(Más abajo encontrarás textos en castellano para reflexionar sobre cómo gestionar nuestros celos)

Maitasunari lotutako mito handienetariko bat zeloak maitasun frogak direla diona da. Baina horrez gain, ulertzen da norbait jeloskor jartzen bada burua gal dezakeela, normala dela bere bikotea kontrolatzen badu, iskanbila handia egiten badu, bere askatasuna mugatzen saiatzen baldin bada... Beitu 'The Big Bang Theory'-ko egoera: Howard jeloskor jartzen da Bernardette eta Leonard-en artean harreman ona dagoelako. Emozio hori ondo kudeatu ordez, Leonard mehatxatu egiten du. Eta ondoren (bideo honetan ez da agertzen), Bernardette-ri esango dio bere lagunak baimena eskatu behar diola bere neskalagunarekin egon nahi badu. Egoera horretan matxismoa agerikoa da: Howard-en ustez, Bernardette "bere neska" da, bera da jabea eta uste du eskubidea duela bere neskalaguna norekin hitz egiten duen erabakitzeko. Eskerrak Bernardette-k ez duela jarrera hori onartzen.

Baina zeloen kontua ez da bakarrik mutilen arazoa. Gainera, emakumeen arteko lehiakortasuna asko sustatzen da gizarte honetan. Zenbatetan entzun duzu zure neska lagun taldean horrelakoren bat: "Tipa hori urdanga bat da, beti dabil nire mutilaguna berotzen". Dena den, adituen arabera, zeloak agertzen direnean mutilek euren espazioa hobeto defendatzen dute; neskek kontrolatzeko saiakerak egiten dituztenean, mugak jartzeko erraztasun handiagoa izango dute.  'Celosa pero cariñosa' Kumbia Queers musika taldearen abesti dibertigarri honetan ere ikus daiteke ze prentsa ona duten zeloek: "Celosa, celosa, pero cariñosa, porque todo el tiempo te quiero para ti (...) Vos decís que soy paranoica, que desconfío hasta de mi sombra. Yo ya te dije cómo es la cosa, nadie es perfecto, yo soy celosa".



Ah, eta atzo ikusi genuen harreman homosexualetan ere eredu berdina errepikatzen dela. Are gehiago, askotan lagunen artean ere zeloak agertzen dira. Zure lagun minak bapatean beste lagun berri bat egiten du eta baztertua sentitzen zara... Zer dago zeloen atzean? Gure bikotea galduko dugularen beldurra, autoestima falta (esaterako, uste dugunean neska hori gu baino lirainagoa dela), gure bikoteak beste pertsonekiko desioa sentitu dezakela mehatxu bezala bizitzea, gure bikotea gurea bakarrik izatearen nahia... Askotan guk geuk zeloak eragiten ditugu, maite gaituztela sentitzeko. Zaila da egun batetik bestera ikasi ditugun eskema horiek bertan behera botatzea, baina gure emozioak lantzen ditugun bitartean, ezinbestekoa da gure jarrera eta portaerarekin erne egotea eta gure bikotea baldin bada jeloskor dagoena, gure askatasuna defendatzea eta bion arteko komunikazioa eta konfidantza lantzea. Hau da, agian ezin dut emozio hori etendu, baina nola kudeatzen dudan erabaki dezaket. Beitu zer esaten duen Ianire Estébanez psikologoak 'Mi novio me controla lo normal' blogan:
Los celos, son un sentimiento que como tal, puede ser normal que experimentes... Si tu pareja está evidentemente tonteando con otras personas, puede ser normal que te pongas celoso o celosa. ¿Cuándo pasan los celos, como sentimiento a ser un comportamiento violento? Pues cuando ese malestar celoso le lleva a controlar con quién vas, vigilar tus mensajes, decirte que no hables con otros, o decirte que te quedes en casa sólo con él... En definitiva, que si uno es celoso, y lo pasa mal solito con sus celos, en su casa, es su problema (de inseguridad, de desconfianza...), pero cuando uno se pone celoso y ello le lleva a limitar la vida de su pareja, pasa de ser un sentimiento... a ser un rollo muy malo.

Quiere a tu pareja pero no la quieras "sóloparatiynadiemás", porque en realidad, además de "tuya", es "suya", y tiene derecho a su mundo. Si confías en tu pareja no necesitarás controlarla. 

Lee el post 'NO son amor' 

GeuBiok webgunean artikulu oso interesgarri bat ere topatu dugu:


Los celos son una copia pirata del amor


¿Cuántas veces no hemos escuchado que tener celos es lo normal cuando hay amor? Aunque es una idea vieja, también es una idea falsa. Los celos tienen poco que ver con el amor y mucho con la rivalidad, con el ganar y dejar fuera de juego a las otras o a los otros. Los celos son como un videojuego que te engancha. Lo que te atrae, para entrar en el juego, es el reto, el saber que aunque muchas veces se pierde, de vez en cuando se puede ganar. ¿Y qué ganas cuando ganas en el juego de los celos? La confirmación amarga de que tenías razón, y que no hay nadie que merezca tu confianza.


1.  Siento celos de mi pareja, ¿Es normal?

Sí y no. Es normal tener miedo de perder a tu pareja, y querer que sea sólo para ti. Te gusta saber que no te olvida, que se acuerda de ti. Es normal que te halague si tu pareja está un poco celosa. Pero como ves, poco tiene que ver esto con el amor, tiene que ver más con tu ego, con el miedo y con la búsqueda de control. A todas y todos nos gusta más dar celos que sufrirlos. Si yo le doy celos a mi pareja, siento su interés y me siento a salvo de que me abandone, porque soy yo quien pone al otro en duda. Si yo le doy celos tengo la sensación de que yo controlo. Si yo siento celos, me siento insegura, siento que corro el riesgo de que me abandonen. Si yo siento celos, tengo la sensación de que, haga lo que haga, no controlo.

Sigue leyendo