Piensa, discute y actúa
con actitud Beldur Barik

Trukegune Feminista

image



Bihar Vitoria-Gasteiz hiritik bazabiltz edo bertara gerturatu bazaitezke... plan izugarri interesgarria dago! FEM TOUR TRUCK Vitoria-Gasteizen dagoelako! Euskadiko zenbait udalerrietan egon eta gero eta beste lurralde batzutara martxan jarri baino lehenago, gonbitea luzatu digute Vitoria-Gateizko General Loma plazara joateko! Galdu behar al duzu?


Zer da Fem Tour Truck?


Beraien web gunean aurkitu dezakezue informazio guztia: https://femtourtruck.wordpress.com/


Programa


VITORIA Urriak 7 General Loma plazan


11:00 Fem Tour Truck festibalaren AURKEZPENA.


11:30  EKINTZA. Azaroaren 25ean egingo den ekintzaren inguruko informazioa.


12:30 PERFORMANCE Gastronomikoa, Cocina de Guerrilla.


16:00 Sirakusi Stencil TAILERRA, Ekarri zure arropa eta kustomizatu egingo dugu gerrila emakume diseinuekin.


17:oo Idoia Zabaletarekin TAILERRA.


Tailer honetan binaka lan egingo dugu hiru elementuekin: harriak, hariak eta trapuekin. Harri eta harien ariketak Lisa Nelson amerikar koreografak utziko dizkigu. Ukimenaren bitartez ezagutza sutila. Haria bitartekia da, tentsioan egon daiteke eta ez du inoiz engainatzen. Kaputxa eta telefono mugikorra aldiz, ez dakigu nora eramango gaituzten.


www.azala.es


18:30 PERFORMANCE: Nerea lekuona . Emagaldu bat naiz RAEren arabera. www.nerealekuona.com


19:00h Eztabaida: Euskadi mailan praktika artistiko feministak. Beñat Ortiz de Lazkano, Txaro Arrazola, Idoia Zabaleta, Nerea Lekuona, moderatzailea: Alejandra Bueno.


20:00 Aukeratutako bideoen PROIEKZIOA.


21:30 Bideo sarituen PROIEKZIOA.


22:30 Dj Yngryd.


Animatu eta parte hartu! Praktika artistiko feministak! Artea Beldur Barik Jarrerarekin!

Kontatu genizuen Euskadi Morez margotu nahi dugula eta horregatik atal berri bat sortu genuela maiatzean HERRI MOREAK deitutakoa. Eta honen inguruko argibideak ere eman genizkizuen zuen herrietan talde feministas ezagutzeko. Euskadi morez margotzeko. Euskadi feminismoaz betetzeko. Euskadi feminista bilakatzeko... Iraultza feminista izango delako... ala ez da izango! Gogoratu nahi? Sakatu hemen.


Eta bertan bagenion ere hilabetero talde feminista bat aurkeztuko genizuela. Hona hemen lehenengo taldea...

logokolpemorea

Beldur Barik programak KOLPE MOREA taldea aurkeztu nahi dizue (zuen buruetan pelikuletan agertzen den musika potente bat entzun beharko zenukete...) ... Ez da lehenengo aldia Kolpe Morea gure web gunetik pasatzen dela.. ekainean hemen izan genituen ere bere GURE ARMEZ JABETU GAITEZEN jardunaldiak aurkezten! Pasa den hilabetean beraiekin egon ginen eta hau da kontatu zigutena... Entzun!



Mila esker Kolpe Moreako taldekideei gurekin izateagatik!


Jarraitu dezagun Herri moreak eta talde feministak ezagutzen!!!


Beldur Barik Jarrera zabaldu!


Pentsatu, eztabaidatu eta ekin Beldur Barik Jarrerarekin!


 

Guardar

Guardar

Guardar

LGTBI Harrotasun eguna ospatzen dugu Ekainaren 28an. Ekintza asko egongo dira gure herri eta hirietan. Ez zarela enteratu? Zuen herri eta hirietako taldeen sare sozialak sutan egongo dira! Mania dela, antzerkia dela, tailerra dela... "Smartphona hondatu egin zait... ezin naiz enteratu..." Tira! Aitzakirik ez! Kaleetako hormetan ere ikusi ditzazkezu kartelak!


Beno, aitzakirik gabe gelditu zara, eta Basaurin bizi, pasatu, egon... bazara, ezin duzu egitarau hau galdu!

 

CARTEL ANITZERA 28J

 

EKAINAREN 20tik aurrera "AnitzEra Martxan Erakusketa".


EKAINAREN 28an, danok Bilboko LGTBI eskubideen aldeko manifestazioara!


