Piensa, discute y actúa
con actitud Beldur Barik

Topaketa 2017

Abenduaren 2an Eibarren Beldur Barik Topaketa 2017 ospatuko dugu. Hemen duzu programazio osoa!


TopaketaPrograma


Baina gaurko honetan, tailerren inguruan pixka bat gehiago hitzegin nahi dugu. Zurea aukeratu eta zabaldu zure Beldur Barik Jarrera!


AUTODEFENTSAFEMINISTA


Autodefentsa feminista. Isa Bernal.


Zuri ere gertatu zaizu? Haserre zaude? Triste? Beldurra duzu? Amorrua? Bakarrik sentitzen al zara? Etorri gurekin tailer honetara! Goazen barre egitera, jolastera, elkarbanatzera, lotsa galtzera, oihukatzera, borrokatzera, elkar zaintzera, elkarrekin egotera, oso elkar! Eraso matxisten aurrean... Autodefentsa Feminista!
Emakume guztiok daukagu gure buruak defendatzeko gaitasuna, eta hori da, hain zuzen ere, tailer honek bilatzen duena. Denon artean, bakoitzaren errealitatera egokitzen diren erantzunak landuko eta sortuko ditugu. Horretaz gain, gure egunerokoaren parte diren mikromatxismoak identifikatuko ditugu, eta guztion artean, segurtasunerako eta babeserako sareak ehunduko ditugu. Neskak soilik. Erderaz.


AKTIBISMOAUMOREAREKIN


Aktibismoa umorearekin, bi aldiz hobe. Las Kapritxosas.
Gure mobilizazioetan pankarta garrantzitsua da, baina… ez al gaude asperturik beti pankarta baten atzean egon beharrarekin? Tailer honetan gure eskubideak aldarrikatzeko eta mundua ulertzeko beste eredu feminista batzuk ezagutuko ditugu, kreatiboagoak, dibertigarriagoak. Neskak soilik. Euskeraz eta erderaz.


PERKUSIOARENBOTEREA


Perkusioaren boterea. Sökole.
Sokolé taldeak esperientzia izugarria, hunkigarria, dibertigarria eta ahalduntzailea eskeintzen digu perkuzio eta musika tresnen bitartez. Afrikako perkuzioa gertutik ezagutu, gure beldurrak, mugak, oztopoak gainditu eta ez jakintasunetik Afrikako mendebaldeko perkuzio tradizional baten erritmoak interpretatu! Zure gaitasunak ezagutu dituzu eta oztopoak gaindituko dituzu! Guzti hau zertarako? Ez da bakarrik perkusioa ikasteko... perkusioak gure emozioetan aldaketa positiboak ekarriko ditu eta esperientzia hau bizi dutenentzat ahalduntzea errezten du! Mistoa. Erderaz.


INSTAGRAM


Erreboluzionatu zure Instagram eta Whatsappeko perfilak Beldur Barik Jarrerarekin. Lahia-Nahia.
Irudiaren eta estetikaren aroan bizi garen hontan, sare sozialen bitartez erakusten ditugun argazkiek gure inguruko informazio asko eskeintzen dute. Nola aukeratzen ditugu besteei erakusten dizkiogun argazkiak? Nola sortzen ditugu gure online identitateak? Askotan online identitate prefabrikatuak sortzen ditugu, besteei guk erakutsi nahi dieguna soilik azalduz, baina zein punturaino gara gure irudiaren jabe? Galdera hauek eta hauei eta askoz gehiagori erantzuna ematen saiatuko gara tailer honetan. Inposatutako edertasun ereduek gugan duten eragina aztertuko dugu eta nola honek zuzenean eragiten duen gure autoestiman eta baita besteei gutaz erakutsi nahi dugunean. Mistoa. Euskeraz.


Datorren astean, tailer gehiago ezagutuko ditugu... Bitartean... Zuen Beldur Barik Jarrera zabaldu! Eta animatu eta gozatu, pentsatu, hausnartu, dantzatu... gurekin batera Eibarreko Topaketan! Beldur Barik autobusak prest ditugu! Sakatu hemen galdetegia nola bete behar den jakiteko!

Bale… badakigu Abenduaren 2a zuen agendetan kolore gorriz, morez apuntatuta duzutela. BELDUR BARIK TOPAKETA EIBARREN! Zelako egitaraua duguna antolatuta guztiontzat! Datorren astean tailerretan landuko duguna azalduko dizuegu. Baina elkarrekin gure Beldur Barik Jarrera zabaltzeaz gain, lunch-a ere izango dugu. Eta kalejira, eta sari banaketa… Asteartero jasoko duzue Topaketaren informazio berria! Gogoratu!


Pasa den astean Topaketaren egitaraua aurkeztu genizuen (sakatu hemen berriro irakurtzeko). Gaur Beldur Barik autobusetan apuntatzeko galdetegia irekitzen dugu! Autobusen motorrak dira urruntasunean entzuten dituguna edo gure Beldur Barik Jarrera zabaltzeko grinak? Animatu eta etorri gurekin Eibarera zuen Beldur Barik Jarrera zabaltzera!


