Piensa, discute y actúa
con actitud Beldur Barik

Bermeo



Egileak:

Ibon Zuñiga
Iker Lopez
Maite Gasco
Josu Mardones
Maria Morillo
David Galán
Ane Peralta
Cristian Carmona
Aitor Soto
Joseba Martín
Maite Romera

2. Kategoria 18/26 urte

Bermeo, Bizkaia


Egileak:

Ander Abaroa Romero
Ibai Abaunza Carneiro
Irune Astiazaran Allika
Irati Barrena Agirresarobe
Ainhoa Egaña Gangoiti
Ane Gangoiti Fradua
Ander Madariaga Herrero
Asier Marcos Diaz
Eneko Torre Higon
Alaine Zabaleta Torres

1. Kategoria 12/17 urte

Bermeo, Bizkaia
(Si crees que este trabajo merece ganar el Premio Popular Beldur Barik, de 300 euros, pincha en “Votar”)
Egilea: Amaia Zapiain

Kategoria: 2 (18-26 urte)

Herria: Bermeo

 

“Kaktusa izan nahi nuke. Indartsua, ahaltsua, akaso beldurgarria. Hauek ez dira begiraden diktadoreak, ez daude inork miresteko eginak. Ez dituzte ukitzen, ez usaintzen, inork ez du beraien kolorea ebaluatzen. Ederrak kontsidera ditzakezu, edo ez, baina guztiek dakite hori ez dela beraien helburu. Bizi dira, aske bizi dira, babesten dituzten arantza mardul eta luzeen atzean.

Bizirauteko ur apur batekin nahikoa dute, ez dute inoren laguntzarik ez onespenik behar. Nik kaktusa izan nahi nuen, baina arrosa bihurtu ninduten. Babesten ninduten arantzak nire zurtoinetik barreiatu ziren, pixkanaka txikituz, ia ikus ezin bilakatu arte. Guztiak zeuden nire loraldia ikusteko zain, ura botatzen zidaten, lurra aldatu, eguzkitan kiskalarazi, maitekiro-maitekiro, horrek zoriontsu egingo banindu bezala, niregatik egingo balute bezala. Luxuriaz tindaturiko nire kolore gorria ikusi nahi zuten soilik, nire petaloek barreiatuko zuten usai gozoaz gozatu.

Nik bitartean nostalgiaz begiratzen nituen behin hainbeste maitatu izan nituen arantzak, eta gero eta urrunago zeudela iruditzen zitzaidan, gero eta babesgabeago sentitzen nintzen nire ordez hautatu zuten infernu hartan. Ez nion munduari nire petaloak ikusteko aukera eman nahi, ez bainituen nire parte sentitzen, gorputzean itsatsitako orbel arrotzak diren, nire kaktus arima usteltzen zuten apain higuingarriak.



Hitz politez lepo bizi nintzen, kaktusak bere txokoan lasai-lasai jarraitzen zuelarik.
Hilabeteak pasa ahala, lur ongarriek eta eguzki madarikatuak bere lana egiten zutela sumatzen hasi nintzen, eta nire petaloak banantzen hasi ziren, loratzera nindoan.
Inoiz baino gogorragoa izan zen orduan nire existentzia, guztion urduritasuna, petalo horiek islatuko zuten edertasun faltsua ikusteko irrikan, faltsua baitzen barrutik arrosa ustel eta bizigabea izaten jarraitzen nuelako.

Loratu nintzen azkenik, eta nire hosto umilen artean eta arantza orain ikusezinen gainetik nengoen. Ederrena omen nintzen. Lorategiko arrosarik erakargarriena, sudur guztien jabe. Askok nahi omen zuten ni bezain polita izan, ni bezain deigarria, jakingo balute nire patua lapurtuz, nire barrenak hustuz bihurtu nindutela arrosa ez lukete inoiz halakorik desiratuko.
Hori izan zen, teorian, niretzako bizitzako momentu onena, garrantzitsuena, ederrena. Arrosa bihurtze soilak bihurtu behar ninduen zorion oneko.

Oso denbora gutxi izan zen, eta begiradak ekiditen egon nintzen uneoro. Zorigaitzeko bihurtu ninduten, ez nuen gustuko guztien begi-miran egotea eta guztiek ni epaitzeko askatasuna zutela sentitzea, beraien gustuko izateko jaio izan banintz bezala. Pixkanaka-pixkana nire usaia gutxitzen joan zen, jada ez nintzen hain deigarria, eta nire petaloen azal leuna zimurtzeen hasi zen.

Bizitza apalagoa has nezakeela pentsatu nuen, arnas apur bat hartu eta nire zurtoin arantzatuaz gozatu, merezi nuen lasaitasunean.

Baina, oraingo honetan ere nire bakea bortxatzeko eskubidea zutela pentsatu zuten. Usteltzera nindoala sumatu zutenean, sekulako guraizeekin etorri ziren, nire zurtoinaren erdialdetik moztu ninduten. Ez zuten nahikoa izan ni goitik behera eraldatzearekin eta nire bizitzaren norabidea zehaztearekin, nire iritzia entzun gabe nirekin nahi zutena egiten jarraituko zuten nirekin amaitu arte.
Inoiz sentitutako min eta amorru handiena sentitu nuen nire zurtoinetik banantzean. Zer esanik ez gainontzeko krabelin-, margarita-, gereziondoetatik banatzean.
Etxe barrura eramaten ninduten bitartean atzera so egin eta kaktusa ikusi nuen, lasai-lasai, bere betiko izkinan, inork molestatu gabe.

Oraindik arrosa ederra nintzen hona ekarri nindutenean. Lorontzi batean naukazue orain, mahaiaren erdialdean. Ez dut amorrurik sentitzen, ez eta tristurarik, ez nago ez pozik ez haserre. Ez daukat indarrik ezer sentitzeko, hotza baino ez. Hotza, nire zurtoinetik gora datorkidan ur honek hotza baino ez dit eragiten, ezin dut ia arnastu. Jada ez naiz ederra, baina horrek ez dit axola, axola didan bakarra da ederra izateko sortua izana eta honengatik soilik baloratua.
Nire petalo gorriak usteltzear daude eta nire usaia desatsegina izaten hasiko da, gutxi falta zait zentzu gabeko bizitza hau amaitzeko, gutxi, oso gutxi.
Nik kaktusa izan nahi nuen.”

Kuriosoa da, txikia nintzenean, burura ekartzen nituen, behin eta berriz, entzundako aholkuak; “ neska finagoa izan, lasaitu, ez hitz egin hain ozen, ez barre egin hain ozen, ez galdu itxura mesedez! Geldi egon eta kontuz aurpegi horiekin, ea ongi jarriko dizut iletxoa, ez erantzun horrela ...” Antza, ni ere arrosa polit batean bihurtu nahi ninduten.

Neska izatea kontu zaila zelakoan nengoen, eta aholku guzti hauek niretzako gordetzen nituen, urrezkoak bailiran, “behar bezalako” bizitza bizitzeko aukera izateko pasaportea.

Horrela pozik mantentzen nituen ingurukoak; irribarre bat oparitu eta beste batekin saritzen ninduten.

Nire gorpuzkerak uneoro egokia izan behar zuen; bizkarra zuzen, izterrak gurutzatuta, emozioak kontrolpean, keinuak kodifikatuak. Burutik edozer pasa ere, atsegingarria soilik atera behar nuen kanpora; gorputza zen nire kartzela; hitzak sarraila eta giltza? Giltza gorputzean preso zegoen arima honetan neukan, eta isiltasunean galtzeko puntuan egon nintzen.

Baiezkoa eman eta nire ile leuna laztantzen zuten. Soinekotxoaren azpian bizi zen krabelin polita nintzen ni, automatikoa sartzen saiatzen zen neskato ia domestikatua, guztion gustukoa zena eta honengatik pozez txoratzen egon behar lukeena. Hala ere, hau ez zen nahiko (eta eskerrak), barnean neraman senak, nire neska, emakume eta pertsona senak oihuka jarraitzen zuen, oztopatutako pauso guztien azpitik oihuka, frustratutako ekintza guztien omenez oihuka.

Noski, ume bat nintzen, esandakoa betetzea tokatzen zitzaidan, baina nire ingurura begirada bat bota eta, nigandik gertu kate askoz luzeagoak zeuzkaten pertsonekin egiten nuen topo; anaia hauen artean. “Zergatik?” galdetzen nion nire buruari, “Zergatik berak egin lezake hori, eta nik ez?” edo okerrago “Zergatik berak gustuko izan behar du hori eta nik hau?” “Zergatik mutila izateak hori suposatzen du, eta neska izateak hau?”

Zerbait gaizki zebilen nire “neska buruan”? Desberdina nintzen? Nire ingurukoentzat ohikoa zena, logikoena zena, ez zetorren nirekin bat, zergatik? Erdi mutila nintzen?

Orain galdera horiek aurrean ikusteak, idazteak, irakurtzeak, gogoratzeak goragalea dakart. Ni ez nintzen neskato aurrefabrikatua, ni ez inori bizia goxatzeko sorturiko apaingarri bat, zu eta munduko beste edozein bezala pertsona nintzen ni, eta naiz.

Korrika egin nahi nuen, ez nuen nire gorputza arrosa koloreko soineko deseroso baten atzean ezkutatu nahi, jolastu nahi nuen, lokatzez blai heldu etxera, futbolean aritu, irribarre egiteko gogorik nuenean muturturik agertzeko aukera soila izan eta ez nuen nire anaiak baino baxuago hitz egin nahi, ez nuen hura baino lasaiagoa izan nahi, ezta beldurtiagoa ere, abenturazalea nintzen ni.

Zorionez, konturatu nintzen; “urrezko aholkuek” ez dutela zure izaera erosteko bezain beste balio. Orduz gero, nire ahotsaren indarrean sinesten saiatu naiz, nire ideien balioan. Pertsona naizen heinean, nire osotasunaz gozatzen ikasi nuen, eta ez nintzen noraezean ibiliko, beteko ninduen nire arimaren beste erdia bilatzen eta guztien gustuko izaten saiatzen. Samindurik sentitu nintzen, ni isilarazten saiatu izanagatik, naizena ukatzera bultzatu izan nahi nindutelako.

Ez da lan erreza, zure benetako izaera aurkitzea eta lantzea; batez ere etengabe hau faltsuki eraikitzen duten mezuak jasotzen baldin baditugu; komunikabideetan, “ohituretan”, aholku pozoituetan, aldizkarietan ... Genero rol estereotipatuak iristen zaizkigu etengabe, eta gure helmugak, gure ametsak, gure beldurrak, gure anbizioak eta jokabideak asmatzen dituzte. Hauetatik at begiratzeko garaia da, hauetatik at bizitzeko garaia.

Emakume bezala, hainbeste denboran zehar, eta oraindik ere, bigarren mailan iraun duen genero honetatik, nire ahotsa aditzera ematen saiatuko naiz; inoren menpe ez gaudela aldarrikatzen duen ahotsa, beldurtzeko arrazoiak egon arren hauei aurre egiteko bezain beste adore dugula esateko eta pertsona guztiok berdina balio eta merezi dugula gogorarazteko.

Aurkituko ditugu bidean gure jarrerengatik baztertuko gaituztenak, ezezkorik onartzen ez dutenak, gu beldurtzen edo menderatzen saiatuko direnak, gu baino gehiago kobratzea merezi dutela pentsatzen dutenak, edo gure lekua zein den dakitela uste dutenak ... Egongo dira, agian, maitatzen gaituztela esaten digutenak, baina beraiei men egingo dien norbait bilatzen dutenak, beti miretsiko dituen norbait, beraien esklabo izan nahi duen norbait. Ez gara inoren lorategia apainduko duen arrosan bilakatuko.

Baina guzti hauen, eta beste horrenbesteren aurrean, ez gara mututuko, oraingoan ez dugu burua lotsakor jaitsiko, ez diegu gure eskubideei garrantzia kenduko. Gaurkoan, aldaketarantz beste urrats txiki bat emango dugu, berdintasunaren eta dibertsitatearen alde, ahotsak elkartuz beldur barik.

¡Transformemos en conjunto! Recibirás un email con un boletín que recoge todas las novedades del mes. ¡Sé la/el primera/o en enterarte de todo!

¡Síguenos en las
Redes Sociales!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify