Aurreko post-ean armairuei buruz hitzegin genuen. Nola atera armairutik, nola txikitu armairu hoiek, ze erraminta dauden ere armairutik ateratzeko... Aste honetan bi erraminta aurkeztu nahi dizkizuegu genero eta aniztasun sexualaren inguruan.

Bata STEE-EILAS atera berri duen gida bat da “Genero eta aniztasun sexualerako gidaliburua”.

Guzti honetaz hitzegiteko, Zuriñe Estivariz (Txiki) izan dugu solaskide. Zuriñe STEE-EILASeko kidea da, eta baita LGTBIQ taldekidea ere.

gida-213x300Zergaitik eta zertarako gida hau?

Zergatia oso erraza da, eskola komunitatean aniztasunaren inguruan hutsune argi bat dagoelako. Ikasleak ezezik, irakasleak, familiak...anitzak dira, baina hala ere familia eredu bakarra, edo bizitzan aukera bakarra egongo balitz bezala jokatzen jarraitzen dugu.

Haurrak txikiak direnean, eredu bakarrean hezitzen ditugu, aukera bakarra ematen diegu... haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzan oso txikiak omen dira aukera desberdinak eskeintzeko, baina ez dira txikiak etorkizunean ze nolako gizon eta emakumeak diren ikasteko, ezta , ze harreman afektibo sexualak izan behar dituzten barneratzeko.

Familia, komunikabideak, jendartea, eskola komunitateak, bide berdinetik bideratzen ditugu...askotan bigarren hezkuntzan gaiaz hitz egiten da, aukera denak aipatzen dira, baina bigarren hezkuntzan daudenerako oso barneratua dauzkate, bere genero rolak eta bikote harremanak norekin eta nola izan behar diren.

Bulling LGTBIfobikoa berria ez den arren, askotan, beste alde batera begiratzen dugu, haurren gauzak direla aitzakitzat hartuz, eta behar duen garrantzia ez diogu ematen. Bitartean pertsona askok sufritzen jarraitzen dute.



Lala Mujikak, Aldarteko psikologoak, aurreko post batean horrela zioen: “Eskolak jarraitzen du izaten armairutik ateratzeko inguru latzena”.

Bai. Haurrak eskolan daudenean , haurrak edo nerabeak dira, oso gazteak , eta familia , lagun, eta beren etxeko parketik haratago ezer gutxi ezagutzen dute. Generalizazioak onak ez diren arren, askok besteekiko desberdin sentitzen dute beren burua, eta txikitatik ez diren zerbait antzezten oso ondo ikasten dute. Bulling LGTBIQfobikoa eskolan ikusten dutenean, helburu bakarra dute,hau da beraien gorputzean LGTBIQfobia ez pairatzea. Beldurrak eraginda, ez dagokien pertsonai bat interpretatzen dute. Eskolan beren sentimenduak adierazteko beldur dira, etxean ez dira ausartzen... Askok ez daukate beste gay, lesbiana, edo trans-en berri, edo lasai hitz egiteko aukerarik, eta horrek izugarrizko bakardade batera eramaten ditu.

Gida hau ez dago bakarrik ikasleekin lan egiteko zuzendua, baita irakasle, eskolako lagile eta familiekin lan egiteko diseinatuta dago.

Eskola komunitatean ikasleak, familiak eta irakasleak daude. Gero eta familia anitzagoak ikusi ahal ditugu eta familia hauek behar duten tratamendua emateko eskubidea daukate, baita familia hauen haurrak ere. Bestalde , eskolako beste haurrek familia eredu desberdinak daudela ikasi behar dute. Eskolan familiak lantzen direnean, edo eta, modu transbersalean, familia ereduei buruz hitz egiten denean, ezin da eredu bakarra azaldu.

Bestalde irakasleak ere anitzak dira. Irakasle hauek armairutik lasai atera ezean, ze motatako hezkuntza sortu dezakegu? Ze trasmititu dezakegu? Askotan zaila da langileen aurrean gure nortasuna adieraztea, beti? Ez beti ez, heterosexualak egunero konturatu gabe hamaika aldiz ateratzen dira armairutik. Irakaslegoaren artean, bakoitzak bere nortasuna lasai adierazten lagundu behar dugu. Bestalde, irakaslea ikasle LGTBIQ-ren erreferente onuragari bat bihurtu daitekeela ez dugu ahaztu behar.

