“Edertasunak sekulako garrantzia duen garaiotan, ematen du jende ederrak, guapoak baino ez duela sexuaz disfrutatzen”, genion pasa den urteko postean (berriro irakurri nahi baduzu, hemen sakatu). Ligatzeko, sexuaz disfrutatzeko perfektua izan behar zarenaren ustea dago, baina hori pertzepzio hutsa da! Eta perfekzioaren pertzepzio horretan, ez dira sartzen (pasa den urtean esaten genuen bezala), ez-gaitasunen bat duen jendea. Ez-gaitasun fisikoa eta psikikoa dutenak. Ez dago sexualitate perfekturik, ezta pefektua izan beharrik (norbaitek baldin badaki zer den perfektua izatea... badakizue gure emaila!) sexuaz gozatzeko. Ikusi hurrengo bideoa... Berdina pentsatzen jarraituko dugu? Pertzepzio berdinarekin jarraituko dugu?



Ez-gaitasun bat duten pertsonen sexualitatea perfektua ez denaren multzo horretan sartzen da (benga!! Perfektua… ez-perfektua… normala… ez-normala… baina nork demontre jarraitzen du horrelako mailak eta etiketak jartzen?). Baina ez hori bakarrik, ez-gaitasun bat duten pertsonen inguruan dauden topikoak asko dira:

  • Ez-gaitasun bat duten pertsonek ez dira oso azkarrak edo adimentsuak

  • Ez-gaitasun bat duten personek betirako umeak dira.

  • Ez-gaitasun bat duten petsonek harremanak izateko arazoak dituzte.

  • Ez-gaitasun bat duten pertsonek asko sufritzen dute

  • Ez-gaitasun bat duten pertsonek ezin dira bikotekide, lagun, ama edo aita onak izan

  • Ez-gaitasun bat duten pertsonek beti triste daude.

  • Ez-gaitasun bat duten pertsonen gorputzek ezin dute plazerra sortu. Asexualak dira.

  • Ez-gaitasun bat duten pertsonek sexua izanez gero, umeak etorriko dira, eta beraz, hurrengo belaunaldiek ez-gaitasuna heredatuko dute.

  • Ez-gaitasun bat duten pertsonen sexualitatea biziagoa da, ez da neurrikoa.

  • Ez-gaitasun bat duten pertsonen sexualitatean ez dago kontrolik, arrisku gehiagoei aurre egin behar diete.

  • Ez-gaitasun bat duten pertsonen sexualitatea “normala” da, heteroarauan oinarrituta, heterosexuala.


Beldur Barik jarrerarekin erantzuna ematen saiatuko gara topiko guzti hauei… goazen! Eta gogoan gehiago badituzu, pentsatu, hausnartu, partekatu! Guztion artean deusezta ditzagun topikoz eta aurreritziz betetako gizarte hau….

  • Ez-gaitasuna ez da gaixotasun bat, giza baldintza edo egoera bat baizik.

  • Ez direla betirako umeak… horrela tratatuak dira! Gehiegizko paternalismoak gutxiago diren pertsonei umeak bailira tratatzera eramaten du. Ez garela umeak! Gure erabakiak, nahi duguna eta ez duguna nahi ere argi dugula!

  • Harremanak izateko arazoak… harremana izateko gaitasuna… ez da besteen pertsonetan egongo?

  • Sufritzearena… ez jakintasunak sufrimendua eta mina nahastera garamatza, eta gehiago sufritzen dela pentsatzera eramaten gaitu. Mina sahiestesina izan daiteke, baina sufrimendua hautazkoa dela esan genezake… bakoitzak bere bizitzari aurre egiteko jakin badaki zer faltan duen edo zer ez duen faltan. Gainera, sufrimenduak sortzen duena askotan besteen marginazioa da.

  • Sexualitate “normala” izatearena... hurrengo bideoa ikusi... zergaitik aurresuposatu behar dugu jende guztia, eta guztia diogunean guztia da, heterosexuala dela?




Pentsatu momentu batez, zure erabakiak ez direla kontutan hartzen, zure askatasuna bermatuta ikusten duzula, zure sexualitatea garatzeko aukerarik ez dizutela ematen… Latza, ezta? Ez-gaitasuna duten pertsonak aingeru asexuatuak bezala ikusten dira, eta indarrean dauden edertasun kanon eta estereotipoak direla eta, ez direla batere desiragarriak. Umemokoak bailira bezala tratatuak sentitzen dira… Sexualitatez gozatzeko askatasuna eta erramintak ere lortzea ezinbestekoa da, ez-gaitasun bat dutenentzeko, ez-gaitasun bat ez dutenentzako bezala. Eta erraminta hoiek garatzeko lehenengo pausua ere indarrean dauden tabu hoiekin amaitzea da. Nola? Gogoratzen duzue armairuan gaiarekin jorratutako esaldi garrantzitsu bat? “Aipatzen ez dena, ez da existitzen”? Ba orduan goazen ozen esatera… “Bai, sexualitea dut, nere sexualitateaz gozatzea gustoko dut… gainditu!”

Eta izendatzeko, eta aniztasun funtzional honi ikusgarritasuna emateko leku onenetariko bat, zinea da. Beraz, pelikula baten gonbidapenarekin gatoz. Beldur Barik jarraitzaileak… bale, oraindik ez dugu zinemetan… baina begiratu bat eman pelikula honi …


Indarrean dauden edertasun estereotipoekin amaitu dezagun, ezarritako tabuak gainditu ditzagun!