'Behar duzun horrek entzungo zaitu'. Ane Goienetxe Azkuenega. (Beldur Barik Lehiaketa 2011)

“No andes por ahí sola, ¡que te va a pasar algo!”. Seguro que habéis escuchado eso más de una vez en vuestra familia. Nos han acostumbrado a ver como normal que no podamos caminar tranquilamente por nuestro barrio. Nos hablan de un peligro, pocas veces se concreta, pero todas sabemos desde pequeñas de qué se trata: de que, por ser chicas, nos pueden agredir sexualmente. Para eso se inventó el cuento de la caperucita roja, para decirnos que, a partir de que te baja la regla, ojo con los desconocidos. En la familia, nos protegen más que a los chicos. Las que tenéis hermanos, ¿no os pasa que a ellos les dejan llegar a casa más tarde?



Emakumeak emakume izateagatik eraso sexistak pairatzeko arriskuan gaude (hala ere, gehienetan erasotzaileak ezagunak dira, baina hori beste egun batetan komentatuko dugu). Arazoa da beldur hori sartzen digutela azalpen edo hausnarketa kritikorik gabe. Horrela, azkenean normaltzat jotzen dugu neskak garenez ezin dugula etxera bakarrik itzuli eta ezezagunekin kontuz ibili behar dugula. Zergatik? Beti hala izan delako.

Horren aurrean, komeni da egoera ulertzea: matxismoak arriskuan jartzen gaituela, bai, baina arrisku horien inguruan hitz egin, beldurraren inguruan hitz egin, normala ez dela ulertu, bidegabekeria bat dela. Elkarrekin bi helburu lortzeko lan egin beharko genuke: epe laburrean, erasoei nola aurre egin ikasi eta hala beldurrak gure askatasuna ahalik eta gutxien mugatu dezala lortu; epe luzean,  egoera honetan jartzen gaituen sistema matxista honen kontra borrokatu.

Hilabete honetan zehar guzti honi buruz luze hitz egingo dugu, bideo, artikulu eta baliabide ugari erabiliz. Ez bakarrik kaleko eraso eta beldurrari buruz, baizik eta gizartean normalizatu diren beste egoera eta eraso sexistei buruz. Honako gauza hauek lortu nahi ditugu:

  • Eraso sexistak identifikatzeko gai izan

  • Ideia toxikoak beran behera utzi (“agian probokatzen noa", “agian paranoika bat naiz”...)

  • Eraso horiei aurre egiteko estrategiak eta ideiak ezagutu, eta horien inguruan eztabaidatu

  • Autodefentsa feminista zer den ikasi eta talde eta tailerren ingurko informazioa zabaldu


Os animamos a que este mes nos contéis vuestros miedos, vuestras estrategias para superarlos, etc. Ya sea por aquí, o por email a beldurbarik@gmail.com Parte hartu!