Familiak jendartea bezain anitza da, beraz,familia batzuk, LGTBIQfobikoak dira. Hau dela eta , irakasle askori asko kostatzen zaie familien aurrean armairutik ateratzea, eta askotan, familiak LGTBIQ direlaren berri jakingo dutelaren beldurrarekin bizi dira.

LGTBIQ pertsonek ereduak behar dituzte euren buruak identifikatzeko.

Pertsona guztiak erreferente onuragarriak behar ditugu, baina pertsona askok gaur egun LGTBIQ erreferente bakarrak komunikabideen bidez izaten dituzte. Erreferente errealak behar ditugu, ez bakarrik telebistaren bidez ezagutzen ditugunak, baizik eta gure egunerokotasunean parte hartzen duten pertsonak erreferente bihurtzea ezinbestekoa da. Irakaslea, okina, autobuseko gidaria, medikua, herriko suhiltzailea, futbolariak...

Kontzeptuak ezagutzeak bere garrantzia du.

Zerbaiti buruz hitz eiten dugunean, zertaz ari garen jakin behar dugu. LGTBIQ sigla bakoitzaren esanahia jakitea ezinbestekoa da,.pertsona bakoitzari behar duen laguntza eskeintzeko, laguntza nola bideratu jakin behar dugu. Ze baliabide erabili behar ditugun jakiteko ezinbestekoa da ondo informatuak egotea.

Konfidantza giroa sortzeak ere.

LGTBIQ pertsonak, konfidantza giro izan ezean ez dira armairutik aterako, iraina eta bortizkeria jasateko beldur egongo baitira, horregatik garrantzitsua da, konfidantzako norbaitekin hitz egin ahal dutela jakitea.

Ez aurresuposatu jende guztia heterosexuala denik.

Jaiotzen garenetik ze genero dugu aurresuposatzen da, baita heterosexualak garela ere. Norbait berria ezagutzen dugunean, beti , heterosexuala dela aurresuposatzen dugu, eta askotan beren bikote, bizitza...buruz galdetzen diegu, jasoko dugun erantzuna , espero ez duguna izango dela kontutan izan gabe. Ezin da ezer aurresuposatu.

Askotan ikasleek irainaren bidez ikasten dute zer diren eta nola baztertzen den haiena bezalako desia duen jendea.

Ohikoa da marika, marimutil...bezalako hitzak entzutea, askotan esanhaia ez dakiten haurrengandik ere bai, ez dakite zer den, baina ona ez dela azkar ikasten dute. Lumadun askori marikoi, marimutil deitzen zaie, txiki-txikitatik. Beren genero rola ondo antzesten ez duen orori atzikitzen zaizkie marikoi, marimutil hitzak. Askok aurrerantzean ez dira ez gay , ez lesbiana, ez trans, baina, beren luma kontrolatu behar dutela ikasiko dute. Beste askok gay, lesbiana edo trans-ak izango dira, eta marimutil, marikoi hitza txikitatik entzungo dute. Urteak pasa ahala konturatuko dira, gay , lesbiana k edo trans-ak direla.

Genero eta aniztasun sexualerako gidaliburua. stee-eilas

Hezkuntzan ez dago esku hartze neutrorik, hots, egiten (ez) dugun orok bere ondorioak ditu.

Eskola komunitateko pertsona oro heterosexualak izango balira bezala tratatuz gero, beste izaerak isilarazten dira. Isilarazteak eta ez jakintasunak bulling lesbohomotrasfokioa eragingo du. Eta ez, ez dago esku hartze neutrorik, edo izaera posible guztiak kontutan hartzen dira, gero pertsona bakoitzak bere bidea, bere nortasunarekin bat egin dezan, edo heterosexualitate bakar batetara, eta bi genero posiboleetara bideratzen ari ditugu pertsonak.

Familia anitzen inguruan ere hitzegiten duzue.

Atzean geratu dira aita , ama eta sema alabak soilik ziren familiak. Ohikoak diren arren ez dira bakarrak. Adopzioak, bananduak, homoparentalak...gero eta familia anitzagoko jendarte batean bizi gara, eta ez dugu ahaztu behar , beti egon diren arren, gero eta ohikoagoak direla LGTBIQ familiak. Eskolak egoerari aurre egin behar dio. Iadanik ez du balio eskolako paperetan, ama eta aita soilik jartzea. Jendartea errealitatera egokituz doan heinean , eskolak ere egokitzen joan behar dira.



LGTBIQfobiari ere garrantzi haundia ematen diozue

Eskoletan LGTBIQfobia ematen da. Baina honen aurrean ohikoa da beste alde batera begiratzea, haurren gauzak direlaren justifikazioarekin aurre ez egitea, ezikusia edo ez entzunarena egitea, eta beste askotan ezjakintasunagatik onartzea. Bortizkeria bakarrik ez da izugarrizko jipoi bat ematea, edo irainik mingarrienak izatea, txiste , burlak, edo beste modu askotan eman ahal dira. Hau detektatzea ezinbestekoa, eta detektatzeko LGTBIQ fobia zer de jakin behar da. Txiste eta esamesei garrantzia eman behar zaie, eta honen aurrean oso garrantzitsua da adi egotea. Askotan ikasleak LGTBIQfobia jasaten ari dira, baina ez dira salatzera ausartzen, antzematen dutenak ezikusiarena egiten dute, eta etxean ez du ezer esaten...hau guztiak oso ondorio larriak ekar ditzakeela argi izan behar dugu.

Ikasle izanda, egunerokotasunean, zer egin dezaket nik aniztasun hori bermatu, agerian utzi eta isladatzeko?

Ikasleak oso anitzak dira, baita egoerak ere bai.Batzuk familian lasaitasun osoz LGTBIQ direla azaldu ahal dute, eta beste batzuk ordea, etxean jakingo dutelaren beldur bizi dira. Familia oso garrantzitsua da. Bestalde, herri txiki batean bizi edo hiri haundi batean bizitzea desberdina da.

Pertsona bakoitza desberdina den bezala, egoera bakoitza ere desberdina da. Garrantzitsua da, hasieran konfidatzazko pertsonen bati kontatzea, familiako norbait, lagunen bat, irakasle bat...batzuk erraz atera ahalko dira armairutik, beste batzuei ordea asko kostatuko zaie. Horiei adi egon beharko gara ahal den heinean langundu ahal izateko.

ALDARTE T NTDMOS espacio para jóvenes

Aniztasun sexuala jorratzeko beste erraminta interesgarri bat Aldartek eskaintzen digu bere T NTDMOS! Gazteentzako Gunean, LGTB aholku eta informazio gunean. Bertan, zure orientazio sexuala edo genero nortasuna dela eta sortzen zaizkizun galdera guztiei buruzko argibideak eta aholkuak aurkituko dituzu.

Lesbiana, gay, transexual, transgenero, bisexuala zarela, zalantzak dituzula eta ez dakizula nora jo? Aldarteko T NTDMOS! Foroan parte hartu dezakezu eta bertan laguntzarako taldeak aurkituko dituzu, zure sexu-orientazioaz edo genero-nortasunaz askatasun osoz hitzegiteko tartea duzu.

ALDARTE T NTDMOS 2

Aldartekoek galdetegi ederra sortu dute sexu-aniztasuna eta genero-nortasuna hobeto ezagutu eta ulertzeko: Nola bizi duzu aniztasuna? Bertan zure buruan darabiltzaten idei pilo bat dituzu: Halako batean zure lagunik onenak gay edo lesbiana dela aitortu dizu. Zuen arteko harremana aldatuko dela uste duzu? Zure kuadrilan homosexuala, transexuala, bisexuala agertzeko eta horri buruz hitzegiteko askatasuna dagoela uste duzu?... eta galdera gehiago. Onena, sartzea eta beti diogun moduan, kuxkuxeatzea eta hausnartzea!!!

ALDARTE TNTDMOS GALDETEGIA


Hurrengoan eskola eta lagun taldea hurbil ditugula gaur ikusitakoarekin, bullying translesbohomofobikoari buruz hitzegingo dugu. Bazterkeria egoerarik ikusi duzu zure inguruan zure edo beste pertsona baten genero edo aniztasun sexuala dela eta? Nola egin diozu aurre egoera honi? Argi ikusi behar dugu guztiok zeresan eta zeregin bat dugula bullying translesbohomofobikoaren aurrean... aurre egin!!!