasoko du. Azaroaren 25ean gaueko 12:00etan puntuan itxiko da bozkaketa  eta jarraian erakutsiko dugu zein izan den boto gehien jasotako lana. Ez galdu aukera zure botoa emateko!!



Lehiaketan parte-hartu nahi baina ez dakizu zein gai edota zein adierazpen landu? Ez dakizula nola adierazi buruan dituzun ideia, emozio edota bizipenak?? Hurrengo ostiralean sormenerako eta horiek praktikan jartzeko hainbat argibide erraztuko dizkizuegu. Ez galdu gure hurrengo ostiraleko post-a!

Ikus-entzunezko lanen kalitate teknikoa baino gehiago, proiektuek igortzen duten mezua izango da kontutan hartuko duguna.  Indarkeria sexistaren gainean eta berau sostengatzen duen indarkeria matxistaren gainean egiten duzuen hausnarketa isladatu beharko dute, baina beti, horren aurreko Beldur Barik Jarrera adierazita. Alegia, nola bizi duzuen edota ikusten duzuen indarkeria sexista zuen egunerokoan, horren aurrean zer egiten duzuen, nola egiten diozuen aurre, nola apurtzen duzuen ohiko rol eta jarrerekin... Hau da, indarkeria sexistaren eta kultura matxistarekiko jarrera apurtzaileak isladatzea. Zehazki, honako mezu eta hausnarketak plazaratuta:

  • Emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman libre, errespetuzko, parekide, anitz eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal edo kolektiboa.

  • Neskak ahalduntzeko eta beraien autodefentsarako gogoetak eta eztabaidak sortzen dituzten mezuak.

  • Mutilek, banaka nahiz taldean, ezberdintasunezko eta indarkeriazko egoeren aurrean jarrera aktibo eta konprometitua dutela erakusten duten mezuak.

  • Indarkeriaz hitz egiterakoan, estereotipoak gainditu behar dira. Hau da, ez da bikotekidearengandik edo bikotekide ohiarengandik datorren indarkeria fisikoaz bakarrik hitz egin behar.

  • Desberdintasuna eta kultura matxistak erabiltzen dituen indarkeria mota guztiak sendotzen dituzten faktoreak ikusgarri egitea.

  • Dramari ihes egin behar zaio, eta neskak eta emakumeak ez dira erakutsi behar ezertarako gai ez diren biktima gisa.

  • Originalak izan behar dira, bai tonuan, bai gaian, bai mezua emateko moduan.


Animatu, eta erakutsi zure Beldur Barik Jarrera!! Pentsatu, eztabaidatu eta ekin, Beldur Barik Jarrerarekin!

¡Transformemos en conjunto! Recibirás un email con un boletín que recoge todas las novedades del mes. ¡Sé la/el primera/o en enterarte de todo!

¡Síguenos en las
Redes Sociales!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify