Maskulinitatearen atzaparrak oso luzeak dira... eta gure bizitzako eremu askotara heltzen dira. Eta komikigintzan, literaturan, baita antzerkian ere, urte askotan zehar, maskulinitateak bereak egin ditu. Baina badaude estereotipo eredu ezberdinak azaltzen dituzten idazle, komikilariak, antzerkilariak. Eredu zahar hoiei aurre egin eta beste motatako harremanak, pertsonaiak, lengoaiak sortu dituzte. Emakumeen papera kasu hauetan musa edo inspirazio objetua izateari utzi eta subjetu bilakatu dira, ekintzaren parte, istoriaren parte aktiboak bilakatuz.

Badakizu Shakespeare-ren garaian, emakumeek ezin zutela antzerki obretan parte hartu eta beraz, emakumeen paperak gizonek egiten zutela? Bale, urrun daude horrelako portaerak, baina erreferenteak izatea ezinbestekoa da...

Pertsonai bakar batzuei buruz hitzegingo dugun arren, interneten kuxkuxeatzea gomendatzen dizuegu... bertan erreferente eta adibide interesgarriak aurkituko dituzue. Baina Beldur Barik programatik, bi pertsonai aurkeztu nahi dizuegu. Bata klasiko bat, bestea, oraingo pertsonai bat. Biek Beldur Barik jarrera oso garbi aurkezten dutenak.

Batgirl

Batgirl - Barbara Gordon

Ziur aski Batgirl Batman-en neskalaguna zela esango duzue... Bere pertsonaiak aurrera egin du, eta pelikuletan ere aurkeztu diguten irudia erabat aldatu da. Bere papera Batman eta Robin laguntzen izugarri garrantzitsua da. 80.ko hamarkadan Guason pertsonaiak tiro bat bota eta bere egunak aulki batean eman zituen, baina denbora aprobetxatu zuen. Eta nola gainera! Gorputz edo funtzio aniztasun bat duten pertsonek ere zeresan haundia dutelako bai komikietan eta baita eguneroko bizitzan ere! Gure pertsonaiak superheroien zibernetika maisua da, informatikan aditu eta erreferente bat! Nola eraman dezakete Batman eta Robin-ek hainbeste tramankulu? Berari zor diogu! Mila esker Batgirl!

SheZow

Guy-SheZow

Aurkeztu nahi dizuegun beste pertsonai bat, askoren artean, zaila baita hautatzea... SheZow da. Guy, 12 urtetako mutil batek, bere izebaren eraztuna jarriz, superheroi batean bilakatzen dena, baina emakumezko superheroi batean! Transgenero pertsonai bat!



Eta eginbeharreko lan bakarra ez datza pertsonai indartsu, Beldur Barik jarrera duten pertsonaiak sortzean... Hona hemen komikiak gustoko badituzu galdu behar ez dituzun komikilariak:

Marjane Sartrapi Marjane Sartrapi

Alison Bechdel Alison Bechdel

Sonia Pulido Sonia Pulido

Elodie Durand Elodie Durand

Mireia Perez Mireia Perez

Isabel Frank eta Susanna Martin Isabel Frank eta Susanna Martin

Ainara Azpiazu "Ixpi" Ainara Azpiazu "Ixpi"

Eta bukatzeko, gomendio batekin amaitu nahi dugu... Udan nahiz neguan erabat gomendagarria den Enjambre bildumarekin!

Enjambre bilduma Enjambre bilduma

Ai ene! Literaturari ere hitzegingo genuela esan dizuegu... datorren post batean izan beharko du! Momentuz, gozatu irakurketa, pentsatu, eztabaidatu eta ekin! Eta hemen ikusi ez dituzuen gomendioak badituzue... esan eta guztion artean Beldur Barik komiki bilduma osatuko dugu!