Piensa, discute y actúa
con actitud Beldur Barik

Topaketa 2016

Badakigu iadanik Azaroaren 26a zuen agendetan apuntatuta duzuetela. Egun horretan jai handia ospatuko dugu Urdulizen. Eta Beldur Barik Lehiaketako lan irabazleak ezagutuko ditugu ere.  Baina ez pentsa hori bakarrik egingo dugunik?... Tailer interesgarri batzuk antolatu ditugu, baita lunch gozoa eta sari banaketa ikusgarri bat. Gogoratu asteazkenenetan Topaketaren inguruko informazioa publikatzen dugula. Pasa den astean tailerren lehenengo partea ezagutu genuen (sakatu hemen berriro irakurtzeko) eta asteazken honetan bigarren partea ezagutuko dugu.


Uribe Kosta izan da aurtengo Beldur Barik Herria. Urtean zehar ekintza ugari prestatu dira, eta Beldur Barik Jarrera zabaldau egin dute! Lanaren amaiera gisa Topaketa antolatu egin dugu Urdulizen. Beti diogun bezala, aukera paregabea izango da elkar ezagutzeko, indarkeria sexistaren inguruan elkarrekin hausnartu, eta horri aurre egiteko sareak eraikitzeko!


Guzti hau bizi eta gozatzeko, Urdulizera hurbiltzeko doako autobusak izango dituzue, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik. Zer egin autobusetan zure eserlekua erreserbatzeko? Hurrengo galdetegiari erantzun!

 

autobusak-galdetegia-1

 

Aurten aldaketa txiki bat egin dugu galdetegian... Baina goazen pixkanaka! Beldur Barik autobusetan igo nahi baduzu.... Bete hurrengo galdetegia!

 

autobusakgaldetegia2

Eskatutako datuak bete. Bidali botoiari eman baino lehenago GOGORATU BAIMENA deskargatu behar duzula! Baimenaren zati bat betetzea derrigorrezkoa da guztiontzako. Adin txikikoa bazara, baimenaren bigarren zatia bete behar duzu ere. Deskargatu, esan zuen guraso edo tutore legalari sinatzeko eta ekarri autobusera Topaketa egunean. 18 urte baina gehiago badituzu, baimenaren lehenengo zatia bakarrik bete behar duzu eta autobusera eraman Topaketa egunean.


autobusakgaldetegia3


Gogoratu Topaketa egunean autobusetara igotzeko beharrezkoa dela baimena sinatuta ekartzea!!!!! Azaroaren 22a arte duzue zuen eserlekua erreserbatzeko!!! GAueko 20:00ak arte!!!


Azaroaren 26an ikusiko dugu elkar! Beldur Barik autobusetara igo!


Guardar

Guardar

Guardar

Gaur bertan amaitzen da Beldur Barik Lehiaketa 2016ean parte hartzeko epea. Bai lagunok, irailaren 9an Lehiaketari eman genion hasiera eta gaurko eguna duzue oraindik zuen lana bidaltzeko. Iadanik lan pilo bat heldu dira... eta lan guzti hauen irabazleak Azaroaren 26an ezagutuko ditugu Urdulizen (Uribe-Kosta) ospatuko dugun Topaketan.


Pasa den astean programa aurkeztu genizuen. Sakatu hemen berriro irakurtzeko eta zein tailer dauden ikusteko.


Beno, eta orain erabakiak hartzeko garaia heldu da. Zeri buruzko tailerrak antolatu dira? Zeinetara apuntatuko naiz? Zer egingo da tailer horietan? Galdera guzti hauei erantzuteko tailerren laburpentxo txiki bat eskaini nahi dizuegu. Irakurri eta horrela Topaketa egunean argi izango duzu nora jo!


 

autodefentsafeminista

AUTODEFENTSA FEMINISTA. Isa Bernal.


Iadanik ezagutzen duzue Isa Bernal! Gogoratzen post hau? Zer kontatzen digu bere tailerrari buruz?

Emakume guztiok daukagu gure buruak defendatzeko gaitasuna, eta hori da, hain zuzen ere, tailer honek bilatzen duena. Denon artean, bakoitzaren errealitatera egokitzen diren erantzunak landuko eta sortuko ditugu. Horretaz gain, gure egunerokoaren parte diren mikromatxismoak identifikatuko ditugu, eta guztion artean, segurtasunerako eta babeserako sareak ehunduko ditugu.


Tailer hau neskentzat izango da.

perkusioaren-boterea

PERKUSIOAREN BOTEREA. Sokolé taldea.


Sokolé taldeak esperientzia izugarria, hunkigarria, dibertigarria eta ahalduntzailea eskeintzen digu perkuzio eta musika tresnen bitartez. Afrikako perkuzioa gertutik ezagutu, gure beldurrak, mugak, oztopoak gainditu eta ez jakintasunetik Afrikako mendebaldeko perkuzio tradizional baten erritmoak interpretatu! Zure gaitasunak ezagutu dituzu eta oztopoak gaindituko dituzu! Guzti hau zertarako? Ez da bakarrik perkusioa ikasteko... perkusioak gure emozioetan aldaketa positiboak ekarriko ditu eta esperientzia hau bizi dutenentzat ahalduntzea errezten du!


Tailer hau neskentzat izango da.

gorputzak-orekan

GORPUTZAK OREKAN. María Arcos Corretjé


Nola lortu dezakegu gure gorputzak ondo sentiarazten dituen oreka hori aurkitzea? Dantza afrogaraikidea erraminta bezala erabiliz, gorputz mailatik maila emozionalago batera pasatuko gara. Guzti hau egiteko, sustrai, erdigune eta ardatz kontzeptuak lagun izango ditugu.


Gorputz perkusioa, beroketa, Sustrai, erdigune eta ardatz kontzeptuen lanketa, kontzeptu hauek bilduta dauden dantza afrogaraikidea, koreografia ikasi eta zuena egin, perkusioa eta dantza uztartu.


Tailer hau neskentzat izango da.

clowndeshalduntzailea

DESHALDUNTZERAKO CLOWN TAILERRA MUTILENTZAT: GALTZEN IKASI. Juan Rodriguez.


Pasa den urteko Beldur Barik Topaketan tailer hau izan genuen eta primeran pasatu genuen gure maskulinitate ereduak kolokan jarriz eta beraie buruz barre egiten!


Mutil eta nesken arteko harremanak desberdintasunean oinarritzen direnean, mutilek inkontzienteki boterea beregain izaten dute bazterkeria sendotzen. Tailer honetan jolasten eta barre egiten hau ikasiko dugu: Indarkeria motak desberdintzen, Mikromatxismoak zer diren Maskulinitate eredu desberdinak ezagutzen.


Tailer hau mutilentzat izango da.


Datorren asteazkenean gelditzen diren tailerrei buruz hitzegingo dugu. Eta bihar Topaketara joateko autobusetara apuntatzeko galdetegia jarriko dugu martxan! Bitartean, jarraitu zuen Beldur Barik Jarrera zabaltzen!

 

 

 

 

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Iadanik bi hilabete hasiera eman geniola Beldur Barik Lehiaketa 2016ari Berangon. Irailaren 9an UK Skatepark-ean egon ginen patinaren gainean, pista geureganatuz, gure Beldur Barik Jarrera maldetan zabalduz! Hauxe da han gertatutakoaren laburpentxo bat!



Bi hilabete pasatu dira eta laster Urduliz-eko bidea hartuko dugu Beldur Barik 2016 Topaketa ospatzeko. Azaroaren 26ean Urdulizen izango da. Beldur Barik Lehiaketa 2016aren epea amaitzear da, baina oraindik zure lana bidali dezakezu! Gogoratu azaroaren 9ra arte duzula zure lana bidaltzeko! Eta zure lana saritua izan den ala ez Topaketaren egunean jakin dezakezu! Egun horretan egingo duguna ezagutu nahi duzue? Hementxe duzue egitaraua!


 

topaketa-programacion-2016

16:30-17:00ak aldera gure Beldur Barik autobusetan helduko gara, edota beste edozein garraiotan! Garrantzitsuena heltzea baita! Kultur Etxean Ongietorria izango dugu, eta hortik tailerretara! Aurten tailer berriak ditugu, beste urtetan ere egindako batzuk... guztiak gure Beldur Barik Jarrera zabaltzen laguntzen digutenak! Gure Beldur Barik Jarrera lantzeko balio digutenak! Datorren asteazkenean tailerrei buruzko informazioa emango dizuegu.


Tailerren ostean, sari banaketa izango dugu! Aurtengo sariak zeintzuk diren jakin nahi? Sakatu hemen eta irakurri berriro horren inguruko post-a!

Topaketara gerturatzeko, aurten ere doako autobusak antolatu ditugu, hiru lurraldeetatik (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa). Gure web gunean eskegiko ditugu autobusen inguruko informazio guztia: ibilbideak, ordutegiak... Galdetegi bat eskeiniko dugu gure web gunean autobusetara apuntatzeko. Adi!


Autodefentsa, perkusioa, gorputzak, mugimendua, maskulinitate hegemonikoarekin apurketa, sexua, ligatzea, Beldur Barik musika... Azaroaren 26a heltzeko irrikitan gaude, gure Beldur Barik Jarrera zabaltzeko irrikitan! Ezin duzue galdu! Zatozte gurekin Beldur Barik Jarrera landu eta zabaltzera!


 

Pentsatu, eztabaidatu eta ekin Beldur Barik Jarrerarekin!


Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Jakingo duzuenez, aurtengo Beldur Barik Lehiaketaren Topaketa Uribe-Kostan (Urduliz udalerrian) ospatuko dugu, azaroaren 26an. Bertako gazteak Beldur Barik Jarrera lantzen ari dira hilabete guzti hauetan, baita surfaren bitartez ere. Bertako Peña Atxuri surf eskolaren bitartez surfean gertatzen diren ezberdintasun eta diskriminazio egoerak aztertu dituzte.


Izan ere, hainbat kiroletan gertatzen den bezalaxe,emakumeek oztopo ugari dituzte beraien jarduna aukera berdinekin garatu ahal izateko. Surfean ere ez da modu berean baloratzen emakumeen jarduna: lehiaketa askotan emakumeek ez dute lehiatzeko espaziorik, eta sariek gizonezkoek irabazten duten balioaren erdia dute; emakumeen gorputza hipersexualizatzen da iragarki helburuekin erabiltzen delako eta kanon estetiko batzuk betetzen ez dituzten emakumeek arazoak izaten dituzte diru-laguntzaileak (sponsorrak) aurkitzeko. Egoera guzti horiek ikusita, irailaren 26an Surfakostean egin genuen photocallarekin gure Beldur Barik Jarrera erakutsi nahi izan genuen.


whatsapp-image-2016-09-24-at-14-44-25 whatsapp-image-2016-09-24-at-14-44-19 whatsapp-image-2016-09-24-at-14-16-29

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

whatsapp-image-2016-09-24-at-14-15-342whatsapp-image-2016-09-24-at-14-15-41

whatsapp-image-2016-09-24-at-14-15-45whatsapp-image-2016-09-24-at-14-15-34

whatsapp-image-2016-09-24-at-14-15-44whatsapp-image-2016-09-24-at-14-15-38

whatsapp-image-2016-09-24-at-14-15-26whatsapp-image-2016-09-24-at-14-15-443

 

Hala eta guztiz ere, emakumeek beraien Beldur Barik Jarrera erakutsi izan dute esparru honetan ere. Emakumeak aspaldi hasi ziren surfeatzen “Women and waves” bideoan azaltzen den bezalaxe:



Surfeatzeaz gain, emakumeen eskubideen alde jokatzen duten hainbat adibide daude. Cori Schumacher longboard estiloko mundu mailako txapelduna izateaz gain (hiru alditan), giza eskubideen aldeko ekintzailea da. 2007an The Inspire Initiative sortzen lagundu zuen, surfean adin guztietako emakumeen parte hartzea bermatzeko erakundea feminismoa, hezkuntza eta ingurugiroa bezalako gaiak txertatuta. Oso ezaguna bilakatu da, baita ere, ROXY-ren aurka egiteagatik. Izan ere, marka horrek emakumeak erabiltzen ditu modu hipersexualizatu batean, irudia eta estetika kirol lorpenen gainetik jarriz. Ondorioz, emakumeen surfaren inguruko irudikapen faltsuan eragiten dute. Honako bideo honekin ekintzaile handi honen bizitza ezagutu ahal izango duzu:




Mona Seraji eta Shahla Yasini lehen emakumeak izan dira Iranen surfeatzen, eta beraien ezagutzak elkarbanatzen ari dira, geroz eta emakume gehiagok surfeatu dezaten beraien lurraldean. Ezagutu ezazu “We surf in Iran”.


Oztopen eta zailtasunen gainetik, erakutsi zure Beldur Barik Jarrera olatuen gainean!


Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Badakizue autengo Beldur Barik Topaketa Uribe-Kostan ospatuko dugula, ez? Urduliz-en hain zuzen ere! Eta horregaitik ekintza ugari antolatzen ari gar Beldur Barik Jarreraren inguruan!!!


Larunbata honetan, irailak 24, zure Beldur Barik Jarrera zabaltzeko aukera izango duzu Sopela Kosta Fest-ean! Bertan egongo gara gure Photocall-arekin! 12:00etatik aurrera!


Surf-a ere gurea delako! Eta gorputz eta edertasun eredu estereotipatuetatik harago ere bizitza dagoelako surf-ean!


silvana-lima


Ezagutzen duzue Silvana Lima? Aurten sponsor-ik gabe gelditu zen inposaturiko edertasun ereduetan sartzen ez zelako! "Modeloen antzekoa ez bazara sponsor-ik gabe gelditu zaitezke, niri pasatu zaidan bezala" adierazi zuen elkarrizketa batean (sakatu hemen elkarrizketa irakurtzeko).


Surf-ean ere beste gorputz eta edertasun ereduak erreferente bihurtu nahi ditugulako!


Hartu zure taula eta etorri gurekin Sopela Kosta Fest-ean zure Beldur Barik Jarrera zabaltzera!


Guardar

Guardar

¡Transformemos en conjunto! Recibirás un email con un boletín que recoge todas las novedades del mes. ¡Sé la/el primera/o en enterarte de todo!

¡Síguenos en las
Redes Sociales!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify