Piensa, discute y actúa
con actitud Beldur Barik

Idatziak

(Si crees que este trabajo merece ganar el Premio Popular Beldur Barik, de 300 euros, pincha en “Votar”)
Egilea: Maialen Izurza

Kategoria: 1. (12-17 urte)

Herria: Muskiz

Pausu bat emanaren truke

Zure gozotasuna samurtzen ninduen
zure alaitasuna sentitzen nuen
bakardea lapurtu zenidan
niretzako momentuak galtzea ekarri zenuen
lagunak, familia galdu nituen
zure musu baten truke

Irri horiek ohiu bihurtu ziren
maitasun hori kate
poz guzti hori min
alaitasuna amargura
tristura aurpegian

Ez nuen nori laguntza eskatu
"altxatzen banaiz kolpatuko nau"esaten nion neure buruari
Hua amaitu beharra sentitzen nuen
guztia berreskuratzeko momentua
"Zergatik egin didazu hau?" galdera ahazteko momentua
nire biziaren uhalak hartzeko momentua

Zuri gupida desiratzeko
eta zu ahazteko momentua
zure kartzeltasuna ahaztekoa
eta nire askatasunaren truke borrokatzekoa
(Si crees que este trabajo merece ganar el Premio Popular Beldur Barik, de 300 euros, pincha en “Votar”)
Egilea: Munia Pitarque eta Marta Camilo

Kategoria: 1. (12-17 urte)

Herria: Sopelana

Erabakia hartuta

Etxeko atea golpe batez ixten dut. Ezin dut egoera hau gehiago jasan. Egun osoa ematen dute elkarrekin eztabaidatzen. Igogailura sartzen naiz, korrika, beranduegi noa. Jaisten noan heinean, ispiluan begiratzen naiz. Asko prestatu dut neure burua gaurko egunerako. Beharbada, honen arrazoia Ander izango da. Beno, seguru asko. Azkenean, metrora lasterka heltzen naiz, galduko ote nuen beldur. Bost minutu gelditzen dira, baina azkar pasatzen zaizkit.

Metroan lau lagunekin elkartzen naiz: nire neskak. Ez dakit zer egingo nukeen haiek gabe. Egin beharreko ibilbidea begiratzen dut. Aiboan oraindik, beraz, hogeita hamar minutu inguru Anakondara heltzeko. Gero eta jende gehiago sartzen ari da. Gehienak, neskak, horietako asko…nola esan…prostitutak dirudite: gona laburrak eta titiak erakutsiz. Bat-batean, Ander ikusten dut. “Ene, guapa egongo al naiz?” Hor dator. Hizketan hasten gara. Gorri-gorri nagoela nabaritzen dut. Gero elkar ikusiko dugula dio.

Diskotekara iristean sartzeko ilaran jartzen gara. “Mira que buena está la de azul” dio batek, ni seinalatuz. Mutilak. Denak berdinak. Eskerrak Ander horrelakoa ez dirudien. Barrura sartzen gara. Jende piloaren artean dantzatzen hasten gara. Egia esan, gaztegehiegi daude. Hori gutxi balitz, etengabe eskuak sentitzen ditut nire atzeko aldean, ni ukituz. Agggg txerri hutsak. Buelta eman eta “¡asquerosos!” deitzen diet. Mutil guzti hauen artean deigarri egiten zaidan bat ikusten dut: Ander. Nigana dator. Bera jarraitzeko keinua egiten dit.

Kanpora irteten gara elkarrekin eta jarraian musukatu egiten nau. Harrituta gelditzen naiz. Hala ere, nik ez diot uko egiten, eskua nire gorputzetik jaisten ari dela nabaritu arte. Memento hartan, beragandik aldentzen naiz. Duela bi egun ezagutzen dut, ez dut konfiantzarik. Berak, orduan, keinu haserrekorra egiten du. Eskutik gogor hartu eta ilun dagoen tokira eramaten nau. “Ez, ez naiz joango Ander” esaten diot. Dena den, ez dit eskua aske uzten. Orduan, nik diskotekara bueltatzeko imintzioa egiten dut. Zenbait segundo tematu ondoren, eskua askatu eta txistua botatzen du nire ondoan. Funtsean, mutil guzti guztiak berdinak dira, Ander barne.

Anakondara berriro sartzen naiz. Berehala neskak ikusi eta beraiekin batera dantzan hasten naiz. Anderrekin gertatutakoa ahalik eta azkarren ahaztu nahi dut. Bat- batean, erlojua begiratzen dut. Kaka zaharra. Hamaikak. Ama kanpoan egongo da jada, ni itxaroten. Neskei agur esan eta irtetzen naiz. Ama, ordea, ez da kanpoan. Banku batean esertzen naiz. Hamaikak eta laurden. Agertu gabe jarraitzen du. Bost minutu geroago, mugikorrak mezu bat iritsi zaidan seinale egiten du. Amarena da:

“Maitea, barkatu, baina ezin naiz zure bila joan.