Eibar da aurten Beldur Barik Herria. Urtean zehar ekintza ugari prestatu dira, eta Beldur Barik Jarrera zabaldau egin dute! Lanaren amaiera gisa Topaketa antolatu egin dugu Eibarren. Beti diogun bezala, aukera paregabea izango da elkar ezagutzeko, indarkeria sexistaren inguruan elkarrekin hausnartu, eta horri aurre egiteko sareak eraikitzeko!


Guzti hau bizi eta gozatzeko, Eibarrera hurbiltzeko doako autobusak izango dituzue, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik. Zer egin autobusetan zure eserlekua erreserbatzeko? Hurrengo galdetegiari erantzun!

BANNER BUSES

Beldur Barik autobusetan igo nahi baduzu... Bete hurrengo galdetegia! Epea gaur irekitzen dugu, hilak 14 eta Azaroaren 28ra arte izango duzu apuntatzeko!


formulario-topaketa


Eskatutako datuak bete. Bidali botoiari eman baino lehenago GOGORATU BAIMENA deskargatu behar duzula! (Sakatu hemen deskargatzeko, baina lasai, galdetegian ere aurkitu dezakezu). Baimenaren zati bat betetzea derrigorrezkoa da guztiontzako. Adin txikikoa bazara, baimenaren bigarren zatia bete behar duzu ere. Deskargatu, esan zuen guraso edo tutore legalari sinatzeko eta ekarri autobusera Topaketa egunean. 18 urte baina gehiago badituzu, baimenaren lehenengo zatia bakarrik bete behar duzu eta autobusera eraman Topaketa egunean.


baimena-topaketa-2017


Gogoratu Topaketa egunean autobusetara igotzeko beharrezkoa dela baimena sinatuta ekartzea!!!!! Azaroaren 28ra arte duzue zuen eserlekua erreserbatzeko!!! Gaueko 20:00ak arte!!!


Abenduaren 2an ikusiko dugu elkar! Beldur Barik autobusetara igo!


Guardar

Guardar

Hausnarketa, pentsamendua, gozamena eta Beldur Barik Jarrerako gogoak ditugu! Honek ez du esan nahi urte osoan gure Beldur Barik Jarrera zabaltzen ez dugunik, eee…. Honek  hainbeste post, monografiko, bideo, tailer, hitzaldi, boletin, etab… ondoren, gure Beldur Barik Jarrera elkarrekin zabaltzeko gogoa dugula esan nahi du!


Eta aurten, dakizuen bezala, Eibarren izango da aurtengo Beldur Barik Topaketa, Abenduaren 2an, hain zuzen ere.


Iadanik Eibarren egon ginen Urriaren 6an, Untzaga plazan Beldur BArik Lehiaketa 2017aren aurkezpena egiten. Hementxe duzue bideo txiki bat.



Hilabete bat pasa da Eibarren aurkezpena egin genuenetik, eta laster, bi hilabete Beldur Barik Lehiaketa 2017ari hasiera eman geniola. Bai lagunok, zuen lanak jasotzeko epea amaitzear da! Gogoratu Azaroaren 13a arte duzutela zuen lanak bidaltzeko! Eta aurreko post batean esan genizuen bezala… Pazientzia izan! Azkenengo egunetan lan pilo jasotzen ditugu eta gure web gunera igotzeko tartea behar dugu… Beraz.. be patient my friend!


Eta bidalitako lana saritua izan den ala ez Abenduaren 2an jakingo dugu! Baina sari banaketaz aparte, egitarau ederra prestatu dugu zuentzako!


TopaketaPrograma


16:30-16:50ak aldera Eibarko Untzaga plazara gure Beldur Barik autobusetan helduko gara. Beste garraio bat erabiltzen badugu (lasai, post batean kontatuko dizuegu Eibarrera heltzeko beste moduak), Untzagara gerturatu, edota Eibarren bizi bazara… guk baino hobeto dakizu nola heldu! Bertan Ongi etorria izango da, eta hortik tailerretara! Tailerrak Portalean izango dira. Aurten tailer berriak ditugu, beste urtetan ere egindako batzuk... guztiak gure Beldur Barik Jarrera zabaltzen laguntzen digutenak! Gure Beldur Barik Jarrera lantzeko balio digutenak! Datorren asteartean tailerrei buruzko informazioa emango dizuegu!


Tailerren ondoren trikitilariak lagunduta Untzagara bueltatuko gara berriro eta han lunch-a izango dugu! Eta gero… kalejiran joango gara guztiok El Coliseora, bertan Beatriz Egizabal eta Ane Labaka zai izango bait ditugu! Bertan sari banaketa izango dugu! Aurtengo sariak zeintzuk diren jakin nahi? Sakatu hemen eta irakurri berriro horren inguruko post-a!


Topaketara gerturatzeko, aurten ere doako autobusak antolatu ditugu, hiru lurraldeetatik (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa). Gure web gunean eskegiko ditugu autobusen inguruko informazio guztia: ibilbideak, ordutegiak... Galdetegi bat eskeiniko dugu gure web gunean autobusetara apuntatzeko. Adi!


Pentsatu, eztabaidatu eta ekin Beldur Barik Jarrerarekin!


Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

¡Transformemos en conjunto! Recibirás un email con un boletín que recoge todas las novedades del mes. ¡Sé la/el primera/o en enterarte de todo!

¡Síguenos en las
Redes Sociales!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify