depilacion05 Rocio Salazarren ilustrazioa

Zenbat aldiz geratu zara hondartzara joan gabe, zure herriko plazan botata kriston beroa pasatzen, hankak depilatuta ez izatearren? Zenbatetan ez zara irten juergan alua ilez beteta duzulako eta, badaezpada ligatzen duzun? Zenbatetan eman dizu kriston lotsa barran zaudela besoa altzatzea zerbeza bat eskatzeko besapeko ileengatik? Edota zenbatetan moztu zara nahi gabe, egin dituzu kriston aberiak kutxillekin edota ubeldurak tiroiekin?  Ze zentzu dauka guzti horrek?

Batzuek nahiko argi dute depilatu nahi duten edo ez. Baina beste batzuek ez. Zer egin? Depilatu bai edo depilatu ez. Ematen du tontakeria bat dela, ez dela batere eztabaida traszendentala. Baina, gaur-gaurkoz, mugatu egiten gaituen gai bat da: gauzak egiteari uzten diogulako, mina ematen digulako, diru pila gastatzen dugulako. Baina, batez ere, askotan ez delako gure erabaki propioz egindako zerbait, baizik eta, gure ingurukoen komentarioak, askotan, larregizkoak izaten direlako.

Ileak bai, ileak ez eztabaidetan osooooo ohikoa izaten da esatea “Ez dagoela presiorik emakumeekin. Bakoitzak egin dezakeela nahi duena, eskubidea dugula erabakitzeko depilatzea edo ez depilatzea. Mutilak ere depilatzen direla” Ia. Mutilak ere depilatzen dira, egia da, geroz eta gehiago, gainera. Azken aldian, geroz eta mezu gehiago bidaltzen zaizkie. Baina aukera bat da. Nesken kasuan ez: oraindik orain, derrigortasun bat da. Zeren eta, neska izanda, erabakitzen baduzu ez depilatzea ikusiko duzu nola iltzatzen diren zure ingurukoen begirada eta txutxumutxuak zure bigotean, besapeetan, begitartean, ingleetan edota hankatan.  Eta geroz eta, argiago eta ozenago entzungo duzu: “zikina”, “zeantifemenina”, “antierotika”…  Arau desberdinak daude emakumeentzat eta gizonentzat gai honen inguruan. Gorputz guztiz ezberdinak izango balira bezala: ilerik gabeko gorputzak,  emakumeenak, eta iledunak, bestetik, gizonenak. Baina hori fikzio bat da, azken urteetan komunikabideek indartu eta depilazio laserrak  erraztu duen fikzioa. Emakume zein gizon, denok, ileak ditugulako gorputz osoan.

Hainbat mito daude gorputzeko ileen artean eta bat higienearena da: gorputzeko ileak antihigienikoak direla.  Baina, egiatan, beraien funtzioa betetzen dute: izerdia erregulatzen dute, azalaren deshidratazioa prebenitzen dute eta fereken sentzazioa areagotzen dute! Askok esaten dute, besapeak eta aluak depilatzea higienikoagoa dela. Baina hori ez da egia. Aluko ileek zona genitalean bakteria eta bestelako mikrobioak sartzea galarazten dute.  Eta besapeetan, izerdia xurgatzen dute, eta, beraz, usai gutxiago sortu.


http://vimeo.com/94185235

Irene Grueiro-ren "Pelos" dokumentala

Beste batzuetan, argudio estetikoak erabiltzen dira. Emakumeengan ez dela ondo geratzen, ez dela estetikoa, ez dela femeninoa, antierotikoa dela. Aurreko bideoan ongi azaltzen denez, ilerik ez izatea, azken urteetako moda bat da. Zergatik hainbeste eskakizun emakumeen gorputzen inguruan? Zergatik hainbeste etiketa? Batzuen ustez, negozio bat delako.




mi coño y yo nos vamos de vacaciones Ana Belen Riveroren ilustrazioa

Halere, geroz eta neska gehiago dira aurre egiten diotenak kultura matxistak eta eredu kontsumistak inposatu nahi diguten kanon estetiko honi.Interneten pil-pilean dagoen gai bat eta famosa askok ere, planto egin diote gai honi. Facebook-en badaude taldeak non emakumeek beraien iledun besapeak erakusten dituzten.  Paloma Goñi kazteriak ere, bere "Aires de cambio"blogean kontatzen digu nola udaren helduerarekin erabakitzen duen ez depilatzea. Kontatzen digu inoiz ez zaiola gustatu eta egiten izan duenean, besteek zer esango dutenagatik izan dela. Aldarrikatzen du aukera bat izan behar dela, egitekotan norberak erabakitzen duen zerbait  izan behar dela eta ez, hainbeste, derrigortasun kultural bat. Ben Hopper argazkilariak 2007tik darama besapeetan ileak dituzten modeloei argazkiak ateratzen  "Natural Beauty"-n  "jendeak edertasun estandarrak ezbaian jarri ditzan".

Rocio Salazar ilustratzaileak ere planto egin eta ez depilatzea erabaki du. “¡CÓMO VAN A SER MASCULINOS LOS PELOS DEL CHOCHO!” , osatzen duten ilustrazioekin gorputzeko ileen garrantziaz eta horien inguruan dauden tabues pentsarazten digu.  Ana Belen Riverok ere, aluko ileak errebindikatzen ditu  "SOMOS POBRES EN EUROS, PERO RICAS EN PELOS DEL COÑO" liburuko tira komikoekin.

Depilatu bai, depilatu ez? Bakoitzaren erabakia izan dadila! Norberak erabaki dezala zer egin bere gorputzeko ileekin, eskubide guztia dugu. Ezagutu ditzagun nondik datozen eskakizun horiek eta zein ondorio dituzten gure gorputzetan. Eta ingurukoen komentarioen aurrean, erakutsi dezagun gure Beldur Barik Jarrera!

Eta zuk, ze iritzi edo bizipen duzu gai honen inguruan? Ezagutzen duzue edertasun kanon horiei aurre egiten dioten bestelako ekimenik? Elkarbanatu gurekin!