Beranduago etor zaitezke, ez izan etxera ailegatzeko presarik.

Musu bat.”

Zein arraroa. Ama ezin dela nire bila etorri? Arraroegia. Algortara bakarrik joaten ere ez dit uzten. Ez dut ulertzen, jasotako mezua ez dator nire amak esango lukeenarekin bat…

Metroan nago. Ez dago jesartzeko lekurik ere. Gazte talde batean jartzen dut arreta. Sei pertsonak osatzen dute. Hiru bikote dira. Oso pozik dirudite, neskek batez ere. Neuk ere bikote bat nahiko nuke. Badirudi, mutil edo neska laguna dutenak zoriontsuago bizi direla. Ez da hala, ala? Ander datorkit burura. Ez dakit nik hori egia izango den.

Plentziara ailegatu naiz. Goizaldeko ordu bata laurden gutxi dira. Inoiz ez naiz arratsaldeko diskoteka batetik horren berandu heldu. Etxerako bidea luzeegia iruditu zait. Azkenean, etxe aurrean aurkitzen naiz. Ezkaratzeko atea irekitzen dut giltzaz. Ondoren, igogailuan sartzen naiz. Ispilua aurrean dut. Bertan begiratzea ezin dut ekidin. Lehen baino nekatuago eta tristeago nagoela dirudi. Etxeko atea irekitzekotan nagoela, zerbait entzuten dut. Norbait negar-zotinka dagoela ematen du. Atea astiro irekitzen dut, beldurrez. Orduan, soinuaren zergatia ulertzen dut. Aita zaplazteko bat ematen ari zaio amari. Auskalo zenbatgarrena. Tarte batean geldi geldirik gelditzen naiz, eszena ikusten. Hau, aldiz, eztabaidak baino gutxiago jasaten ditut. Negar tanta bat nire masail gorritik irristatzen nabarmentzen dut. Brastakoan, gurasoak, gertatutako guztia ikusten egon naizela konturatzen dira. Biak begira geratzen zaizkit. Ezkaratzera ematen duten eskaileretatik jaisten naiz, korrika. Eskuak dardarka ditut. Burua nahasita daukat.Ez dakit nora joan. Ez dakit zer pentsatu. Etxeko giltzak eta mugikorra ditut bakarrik. Erabakia hartuta daukat. Mugikorra hartu eta 016 zenbakia markatzen dut, beldur barik.
(Si crees que este trabajo merece ganar el Premio Popular Beldur Barik, de 300 euros, pincha en “Votar”)
Egileak: Leire Aranburu Pellejero eta Ahetze Etxeberria Pellejero

Kategoria: 1. (12-17 urte)

Herria: Urnieta

Betiko leloa

Entzun al duzue? Atzo gauen Ane eta Julen pega eginda egon ziren gau guztia,eskutik helduta ikusi zituzten,badakizue zer esan nahi duen horrek .

-Zer diozu?elkarrekin egon zirela?

-Hori da,zer beste uste duzu ba?

-Esan nuen nik,Julen hori ez dela fidagarria,azken hilabetean zortzi neska ezberdinekin ikusi dut,kabroi horrek ,neska guztiak beretzat hartzen ditu .

-Nire heroi berria da!

-(algara artean) arrazoi duzu,arima askea da,zeruko ateak irekita ditu Jainko horrek!

Entzun al duzue? Atzo gauen Ane eta Julen pega eginda egon ziren gau guztia,eskutik helduta ikusi zituzten,badakizue zer esan nahi duen horrek .

-Zer diozu? Elkarrekin Egon zirela?

-Hori da,zer beste uste duzu ba?

-Esan nuen nik,Ane hori ez dela fidagarria,azken hilabetean hiru mutil ezberdinekin ikusi dut,mukizapi moduan erabiltzen ditu mutilak .

-Emagaldu zikin bat besterik ez da!

-(algara artean) arrazoi duzu,putetxeren batean bukatuko du zerri horrek .

Julen:hilabetean zortzi (Jainkoa)

Ane:hilabetean hiru (zerria)

Galderarik bai? Edo hau da benetan egia,hau al da aspaldiko leloa,denon uztez gezurra dena,baina begi aurrean ikusita hain arrunta?zer da libre izatea?ezin al dugu geuk ere aske izan?ezin al dugu bizi?

