Piensa, discute y actúa
con actitud Beldur Barik

Trukegune Feminista

Urriaren 22tik 28ra bitartean, Bilbon, egingo dugu Emakumeon Mundu Martxaren XI. Nazioarteko Topaketa. Bi urtean behin egin ohi den topaketa honetan 40 herrialdetako 130 emakume baino gehiagok hartuko dute parte. Eta Topaketa hauen aukera baliatuta, urriaren 27an, Feministon Herria eraikiko dugu Bilboko Areatzan. Euskal Herriko mugimendu feministaren alternatiba eta erresistentziak ikusarazteko espazio irekia. Txoko guztietako feministen topaleku izatea nahi duguna.

Info gehiago: www.emakumeenmundumartxa.eus
Urriaren 15tik 22ra zuekin Zinemakumeak Gara!, Emakumeek Zuzendutako Zinema Erakusketa bat da. Aurten aukeratutako gaia maitasuna da, eta zuzendari gazteen hainbat film labur eta luzeren bidez jorratuko du gaia:Leyla Bouzid, Hadas Ben Aroya eta Vera Egito beste askoren artean. Zinema-emanaldiak osatzeko hitzaldiak, solasaldiak eta mahai-inguruak izango ditugu, maitasun erromantikoa eta amodioaren askotariko formak berrikusi eta horretan sakontzeko lagunduko digutelakoan; amodio-mitoei buruzko estereotipoak sortu eta betikotzeko zinemaren eragina ere aztertuko dugu.

Zinemakumeak gara! handiagotzen jarraitzen dugu, eta edizio honetan euskal zinemari laguntzeko beste ekimen bat hasiko dugu Ezezagunak sailaren bidez; eta hemen Euskal Filmotekaren eta Kimuak-en laguntza dugu Arantxa Lazkanoren lana eta emakumezko euskal zuzendari gazteen film laburrak ikusgai bihurtzeko.

Berriro ere Donostia Zinemaldiarekin lan egingo dugu, oraingoan Muriel Box zuzendari ospetsuari gure aitortza egiteko. "Simone de Beauvoir" 2018 saria Patricia Ferreira zuzendari eta gidoigileari emango zaio. Eta programazio honi amaiera emateko, atseginez jakinarazten dugu XPREST! AUX. Zine Express-en Lehiaketa VII. jaialdira goazela. XPREST! AUX. Zine Express-en Lehiaketa eta Erakusketa Sala BBK-n izango dira, eta Emakumeen film laburren saila Azkuna Zentroan.

Aspaldi egon ginen Nu Shuko neskekin berbetan... Ermuan izan zen hitzordua, eta azpimarratzekoa da egindako harrera! Primeran egon ginen! Ondo dakite zer den harrera on bat eskeintzea! Hori egiten baitute bere bileretan ere lehenengo aldiz gerturatzen direnei.


Urtea amaitzera doa, baina Nu Shu taldeak luzaroan egongo dira Ermuko kaleetan!!!


Hona hemen egindako elkarrizketa!!!


Nu Shu taldekoek urteak daramatzate Beldur BArik Lehiaketara aurkezten, eta ondo dakite zer der Beldur BArik Jarrera. Bideotxo honetan taldearen sorrera, ekintzak eta beraientzako Beldur Barik Jarrera zer den azaldu digute.



Esan bezala, luzaroan parte hartu dute Beldur Barik Lehiaketan. Hemen duzue aurten aurkezturiko lana.



Baina aurreko lanak... zeintzuk izan ziren? Nola izan zen sorrera prozesua? Zer kontatu nahi zuten?



Mila esker hain harrera ona egiteagatik! Mila esker zuen Beldur Barik Jarrera gurekin elkarbanatu eta zabaltzeagatik! Kaleetan elkar ikusiko dugu!!! Gora feminismoa! Gora Nu Shu!

Aurten Feministaldia lehenago dator... Eta guk iadanik heltzeko gogoak genituen!!!


Hona hemen egitaraua!!!


FEMINISTALDIA


AZAROAK 25


12:00 Zine feministari buruzko programazio taldea


Tabakalerako ikusentzun arloak antolatuta. Lehen saioan Anna Solà, Marta Selva (zuzendariak) eta Marta Nieto (programatzailea), Mostra Internacional de Films de Dones de Barcelona jaialdiko lantaldea egongo dira.


AZAROAK 27, ASTELEHENA


11:00-14:00 Wikipedia editatzeko giltzak ezagutzen


Lantegia Mentxu Ramilorekin


Tailer honek parte-hartzaileak Wikipediaren edizioaren gakoetara gerturatzea du asmo. Hala, proiektu ireki, libre eta jakintza unibertsala jasotzea helburu duen Wikipediaren editore izatera iritsi gaitezke eta ez kontsumitzaile hutsak izatera soilik.


(Izena emateko HEMEN).


AZAROAK 28, ASTEARTEA


17:30-19:30 Sistema berrabiaraziz: Gure gorputzak, gure generoak eta gure kontatzeko erak


Lantegia Inma Hurtado Garcíarekin (Antropologa feminista eta irakaslea)


Nola helarazten eta balidatzen da hezkuntza-arloan gure gorputz sexudunei buruzko ezagutza? Diskurtso feministak eta queer-ak hezkuntzara eramaten saiatuko gara lantegi honetan, espero den normaltasuna ezegonkortze aldera.


19:30 Fokuak. Valie Export (Z Aretoa) 3,5 euro


Emanaldia


1.Saioa


Unsichtbare Gegner (Invisible Adversaries), VALIE EXPORT, Austria, 1977, 16mm, 110’


Gonbidatua: Alba Baeza, komisaira eta idazlea


AZAROAK 29, ASTEAZKENA


18:30 Askatasunari beldurrik ez. Feminismo Romania (Z Aretoa)


Aniztasunaren aldeko ijitoen elkartea.


Hitzaldia


20:00 Lodifobia, gorputzen arautzea eta normatibitatea (Z Aretoa)


Nola politizatu geure haragiak eta gehiegikerian erresistitu? Gorputz lodiaren produkzio politikora hurreratze bat


Lucrecia Masson


Gorputzen eta elikadura erregimen arautuen disidentziak


Nagore Iturrioz


Gehiegizko kilotxo horiek. Lodi batean zehar, lehen pertsonan eginiko ikus-entzunezko ibilbide bat


Irene Bailo


Mahai-ingurua (Moderatzailea: Juana Aranguren)


AZAROAK 30, OSTEGUNA


18:30 Gorputz arautuen inguruko erresistentziak: sexu-disidentzia eta gorputz arbuiagarriak (Z Aretoa)


Elena Urko


19:30 Islamofobia egiturazko arrazekia modura


Islamobofiak denoi eragiten digu


Hajar Samadi


Islamofobia eta feminismoa


Tarana Karim


Moderazioa: Garazi Zarautz


21:00 Erradikalak gara


Ane Labaka, Beatriz Egizabal


Performancea


ABENDUAK 1, OSTIRALA


18:00 The revolution is your mistress (Iraultza da zeure jabe) (Z Aretoa)


Itziar Bilbao Urrutia


Hitzaldia


19:00 Deforme Semanal


Isa Calderón, Lucia Lijtmaer


Performance




20:00 DJ Verbena Non Limit


Elena Urko




Gaurko eta betiko elektropetardeoa


ABENDUAK 2, LARUNBATA


11:00 Egungo telebistako fikzioaren kartografia feminista bat (Z Aretoa)


Concepción Cascajosa


Hitzaldia / Conferencia


12:00 “Ces maisons hantées” (Ilun-beterik dauden espazio hauek) (Zinea. 1 Aretoa)


I.L.R. Idoia Martin Hidalgo


Proiekzioa / Proyección


18:00 Trantsizioan dauden transexualitateak (Z aretoa)


Miguel Missé


19:30 Feminismoari fobia sarean eta interneten


Makil batekin ere ez!


Irantzu Varela


Nork dio troll?


Andrea Momoito


Beldurraren haterrak.


Isa Calderón


Moderazioa: Kattalin Miner


ABENDUAK 3, IGANDEA


18:00, Fokuak. Valie Export (Zinea. 1 Aretoa) 3,5 euro


2.Saioa


Die Praxis der Liebe (The Practice of Love), VALIE EXPORT, Austria, 1984/85, 90’


Emanaldia




Egitaraua deskargatu nahi baduzue, sakatu irudian.


egitaraua


Eta aurreko edizioak kuxkuxeatu nahi badituzu, jo Feministaldiaren web gunera! Sakatu hemen.

Larunbatean, Azaroak 25, Emakumeen indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna ospatzen da. Aurreko post-ean udalerriek antolatutako ekimenak kontatu dizkizuegu (hemen sakatu).

Gaurko honetan, talde feministek antolatutako ekintzekin gatoz. Atera zuen Beldur Barik Jarrera udalerri guztietako plazetara, kaleetara! Zabaldu dezagun indarkeria sexistaren kontrako oihua, irrintzia! Zabaldu dezagun gure Beldur Barik Jarrera!

GASTEIZ, IRUÑEA, BILBAO, DONOSTIA eta BAIONA


25N

 

UNIBERTSITATEAN


uni


IGORRE


igorreDURANGO


durango

URKABUZTAIZ


DO3EDlmX4AAcE8E.jpg_large

Indarkeria sexistaren aurrean... Erantzun kolektiboa!


Kalera atera eta #indarkeriasexista ren aurka agertu eta zure #BeldurBarikJarrera zabaldu!!!


 

¡Transformemos en conjunto! Recibirás un email con un boletín que recoge todas las novedades del mes. ¡Sé la/el primera/o en enterarte de todo!

¡Síguenos en las
Redes Sociales!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify