Mezua: zure gorputza maite ezazu. Irudia: ia formarik ez daukan neska oso gazte baten argazkia. Ez al da sekulako kontraesana? Beste egunean komentatu genuen txikitatik Disney printzesen bidez jasotzen ditugun mezuak: polita izatearen garrantzia, printzea maitemintzearen truke egin behar ditugun sakrifizioak... Hazten garenean, emakumeei zuzendutako aldizkariek horrelako mezuak botatzen jarraitzen dute. Gero eta gehiago azalean emakumeen autoestimaren aldeko mezuak botatzen dituztela dirudi: "Aspiro a ser una mujer segura", "Celebra tu cuerpo y tu vida"... Baina eredu gisa modelo edo aktoresa gazte, argal eta ederra jartzen digute, gurekin gustora egoteko milaka produktu saltzen dizkigute...

Si de pequeñas las princesas Disney nos lanzan un montón de mensajes tóxicos sobre el modelo exitoso de mujer, lo importante que es cumplir con un cánon de belleza y hacer lo que sea por quedarnos con el príncipe, cuando crecemos, las revistas femeninas continúan con esa labor. Aunque en aparencia nos animan a sentirnos seguras y querernos, sólo las mujeres con un cuerpo determinado tienen cabida en sus portadas y nos dicen todo lo que tenemos que hacer para ser como ellas. Una vez, Cosmopolitan publicó un artículo titulado "Desnuda sin complejos". Pues bien, consistía en vendernos todo tipo de productos y ejercicios para sentirnos a gusto con nuestros cuerpos, como si tal y como son no pudiéramos estar desnudas sin complejos.

Baina aldizkari hauek ez dute bakarrik gorputzaren inguruan hitz egiten. Orokorrean, emakume arrakastatsu bat izateko gomendioak ematen dituzte. Eta emakume arrakastatsu eredu horrek presio asko jartzen du neskengan, super woman eredua da, alegia: polita, dotorea, langile bikaina, amorante aparta... Pasaden urteko Beldur Barik lehiaketako lehenengo kategoriako lan irabazleak honen inguruko parodia egin zuen:



El trabajo ganador de la primera categoría de Beldur Barik 2011 no es la única iniciativa que parodia la presión estética en los medios. Os recomendamos el proyecto Poses de la artista Yolanda Domínguez:
"Poses" es un living que crítica lo absurdo y artificial del mundo del glamour y de la moda que nos venden las revistas, en concreto a la imagen distorsionada que difunden de la mujer a través de modelos que no representan a las mujeres reales.

Utilizando las posturas imposibles de las editoriales de moda, un grupo de mujeres reales traslada estas poses a escenas cotidianas: la cola de un museo, el supermercado o un semáforo, provocando la reacción de los espectadores.



Donostiako Bilgune Feministak ideia hori hartu eta bere ekimena egin zuen San Martin merkatal zentroan.


Plastikozko panpinak from Donostiako Bilgune Feminista on Vimeo.
Zer dela eta?

Publizitate sexistak hiltzen gaituelako!

1-Emakumeon gorputz eta posturen hipersexualizazioa bultzatzen duelako.
2-Edertasun patroia gaixotzailea delako, bizi arteko esklabo egiten baikaitu! Aseko gara inoiz?
3-Publizitateak inposatutako eredua uniformizatzailea delako. Baina emakumeon gorputzak anitzak dira!
4- Publizitateak heteronormatibitatea indartzen duelako gure sexualitatea zuzenduz eta manipulatuz.

Noren desioa bilatzen du? Desio berezkoa ala eraikitakoa da?

Eta zu nola sentitzen zara aldizkari hauek irakurtzen dituzunean? Azalean agertzen diren neskekin identifikatzen al zara? Bat zatoz gomendatzen duten arrakasta eredu horrekin? Uste duzu posible dela eredu hori lortzea? Zoriontsu egiten gaitu prozesu horretan sartzea?