Entzun ezazu mundua,ni ez naiz zerri edo arima galdua,pertsona nauzu,aske izan eta aske sentitu nahi duena,lelo zentzudun eta arrazoi gabeetan sinesten ez duena,eta tinko eutsiko dut,hau lortu arte,askatasuna dut helburu lelo zahar eta gezurrekin amaitzeko hemen nauzu!
(Si crees que este trabajo merece ganar el Premio Popular Beldur Barik, de 300 euros, pincha en “Votar”)
Egilea: Ainhoa Jimenez Goñi

Kategoria: 2. (18-26 urte)

Herria: Ordizia

Hautsi ditzagun mugak!

5 hilabeteko haurtxoa karrotxoan doa, ama eta aita ondoan, baba dariela txaketatxo urdineko botoiak lotuz.

Zeinen mutiko polita!- gerturatu den andre batek.
Ene! Hankak geratu ezinean dabil, futbolari bikaina izango da mutil hau!- mutil gazte batek.
Hau mutikotxo ederra!- masailak gorritzeraino igurztera inguratu den amonak.

2 urte inguruko mutiko bat inguratu da:

Ama nik horrelako arrebatxo bat nahi dut!
Mikel! Ixo!- lotsatutako emakumeak…

Eguzkia atera da zeruan, aitak, txaketatxo urdina goxotasunez kendu eta kamiseta arrosa txukundu dio.

Hara gure printzesatxoa!- gerturatu den gizon batek…

…

Jon 6 urte. Gau guztia lo egin ezinean igaro du, gaur Olentzero iritsiko da bere etxera! Goizeko 7rak jo eta ziztu bizian egongelako pinu pareraino joan da. Han eseri da gurasoak gerturatu diren arte.

Tira Jon, zabaldu opariak!

Papera istant batean desagerrarazi du. Futboleko baloi berri berria.

Zeinen ondo pasako dugun honekin ezta Jon? Errealeko jokalariek bezala!- esan dio aitak ilusioz betea.

Umeak irribarre itzalia oparitu dio.

Berak papin bat nahi zuen!

…

Nik Josu aukeratzen dut.
Nik Gorka, munduko atezainik onena da!
Xiker.
Jokin.
Asier
…
Joe! Bale! Amaiak gurekin jolas dezala!

6-0 irabazi dute 10 urteko umetxoek partidua.

Amaiari ez diote gol bakar bat ere sartu.

…

Elene, 14 urte.

Arropa dendako aldagelatik ateratzeko beldurrez. Kanpoan ama, “ Tira, Elene! Seguru zoragarri zaudela!”

Dendatik irten dira.

Ama, nik ez nuen nahi hau erosi!
Aix…polit asko zaude soineko berri horrekin! Printzesa baten moduan.

Asperen egiten du.

Nik ez dut ipuinetako printzesa izan nahi!

…

Keparen 17. urtebetetze eguna da.

Dagoeneko gizon bat haiz Kepa!- esaten dio usain sarkorreko puru erraldoi horietako bat erretzen dabilen osabak.
Ene! Nire bihotzeko Kepa, zeinen heldu jada. Ziur baduzula neskatxaren bat hortik ezta?- amonak.
Hik ere topatu beharko duk horrelakoren bat…- lehengusuak. Momentu horretan desagertzeko truku bat egin nahi lukeen neska lagunari ipurdiko bat emanez.
Ikusi al dituk barrako neskaren titiak?- anaiak.

Jokin bitartean, sukaldeko txirriskutik oilaskoa prestatzen ari den kubatar itxura duen sukaldariari begira…

(“Hori mutil puxka!” pentsatuz bere artean)

…

Maria. 25 urte.

Tira, Joxe, orain siesta egiteko garaia da.- zaharren egoitzako agure bati.

Guztiek maite dute Maria.

Beti dauka irribarre bat oparitzeko.

Lagunek, lankideek, zaharren egoitzako agure bakoitzak.. denek uste dute neska zoragarria dela.

Beti dago pozik, zoriontsu, laguntzeko prest.

20:00etan iritsi da etxera, Julen zain dauka. Kandelaz apaindutako mahai gainean afari ederra, loraz betetako egongela…

Lehenbizi, logelara joan da, soineko polit bat jantzi eta makilajezko kareta kendu du.

Julenen parera heldu eta…

Barkatu Maria!- ez da berriz gertatuko- belztutako begian muxu ematen dion bitartean.

Besarkada estu batean murgiltzen dira.

Badakit.- dio Mariak.

Maleta hartu eta etxetik irten da.

…

Ama! Gotzonek zergatik dauzka bi aitatxo?

- Ama! Gotzonek zergatik dauzka bi aitatxo?


Erantzunik ez.

Ama! Gotzonek bi aitatxo dauzka… eta nik… bat ere ez! Baina, berak ez du amatxorik, eta nik ordea bi dauzkat! Nahastu egin al zineten?

Ez bihotza! Zuk bi amatxo dauzkazu Elenak eta biok elkar maite dugulako, Gotzonen aitatxo Peru eta Patxik ere, asko maite dute elkar, ziur.

Enekok esaten du hori ez dagoela ondo… berak aitatxo bat eta amatxo bat dauzka, baina, ez dute elkar maite. Uste du nahiko nahastuta dabilela gaixoa!

…

Aitona Erramun biloba Nekanerekin parkean jolasean.

Estroputz egin eta negar zotinka hasten da.

Aitonak, goxotasunez bere magalean eseri eta lasaitu artean laztantzen du.

Tira bihotza! Jarrai dezagun jolasean.

Aitona Peru, biloba Koldorekin parkean jolasean.

Estroputz egin eta negar zotinka hasten da.

Aitonak, goxotasunez altxatzen laguntzen dio.

Tira gizontxo! Jarrai dezagun jolasean. Gizonek ez dute eta negarrik egiten!

“Nork, gu ez bagara, hauts ditzake mugak? Errealitatea, beti, begiratzen duenaren araberakoa da”.

(Si crees que este trabajo merece ganar el Premio Popular Beldur Barik, de 300 euros, pincha en “Votar”)
Egilea: Susana Ortas Armentia

Kategoria: 2. (18-26 urte)

Herria: Vitoria-Gasteiz

El amor no te pega. La violencia de género

Éste es un tema bastante delicado para algunos, indiferente para otros. He aquí mi opinión.

El maltrato no es algo que siempre notes en el momento, la mayoría de las veces puede empezar de manera sutil, dirigido a tomar pequeñas fracciones de tu auto estima.  No siempre eres completamente consciente de la situación hasta que es tarde.

El maltrato y la violencia se encuentran en cualquier círculo social humano, pasa entre compañeros del colegio, compañeros de la universidad, compañeros de trabajo, compañeros de piso y parejas.

Las razones por las que se origina normalmente varían, los maltratadores, y no sólo me refiero al terreno marital y de pareja, suelen tener un perfil psicológico parecido.
Posiblemente algunos de los que me leéis ahora mismo hayáis experimentado maltrato o violencia de algún tipo, así que espero que este texto ayude de alguna manera, para que nadie tenga una parte de su vida condicionada por éste tema.

El motivo

La razón por la que el maltrato y la violencia empiezan no es culpa de la persona maltratada, acusarse a uno mismo es un reflejo básico que intenta explicarnos por qué estamos recibiendo éste trato, pero eso no lo convierte en tu culpa, deja de buscarte defectos por los cuales alguien te trataría mal, porque no hay razón que excuse el maltrato en ninguna de sus formas.

La razón por la que el maltrato se produce suele originarse en el pasado de la persona violenta, creando una personalidad conflictiva, desconfiada, posesiva y la mayor parte de las veces con miedo al abandono.

Acusarse a uno mismo por una visión inadecuada del amor simplemente hace que el problema se vuelva más y más grande, ya que la acción negativa está siendo aceptada, y por eso irá a peor.

Pensar que puedes cambiar a alguien con un comportamiento violento y antinatural también es dañino. No eres el encargado de brindar soluciones psicológicas a alguien que no te está pidiendo ayuda. Ellos no quieren tu ayuda, quieren tu sumisión, tu vergüenza. Ellos no quieren cambiar, por mucho que te lo digan para que les perdones, no van a cambiar. ¿Por qué? Porque para ellos es o tu malestar o el de ellos. Comportarse de forma anti-agresiva implicaría no ser una persona insegura, y como hemos dicho antes, éstas personas suelen ser increíblemente inseguras, de ahí que tengan tanto miedo de perder algo, que se vuelvan celosos compulsivos y solo sepan solucionar sus dilemas personales haciendo daño a los demás.

Hay muchísima gente en la Tierra. Si te aferras a un clavo torcido, sabes que en algún momento cederá y todo se te caerá encima. Por mucho que creas que darle un martillazo de vez en cuando basta, el clavo seguirá estando torcido, y el destrozo será mayor.

Si sufres maltrato de cualquier tipo, recuerda que no hay razón justificable para un comportamiento posesivo y agresivo con alguien a quien deberías valorar. Si alguien no te trata como te mereces, aléjate todo lo posible de ese alguien, y encuentra a alguien mejor.
Siempre hay alguien mejor.

¡Transformemos en conjunto! Recibirás un email con un boletín que recoge todas las novedades del mes. ¡Sé la/el primera/o en enterarte de todo!

¡Síguenos en las
Redes Sociales!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify