Bai, onartu dezagun. Sekulako plazerra ematen digu sofan etzanda manta batekin maitasunezko pelikulak ikustea eta negar egitea handitu arte. Edota dutxa azpian edota kotxea gidatzen goazela eztarria urratzea maitasunezko abestiak kantatzen. Maitasunezko istoria handi horiek, amets eginarazten digutenak, fantasiak eragiten dizkigutenak...

Baina konturatzen al gara zer nolako harreman ereduak bultzatzen dituzten?  Maitasun mota asko egon arren, pelikulek, serieak, ipuiek edota abestiek, une oro, maitatzeko modu bakar batetaz hitz egiten digute une oro: maitasun erromantikoaz. Ematen du ez dagoela sentitzeko eta harremantzeko beste modurik, maitasun erromantikoa dela garrantzitsuena, saihetzezina. Eta zer esaten digu maitasun erromantikoak? Betirako eta benetako zoriontasuna aurkituko dugula bikote perfektuaren alboan. Maitasun erromantikoa ideal batzuetan oinarritzen da. Goazen aztertzera mito horietako batzuk, ea ados gauden.

NARANJA ERDIA

"Nire beste erdia", gaztelerazko "alma gemela" , "maitasuna lehen begiradan": guretzat predestinatutako pertsona bat dagoela pentsarazten diguten adierazpenak dira. Osotu egingo gaituen pertsona bat, zoriontsuak izateko falta zaigun hori emango digulako eta pertsona hori gabe gure bizitzak ez direla izango perfektuak. Baina existitzen al da perfekzioa? Eta zer hartzen dugu perfektutzat?  Perkezioaren idealak ez al gaitu itsutzen?

Nola irudikatzen dira pertsonaiak maitasunezko istorioetan? Mutila beti izaten da ganberroa, bizitza zailak daramatzatenak, agresiboak eta gogorrak baina barru-barruan sensibleak, inpultsiboak... Eta neskak, ordea, formalak, esanekoak, beraien edertasunarekin oso arduratuak...  Nesken rola pelikula horietan izaten da, mutila aldatzea, formalizatzea ... Eta mutilen papera izaten da neskak "konkistatzea" baina, aldi berean, beraien bolara ibilita... Nesken eta mutilen irudikapen horiekin, ez al dira neskak jartzen harremanen arduradun bezala?



Zenbat aldiz entzun dugu gaztelerazko "los polos opuestos se atraen"? Ados zaudete esaera horrekin? Zergatik ez dira isladatzen konplizitatean oinarritutako harremanak?

MAITASUNA DA MUNDUKO GAUZARIK GARRANTZITSUENA ETA AHALGUZTIDUNA DA

Txikitako printzipe eta printzesen istorioetan, printzesari beti gertatzen zitzaion zerbait (madarikazioren bat) eta printzipea zen edota maitasun istorioa bera dena konpontzen zuena ("benetako maitasunezko mosua", printzipeak salbatzen zuen amaordearengandik...). Baina mezu horiek ez al dute eragiten nesken dependentzia emozionala? Zergatik istorio horietan ez dira neskak beraien zoriontasunaren arduradunak eta jabe? Zergatik itxaron berez aldatzera (maitasunak aldatzea) edota norbaitek aldatzea gure egoera(printzipea)?

Maitasun istorio handi horietan, dena egingo genuke maite dugun pertsona horrengatik, baita gure bizitzak sakrifikatu ere. Hori da behinatzat, Crepusculo pelikulako protagonistak esaten diguna hasieratik:



Benetan? Maitasunagatik dena egingo genuke? Gertatu al zaigun gauzarik hoberena da? Ez al zaizkigu gertatzen, egunero, gauza txiki eta handiak? Zergatik ematen diogu hainbesteko garrantzia?

BIKOTEAREN EXKLUSIBITATEA

Bikotea izateari sekulako garrantzia ematen diogu. Ematen du bikoterik gabe hutsaren hurrengoa zarela, porrot egin duzula bizitzan. Izan ere, bikotea omen da gehien maite izango zaituena, gehien zainduko zaituena, hobetoen ezagutuko gaituenak.



Ados zaudete? Pertsona bakar batek emango digu behar dugun guztia? Bestelako harremanek eta gure bizitzako proiektuek edota aspektuek ez gaituzte asetzen? Gure lagunek, txikitatik gurekin dauden pertsona guztiek ez al gaituzte ondo ezagutzen ala, ez dira gutaz arduratzen?

Maitasuna ulertzeko oso modu zurruna eta exigentea da. Exklusibitatean oinarritzen da. Hau da, eskatzen da pertsona bakar batekin garatzea gure afektibitatea eta sexualitatea. Eskatzen dugu, gainera, guztiaren gainetik jartzea, bai lagun-harremanen gainetik, bai norberaren espazioaren gainetik. Eskatzen da guztia ematea, sakrifikatzea eta, ondorioz, gure bikotea den pertsona hori  jabetza bezala ikusten bukatzen dugu. Uste izaten dugu bikotearen izenean, edozer gauza egiteko eta eskatzeko eskubidea dugula: gurekin egoteko momentu oro, maitasuna erakusteko (maitasun probak)...  Eta azkenean kontrolean eta neurri gabeko eskakizunetan oinarritutako harremanetan bilakatzen dira, non zeloak diren maitasunaren adierazle garrantzitsuenak.



Ados al gaude ideal horiekin? Hori al da gure harremanetan nahi duguna: kontrola, neurri gabeko exigentziak, bikotea jartzea beste harreman guztien gainetik...? Uste al duzue maitatzeko, desiatzeko eta sentitzeko modu bakar bat dagoela edota modu gehiago eta anitzagoak daudela? Ezagutzen al duzue pelikularen, abestiren edo serie pasarteren bat aniztasun hori erakusten dutenak?Elkarbanatu gurekin eta lagundu osatzen gure BB filmoteka eta play-list-a!!