Azaroaren 29an jai handi bat ospatuko dugu Urola-Garaian Beldur Barik lehiaketako lan irabazleak ezagutzeko. Jai horretan gauza asko egiteko aukera izango dugu: tailer interesgarrietan parte hartu, barre pila bota, sorpresak izango ditugu, luntxa, ikuskizunak… Honetaz gehiago jakin nahi baduzue irakurri honako post hau.  Aukera paregabea izango da, elkar ezagutzeko, indarkeria sexistaren inguruan elkarrekin hausnartu eta horri aurre egiteko sareak eraikitzeko.

Bertara inolako arazorik gabe hurbiltzeko autobusak izango dituzue, Arabatik, Bizkaitik eta Gipuzkoatik. Zer egin autobusetan apuntatu ahal izateko?

  1. Idatzi email bat jarrera@beldurbarik.org

  2. Jarri emailaren gaian “BB Topaketako autobusak”.

  3. Erraztu zure datuak: izen-abizena, NAN, herria eta adina.


Bidali emaila Azaroaren 26a baino lehen, autobusak eta ordutegiak antolatu ahal izateko. Geroz eta lehenago apuntatu, hobeto zehaztuko ditugu. Aurrerago, autobusaren ibilbideak eta ordutegiak argitaratuko ditugu post batean.

GARRANTZITSUA: Adin txikikoa izatekotan,zuen guraso edota tutore legalen baimena eraman behar izango duzue eta autobusetako begiraleei eman. Deskargatu hemen baimena. Deskargatu eta bete autobusera eramateko.

Bertan ikusiko dugu elkar!

El 29 de noviembre celebraremos una gran fiesta en Urola-Garaia para conocer los trabajos ganadores del concurso Beldur Barik. En esa fiesta tendremos la oportunidad de hacer un montón de cosas: participar en talleres interesantes, nos reiremos un montón, tendremos sorpresas, lunch, espectáculos… Si queréis saber más de esto, leed este post. Será una gran oportunidad para que nos conozcamos, y para que reflexionemos juntxs y generemos redes para hacer frente a la violencia sexista.

Para que os podáis acercar al encuentro sin ningún problema, tendréis autobuses gratuitos desde Araba, Bizkaia y Gipuzkoa. ¿Qué tenéis que hacer para apuntaros a los autobuses?

  1. Escribid un email a la dirección jarrera@beldurbarik.org

  2. En el asunto del email ponéis “Autobuses Encuentro BB”

  3. Y facilitáis vuestros datos en el email: nombre-apellidos, DNI, municipio y edad.


Mandad el email antes del 26 de noviembre, para poder organizar el recorrido y horarios de los autobuses. Cuanto antes os apuntéis, más nos facilitáis la labor de concretar. Más adelante os contaremos  en un post, cuáles serán los recorridos y horarios de los autobuses.

IMPORTANTE: Si eres menor de edad, tendréis que llevar al autobús la autorización de vuestrxs madres/padres/tutores legales y darles a las monitoras de los autobuses. Descárgate aquí la autorización y rellénalo! Nos vemos en Urola-Garaia!!