(Si crees que este trabajo merece ganar el Premio Popular Beldur Barik, de 300 euros, pincha en “Votar”)
Egileak: Idoia Gonzalez, Marina Gonzalez de Mendibil, Sandra Martin, Onditz Odriozola eta Ane Zubizarreta

Kategoria: 2. (18-26 urte)

Herria: Lazkao

Letra eta musika orijinalak, taldeak sortutakoak)



Isiltasuna garaile den une honetan
oihu egun nahi dut, zoriontasunez negar egin
askatasunez korrika egin, baina ezin dut,
ezin dut aske izan.
Nirea den bizia, bizia, irria, nire paradisua, mundua, itsua, galdua
nire barnean dirauten ahots guztien oihartzuna, mututa dauden hitz denen erantzuna

Beldur barik behatzekin unibertsoa ukitzeko aukera
izandako desioak egi bihurtzekoa
eskua tinko jarriz bizitzari eusteko unea,
sufrimendua zorionean bihurtzekoa,
barre eginez, BELDUR BARIK.
Itzalak irentsi baino lehen ausarta izan, ez etsi, atzera begiratu gabe, jarraitu aurrera
izan dezala guzti honek amaiera, argitasunera iritsiz,
berriro ere goizetan irri eginez.
Beraz, orain, jakin dezala mundu guztiak, guk ere badugula lekua,
ahoa ireki, ez isildu, entzun esan nahi dudana, entzun nire mezua

Beldur barik behatzekin unibertsoa ukitzeko aukera,
izandako desioak egi bihurtzekoa
eskua tinko jarriz bizitzari eusteko unea
sufrimendua zorionean bihurtzekoa
barre eginez, BELDUR BARIK!