Neskei mutilak gustatzen zaizkie eta mutilei neskak. Esaten digute hori dela normala. Hori da etengabe telebistan ikusten dugun eredua, eta txikitatik ikasten dugu familia batek aita eta ama daukala. Aldiz, neska bati neska bat gustatzen bazaio edo mutil bati mutil bat, diskriminazioarekin topo egingo du. Lehenik eta behin arraro, desberdin, sentituko da, eta desio hori espresatzen badu, jendearen epaia pairatuko du. Are gehiago, neska batek maskulinitatearekin lotzen diren gauzak egiten baditu (futbolean jokatu, esaterako) marimutil deituko diote, eta mutil batek ez badu matxito eredua betetzen, maritxu deituko diote. Ez al da hori gertatzen zuen institutoetan?

Desde la infancia nos han transmitido que lo normal es ser hetero, que lo normal es que las chicas tengamos novio y los chicos novia, y que todas las familias estén formadas por ama y aita. Pero sabemos que eso no es real. Lo que es real es que las personas y las familias somos diversas. Homofobia es el rechazo a las personas con actitudes y comportamientos que relacionamos con la homosexualidad, pero su base es el heterosexismo: pensar que la heterosexualidad es la norma. Así que para luchar contra la homofobia, hay que cuestionar también el heterosexismo; esa es la única forma de respetar la diversidad sexual.

Hilabete honetan zehar sexu aniztasunari buruz hitz egingo dugu. Eta hasteko heterosexualitatea normala eta naturala den aukera bakarra dela kolokan jarri nahi dugu. Horregatik jarri dizkizuegu goiko bi laburmetraiak. Lehenengoa pasaden urteko Beldur Barik lehiaketako 2.kategoriako lan irabazlearen zati bat da: 'Inondik inora'-n alderantzizko mundu bat ikusten dugu, non mutil batek bere bi amei esan behar die heterosexuala dela. 'hetERO'-n, Zarautz-ko Sorgiñak talde feministaren laburmetraian, neska bat da bere lagun eta amaren aurrean mutilak gustatzen zaizkiela onartzen duena. Bideo honetan ironiaz erakusten da heterosexualek gizartean integratzeko egiten dituzten esfortzuak.

Ahora que has visto los vídeos, ¿cómo lo ves? ¿Por qué nos sorprende que alguien se defina como homosexual? ¿Por qué nos sale decirle cosas como: "¿Estás segura? ¿No será una fase?" o ponernos condescendientes: "Bueno, tú tranquilo, que eres normal, que yo te acepto". No hay mejor truco que imaginarnos un mundo al revés para combrobar si estamos discriminando.