Zertaz doaz BB Topaketako tailerrak? Zer egingo dugu horietan? Hona hemen tailerreko begiraleen azalpen txiki bana. Irakurri eta aukeratu zeinetan hartuko duzun parte!

¿De qué van los talleres del Encuentro BB? ¿Qué es lo que haremos en ellos? Aquí encontrarás un poco de información. Vete pensando en cuál vas a participar!

 

GURE GORPUTZEN JABE: HILEROKOAK BIZITZEKO MODUAK//DUEÑAS DE NUESTROS CUERPOS: FORMAS DE VIVIR LA MENSTRUACIÓN - MIREN GUILLO

Hilerokoari buruzko tailerra

Tailer teoriko-praktiko honetan, gure gorputzekin dugun harremanaz eta osasunaz hausnartuko dugu, hilekoarekin dugun esperientzietatik abiatuz. Gure bizipen, kezka eta kuriositateetatik abiatuko gara, zikloa eta gure gorputzetan gertatzen diren prozesuak hobeto ezagutzeko. Hilekoa ongi bizitzeko moduak eta baliabide desberdinak aztertuko ditugu (bai hilekoa bera, minak edota odola kudeatzeko baliabideei dagokienez), gure gorputz eta ongizatean arakatuz, eta plazerretik gorputz jabekuntza prozesuei bide emanez.


Con este taller teórico-práctico reflexionaremos acerca de la relación que tenemos con nuestro cuerpo y nuestra salud, partiendo de nuestra experiencia con la menstruación. Nos centraremos en nuestras vivencias, preocupaciones y las curiosidades que tengamos, para poder entender mejor el ciclo y los procesos que se generan en nuestro cuerpo. Conoceremos, al mismo tiempo, formas de entender mejor nuestra menstruación y analizaremos los diferentes recursos que existen (recursos para gestionar la regla, los dolores y el sangrado). Indagaremos en nuestros cuerpos y nuestro bienestar,  para que desde el placer se genere nuestra conciencia corporal.


 

AUTODEFENTSA FEMINISTA-ISA BERNAL

Emakume guztiok daukagu gure buruak defendatzeko gaitasuna, eta hori da, hain zuzen ere, tailer honek bilatzen duena. Denon artean, bakoitzaren errealitatera egokitzen diren erantzunak landuko eta sortuko ditugu. Horretaz gain, gure egunerokoaren parte diren mikromatxismoak identifikatuko ditugu, eta guztion artean, segurtasunerako eta babeserako sareak ehunduko ditugu.


El taller nace con el convencimiento de que TODAS las mujeres podemos defendernos, partiendo de esto, trabajaremos y crearemos juntas diferentes respuestas adaptadas a nuestras realidades, identificaremos los micromachismos con los que convivimos día a día y tejeremos redes de seguridad y apoyo entre nosotras.


Autodefentsa feminista tailerraDESIRAREN TAILERRA// LABORATORIO DEL DESEO-SAIOA HERNANDEZ ETA GAIZKA TOVAR

Zentzumenen, jokuen eta hitzen  bidez ulertuko dugu desioa elkarbanatutako zerbait dela beti. Desioak pertsonak berdintzen ditu, elkar-ezagutza errazten du. Askatasunean disfrutatzeko ahalmena dugu, estereotipoetatik zein pertsonen sexualitatearen inguruko kontroletik kanpo. Hau dena deskubrituko dugu tailer honekin.


A través de los sentidos, los juegos y las palabras comprenderemos que el deseo siempre es compartido. El deseo iguala a las personas, hace que nos reconozcamos y disfrutemos libremente, dejando fuera los estereotipos y el control sobre la sexualidad de otras personas.


DESIRARENLABORATEGIA


 

RAP FEMINISTA-LA FURIA

Tailer teoriko-praktiko honekin rap-a ezagutu ahal izango dugu, denuntziarako erabili izan den estilo musikala. Bere historia aztertuta, gainera, erreferente feministak bilatu eta aurkituko ditugu. Horrela, eragin egiten gaituzten mekanismo sexistak identifikatu ahal izango ditugu, askotan normalizatuak ditugunak. Hausnartuko dugu zeintzuk diren gure baldintzak ikuspegi feministatik. Rap-arekin modu erraz eta aske batean adierazteko tresnak gureganatuko ditugu, ninongo zensura eta formalismorik gabe.


Este es un taller teórico-práctico en el que, por una parte, tendremos la oportunidad de conocer mejor de qué va el rap, un estilo musical que ha servido para denunciar las desigualdades sociales. Buscaremos y encontraremos, al mismo tiempo, referentes feministas. De esta forma, podremos identificar los mecanismos sexistas que nos afectan y que a menudo tenemos normalizados. Reflexionaremos y veremos cuáles son nuestras circunstancias desde una mirada feminista. A través del rap, conoceremos una manera fácil, liberadora para nuestra expresión, sin censuras ni formalismos. 


Rap_feminista