Gaietan sartu baino lehen goazen Nazioarteko egun honen ospakizunaren zergaitia ezagutzera….

Zergaitik ospatzen da Ekainaren 28a?

New York hiria, Greenwich Village auzoa, 1969ko ekainaren 28an, larunbata, gaueko 1.20ak, Stonewall Inn taberna. Ez zen lehenengo aldia gay, lesbiana, transexual eta trabestiek sarri joaten ziren taberna horretara polizia sartzen zela. Oraingo honetan esku artean zuten alkohol salmenta ikertzeko baimena aitzakia zuten. Benetako asmoa bestelakoa zen, gay, lesbiana, bisexual eta transexualak jazartzea, gogoratu behar baitugu garai haietan, homosexuala izatea burutik sano ez egotea zela, zigortua zegoen, gaixotasun bat zen… eta ezin zen harreman homosexualik izan kartzela zigorra edota tratamendu psikiatrikorik pairatu gabe.

Stonewall Bar (Larry Morris/The New York Times) Stonewall Bar 1969

 

Hipotesi desberdinak daude han, gau horretan gertatu zenari buruz. Esan bezala, ez zen lehenengo aldia bertan polizia sartzen zenik eta atxiloketak egiten zituela.

Baina gau horretan zerbait desberdina gertatu zen. Barruan zeuden hainbat lagun identifikatu eta kanpora aetera zituzten atxilotzeko, baina haietako batek, eta hemen hasten dira hipotesi guztiak dantzan, gazte, lesbiana edo transexual batek, jasatzen ari zen indarkeriari aurre egin eta muturreko (hostiko…) batez erantzun zion. Bapatean polizia joka hasi zenean, kanpoan zegoen jendartearen haserrea piztu zen, Stonewall gertarakariei hasiera emanez. Kaleak poliziaz bete ziren, eta egunak behar izan zituzten amorruak, nekeak, nazkatuta zeuden gay, lesbiana, eta transexual guzti haiek mendean hartzeko.

Gertakari hauen ondorioz, norberaren sexu joera harrotasunez bizitzeko txinparta ere piztu zuen. Handik hilabete batera New Yorkeko komunikateak GLF (Gay Liberation Front) sortu zuen. Eta urtebete geroago, istiluen urteurrenaren harira, manifestazio bat antolatu zuen, Ekainaren 28an, urtebete lehenango istiluak gertatu ziren egun berean. Eta orainarte…

Stonewal Inn taberna Stonewal Inn taberna

 Hauxe da gau hartan poliziek eta han bildutakoek entzundako abestia:

We are the Stonewall Girls/ We wear our hair in curls/ We wear no underwear/ We show our pubic hair/ We wear our dungarees/ Above our nelly knees (Stonewall-eko neskatilak gara/ ilea kizkirtuta daramagu/ ez daramagu azpiko arroparik/ eta pubiseko ileak erakusten ditugu/ gure emakume belaunen gainetik