EKAINAREN 30ean... Egitarau ederra!




  • 19.00etan, "Desira Tailerra"

  • 20.00etan kabaret Histeria antzerki taldearen ikuskizuna: "Este cubo me lo como yo" .


 

Aitzakirik ez duzu! Animatu eta LGTBI ihardueretan parte hartu!


Heteroarauarekin apurtu!


Beldur Barik Jarrera zabaldu!


 

 

 

Guardar

Guardar

Guardar
13473892_1131110440260599_263151457_n

 

Hitzek garrantzia dute, zelako egi galanta! Izendatzen ez dena existitzen ez dela esaten dugun bezala, baita ere ikusi behar dugu, askotan izendatzen denean nola egiten den... Ez gatoz ezer berririk esatera sexu aniztasuna kirolean gaiak  post, hitzaldi, jardunaldi askotarako ematen duela. Eta izendatzen hasteko, translesbohomofobia alde batera uzteko, eta bait heteroarauari aurre egiteko, UXU emakumeen taldeak hitzaldi interesgarri hau antolatu du Ekainak 21erako. EZ GALDU!

ZERI BURUZ?

"LAS PALABRAS IMPORTAN, NO LLAMES MARICÓN AL ÁRBITRO". LA DIVERSIDAD SEXUAL EN EL DEPORTE.

NOREN ESKUTIK?

Elena Olaortua, Aldarteko kidea.

NOIZ?

Ekainak 21 asteartea

ZE ORDUTAN?

19.00etan

NON?

ETXELILAN, Ondarroan.

Gure identitate sexuala agertzea kirol munduan zaila da... armairutik ateratzea ez da izaten normalean ematen dena... Irakurri Pikara magazine-aren albiste interesgarri hau... eta aniztasun sexuala izendatzen denean... normalean eraso moduan izaten da. Zuek imajinatu, adibidez futbol partidu batetara joan... normalean arbitroari esaten zaizkionak nolakoak dira? edo baloia jasotzera heltzen ez den futbolariari? Maritxua, nenaza...


Aniztasun sexuala kirolean ere ematen delako, eta behar den moduan izendatua izan nahi dugulako! Ez galdu hitzaldi hau!!!


 

 

 

Guardar

Guardar

Errenteria-Oreretan bizi bazara ziurrenik Kolpe Morea talde feminista ezagutuko duzula. Eta bertan bizi edota ingurukoa bazara Ekainean hitzordu bat duzu Kolpe Morearekin. Nortzuk? Noiz? Non?


logokolpemorea


Errenteria-Oreretako Kolpe morea taldeak hiru urte daramatza lanean. Beraiek Oarsoaldeko Hitza-n (sakatu albiste osoa irakurtzeko) azaldu zuten bezala, lehenengo urtea barrura begirako lana egiten pasatu zuten, gero barrutik kalera salto hori modu arduratsu batean egin zuten, “etxeko lanak” egin ondoren. Horren islada izan ziren Martxo Morea jardunaldiak.


martxomorea


Hemen duzue bideo bat jardunaldi hoietan Bizentaren Lumak jolasari buruz:



Eta ekaina honetan, jardunaldi batzuk antolatu dituzte lehenengo bi asteetan Gure armez jabetu gaitezen lelopean. Martxo Morea jardunaldien ostean jabetu zirelako ere espazio feminista gehiagoren beharra zutela… eta zelako erantzuna eman dioten! Ikusi zelako egitaraua!


GURE ARMEZ JABETU GAITEZEN


Honakoa da Gure armez jabetu gaitezen jardunaldien egitaraua osoa:

Ekainak 2, osteguna

  • Ekonomia feministari buruzko hitzaldia, 18:00etan, Xenpelar Etxean.


Ekainak 3, ostirala

  • Eraikitako beldurrak astinduz tailerra, 18:00etan, gaztetxean.


Ekainak 10, osteguna

  • Jai herrikoi parekideak bultzatzeko asanblea irekia. Gaiak: Nola egin aurre indarkeriari? eta Sor dezagun egitarau feminista! 18:00etan, gaztetxean.


Ekainak 11, ostirala

  • Kontzertua gaztetxean: Bertsxotan, Holy Nuns eta Drumkopters. Iluntzean, gaztetxean.


 

Jardunaldiei amaiera emateko emakumeek osatutako musika taldeen kontzertuak antolatu dituzte gaztetxean, Nesken ikusgarritasuna aldarrikatzeko! Eszenatokia ere geurea delako!!!

¡Transformemos en conjunto! Recibirás un email con un boletín que recoge todas las novedades del mes. ¡Sé la/el primera/o en enterarte de todo!

¡Síguenos en las
Redes Sociales!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify