(Si crees que este trabajo merece ganar el Premio Popular Beldur Barik, de 300 euros, pincha en “Votar”)
Egileak:   Ariane Garmendia eta Maider Garai

Kategoria: 1 (12-17 urte)

Herria: Meñaka-Fruiz



Apirileko egun euritsu batean, Malen, betiko moduan, bere mutil lagun Iñakirekin ikastetxera zijoan, eskutik hartuta. Beti batera, bata bestearekin. Gelan, ondoan ezeritan, atsedenaldiak azkarrago pasatzen ziren bestearen konpainiarekin. Beti batera egoteko eginak zeudela ematen zuen, eta Malenek hori uste zuen, bere bizitzako mutila zela, eskondu egingo zirela eta ume pila bat eduki.

Baina egun horretan, dena aldatu zen. Jateko atsedenaldian, Iñaki lizkar gogor batean sartu, eta ikastetxeko mutil batekin borrokatu zen. Malenek, Iñaki jotzen zutela ezin ikusirik, erdian jarri, eta ukabilkada berak eraman zuen. Zoritxarrez, Enekok, beste mutilak, ez zeukan inoranganako errespeturik, eta Malen gipoitzen jarraitu zuen. Iñakik ez zuen hori galerazteko ezer egin. Malen oso zaurituta zegoen, lurrean itzunduta, ezin zuen ia arnasarik hartu eta ahalik eta azkarren, larrialdietata deitu zuten. Medikuak arduratuta zeuden, odol asko bota baizuen, eta ez bazekiten ondo irten ahal izango zen ala ez. Koman sartu zen eta ez zekiten noiz esnatuko zen, ala esnatuko zen. Hilabete batzuk pasatu zituen ohe horretan itzunduta, ospitaleko horma urdin hoietan. Bere familia egunero joaten zen bizitan, eta ama edo aita, banatuta zeudenak, txandak egiten zituzten gaua bertan pasatzeko.



Hilabete batzuk pasatu ondoren, Malen osatu egin zen eta etxera joan zen. Denataz gogoratzen zen, eta amari galdetu zion Iñaki ikusten joan bazitzaion.

- Iñaki? Nor da Iñaki? – galdetu zion amak.
- Nire gelako mutil bat, begi urdinak dituena, eta hile kizkurra.
- Ez dakit nor den, laztana, baina ez da zu ikusten mutilik joan, familiakoak bakarrik.

Malen logelara igo, eta negarrez hasi zen. Ezin zuen ulertu. Berak, ia-ia bere bizia eman zuen hainbeste maite zuen mutilarengatik, eta Iñaki ez zen behin ere ez ikustera joan hilabete juzti horietan. Gauen lo egin gabe, ikastetxera joan zen hurrengo egunean, bakarrik. Heldu zenean, gelakide batzuk hurbildu zitzaizkion, zelan zegoen galdetzeko, beste batzuek bere laguntza eskeintzeko. Eta orduan, bere ezerlekuan ezeri, eta Telmo ezeri zen bere ondoan. Iñaki non zegoen galdetu nahi zion, baina ezin zuen hitzik esan, beldurra ematen baitzion. Eta orduan, iñoiz lehenago pentsatu zuen gauza bat gertatu zen, Iñaki ikusi zuen, beste neska bati lotuta. “Nitaz ahaztu ahal da?” pentsatu zuen Malenek urduri, eta hori ematen zuen, beretaz ahaztu zela jadanik. Orduan konturatu zen, printze eta printzesen ipunak, ipuinak besterik ez direla, eta benetako maitasun hori, ez dela beti benetakoa, mutilak ez direla inoiz perfektuak eta neskak mutil gabe bizitzera ikasi behar dutela, mutilak bezain gogorrak direla. Baina Malen ez zegoen bakarrik, Malenek familia zeukan, eta pixkanaka-pixkanaka lagun berriak egin zituen.

Egunak aurrera zijoazen, eta Malenek bere bizitza aurrera atera zuen, mutil baten laguntzarik gabe, bere lagunen laguntzarekin eta bere familiaren maitasunarekin. Mundua ez da beti beltza eta zuria, koloretakoa izan daiteke, eta Malenek hori ikasi zuen. Ez daukazu zergatik egon behar maite ez zaituen pertsona batekin. Baina, errespetatzen eta zaintzen bazaitu, orduan, esperientzia polit bat izan daiteke.