Beno, dagoeneko maiatza bukatu da, eta eraso sexistei eta autodefentsari buruzko monografikoa zapore onez bukatzeko, bi bideo gomendatzen dizkizuegu. Autodefentsa lantzen dute baina era zabal batetan: ikusi baitugu ez dela bakarrik teknika fisiko kontua, baizik eta gure gorputzarekiko harremana lantzeko bide bat, eguneroko bizitzan esparru guztietan bizi ditugun errespetu faltei aurre egiteko bide bat, eta emakumeen arteko elkartasuna sendotzeko tresna ederra.

Goiko bideoa Bilgune Feministak prestatu du eta pasaden urteko Beldur Barik Lehiaketara aurkeztu zen Izaro Gonzalez Ieregi-ren izenean. Hala aurkezten du: "Bizitzeko jarrera, gorputzarekiko adierazpen anitzetan azaleratzen dugun jarrera, ahotsarekin eta begiradekin iradokitzen dugun jarrera, norberaren ezagutza eta mugak argi adierazteko baliagarri den jarrera da Autodefentsa feminista. Irudi animazio honek lagun duen testua, Karmele Jaioren "Amaren eskuak" liburuko zati baten moldaketa da".

Beste bideo hau, aldiz, Sorginak zarauzko emakume gazte asanbladak autodefentsa feministaren inguruan egindako laburmetraia da: