Maitasun istorioak, benetakoak, “betirako”, “edozerren gainetik”, “zurekin hil arte” eta horrelako promesekin giltzaperatzen ditugu.  Promesak, seinaleak, probak behar izaten ditugu sinisteko, zihur izateko pertsona horrek benetan maite gaituela. Eskatzen diogu esateko, adierazteko, erakusteko. Geroz eta gehiago. Eta zein nekagarria... Modan jarri zen aspaldi, hiri edota zonalde erromantikoetako zubietan maitasunezko kandadoak jartzea: Florentziako Cinque Terren, Venezian, Parisen... Eta begira ze kurioso, zubiek ez dute jasaten gehiago hainbeste maitasun: erortzen ari dira.


 

betirako maitasunak ez dira existitzen

Harreman bat giltzapertatzeak ez dauka zentzurik. Emozioak aldakorrak direlako, bizi dugun momentuagatik, ezagutzen dugun jendearengatik. Gu geu aldatzen goaz. Esaterako, ez dugu berdin sentitzen, bizitzen maitasuna (eta beste gauza asko) 15 urterekin edota 25rekin. Beraz, posible da betirako maitasuna prometitzea?  Ezin dugu kontrolatu besteek gugatik sentitzen dutena, ezin gara izan horren jabe.  Pertsonak beraien askatasunean maitatu behar ditugu, harreman askeak nahi baditugu, errespetuan oinarritutakoak. Eta etorri diren bezala joaten utzi behar diegu:



Baina harremanak bizitzeko dugun eredu horren erruz, ez ditugu horrela kudeatzen. Ikusi genuen aurreko post honetan, maitasun erromanikoaren kulturak bultzatzen duela istorioak oso modu muturrekoan, intentsoan, bizi behar ditugunaren ustea. Eta istorio bat bukatzen denean ere, ematen du horrela bukatu behar dela: sufrimenduarekin, dramatismoarekin, erabaki gogorrekin... Zeren eta, edo bikotea gara edo ezer ez. Zergatik? Zergatik ezin gara izan lagunak? Zergatik desagertu behar da gure bizitzetatik betirako garrantzitsua izan den norbait? Badaude istorio batzuk toxikoak, oso toxikoak izaren direnak eta beraiengandik urruntzea behar dugu. Egin behar dugu. Baina badaude beste istorio batzuk, soilik, bukatu egin direla. Eta gure bizitzetan garrantzitsuak izan diren pertsona  horiek, ezin dute jarraitu gurekin?

Inork ez digu erakusten nola kudeatu gure emozioak eta gure harremanak. Harremanak aldatu egiten direlako eta kudeatu egin behar ditugu, zaindu. Harremanak negoziatu egiten dira eta baita hausturak ere. Maitatzeko era asko daude eta pertsona bera modu desberdinetara maite dezakegu. Ikasi dezakegu. Mari Luz Esteban antropologak dioen bezala Crítica del pensamiento amoroso liburuan "Oso gutxi dakigu maitasunaz maitasuna eta gero. Laguntasun-harremanez, lagun harremanak eta gero. Eta, hala eta guztiz ere, existitu egiten dira". Posible da nahiz eta inguruneak pentsarazi ezinezkoa dela norbait maitatzea.

Desjabetu, aska dezagun maitasuna. Bizi dezagun modu aske eta fluidoan!