Burua joan zaigula pentsatzen egongo zarete seguruenik. Gauza bat da pertsonek Beldur Barik Jarrera agertzea... baina nolatan agertu dezakete herri eta hiriek Beldur Barik Jarrera? Lagun maiteok... bai, halaxe da. Burua joan zaigula ez! Ez asko, bederen. Beldur Barik jarrera duten herri eta hiriak sortzeko beharrari buruz hitzegingo dugu post honetan.

Mugimendu feministak betidanik lelo bat izan du “Kaleak, eta gauak, gureak dira”.

Kalea eta gaua gureak dira

Baliteke lelo hau azkenaldian izandako gertakarien ondorioz gehiagotan entzutea. Ez da berdina neska edo mutilentzat herri eta hirietan mugitzea. Horregatik lelo hau, horregaitik herria eta hiria geureganatzeko beharra, azken finean, bertan bizi  bai gara, bertako kaleetan zehar ibiltzen gara, bertako garraioak erabiltzen ditugu. Ahal dugun heiean, gure herri eta hirietan bizi gara, bere deserotasunak, distantziak, gutxienezko (edo gehiegizko) esparru publikoak onartzen ditugu. Herriak eta hiriak askotan pertsonentzat eraikiak ez direla pentsatu dugu. Kanpokoaldean bizi banaiz, denbora asko ematen dut zentrura joaten, eta garraioan ere denbora asko galtzen dugu... gure mugimenduak mugatuak daude! Horrelakoak gertatzen zaizue? Noizbait pentsatu al duzue nola zuen herrri edo hiriek zuen mugitzeko era eta bizitza baldintzatzen duten?

la calle y la noche son nuestras

Zeresan haundia dugu herritar guztiok gure herri eta hirien diseinuan. Parke bat nahi dugula gure etxetik gertu. Primeran, baina parkearen eraikuntza eta diseinuan gauza asko begiratu behar dira… arrisku punturik ez edukitzea, guztiontzako erabilgarria den lekua sortzea... Guztio honi, urbanismoa genero ikuspegi batekin lantzea deitzen diogu, eta beraz... Beldur Barik Jarrera duten herri eta hiriak sortzea beharrezkoa ikusten dugu.

Egin daitekeela jakin badakigu! Hona hemen esperientzia batzuk:

Col·lectiu Punt 6

Talde hau arkitekto eta soziologoak diren emakumeek osatzen dute. Herri eta hirien inguruko hausnarketak, lan-taldeak eta ihardunaldiak egiten dituzte, bertako biztanle guztiek (inklusio deritzon hori) berea sentitu eta bizi dezaten hiria.

Bi artikulu irakurtzea ere gomendatu nahi dizuegu gai honen inguruan gehiago jakin nahi baduzue eta Beldur Barik Jarrera duen Herri eta hiria izateko zer den beharrezkoa begiztatu nahi baduzue:

https://www.diagonalperiodico.net/global/26739-billete-ida-ciudad-feminista.html

https://www.diagonalperiodico.net/global/25760-es-posible-ciudad-pensada-para-personas.html

 

Jakin badakigu esparruaren eraikuntza berri batek gizartean hain barneratuak dauden botere harreman eta jokabideak ez dituela aldatuko. Baina esparru hoietan ez dira bakarrik desberdintasunak ematen. Baita ere desberdintasun hoiek errepikatzen dira, erreproduzitzen dira. Horregaitik da hain garrantzitsua gure herri eta hirietako diseinuan parte hartzea Beldur Barik jarrera duten lekuak sortzeko.

 

Lehenago galdetu dizuegu, baina berriro errepikatu nahi dugu... zer aldatuko zenukete zuen herri eta hirietan, aske izatea galerazten dizuen esparruak ba al daude?


Hurrengo post-ean musikari buruz hitzegingo dugu. Bitartean… #BBplaylist dantzatzeko esparru bat bilatuko dugu?