Egunean zehar gure begibista, zentsuetatik sartzen diren irudiak, ereduak, ideiak, asko dira. Eta eguna amaitzear denean, edota gure lokalean lagunekin biltzen garenean, bidejokoetara aritzea atsegin dugu. Bai, askotan momentu batez beste pertsona bat garela irudikatu dezakegu, beste mundu batean gaudela… Ez dago gaizki, ez… Edota dibertitzearren egin dezakegu ere, ze demontre! Eguna luzea izan da, elkarrekin egon, bakarrik egon eta inguratzen gaituena alde batera utzi, indarra hartu, eta berriro gure bidaiari Beldur Barik ekin. Eta askotan, esan bezala, bideojokoak erraminta interesgarriak dira guzti honetarako. Baina hara hor… bideojokoetan ere, genero errolak, matxismoa... errepikatzen da. Eta modu batean ala bestean, gure baitan gelditzen da.

Hilabete batzuk eman ditugu iadanik Beldur Barik jarrera azaltzen duen musika entzunez, eta jakin badakigu, beste motatako literatura, zinema, komikigintza, kirola... badagoela. Beno, ba bideojokoak ez dira guzti honetaz kanpo gelditzen.

Bazenekien emakume jokalariak %47a direla? Esan dezakegu lehenengo topikoa deuseztatu dugula: EMAKUMEEK EZ DUTE GUSTOKO BIDEOJOKOETAN ARITZEA.

Hona hemen nesken ikusgarritasunari buruzko iadanik aurkeztu dizuegun bideoa:



Bigarren traba batekin aurkitzen gara. Nolakoak dira neskentzat zuzendutako bideojokoak? Sukaldaritza, moda diseinua edo maskotak bezalako gaiak dituzte ardatz bideojoko hauek. Berriro genero eredu zaharrak agerian. Eta nola irudikatzen da emakumea bestelako bideojokoetan? Apaingarri bezala, “sexy” itsura izan behar dute, nola ez, eta bigarren mailako heroi gisa agertzen dira.

Ezagutzen al duzue Anita Sarkeesian? Berak bideojokoetan dagoen matxismoa salatu du. Hona hemen bere bloga (Feministfrequency), eta baita bere youtube kanala jarraitu dezakezue. Bertan hainbat alditan zuen pantailetan ikusitako heroiei buruzko iritziak, irakurketak ikusiko dituzue. Primeran dago!

Hona hemen TEDxWomen hitzaldien barruan esandakoa:



Eredu berriak behar ditugula diogunean, baita bideojokoei buruz hitzegiten dugu.

Bideojoko pertsonai erreferente berriak behar ditugu (hemen sakatu):

bidejokoetarako emakume erreferente berriak

Jakin badakigu badaudela bideojoko industrian lan egiten duten emakumeak…

 

Bideojokoetaz txoraturik dauden emakumeak badirelako: Truegamergirls.

Zure BELDUR BARIK jarrera agertu bideojokoetan ere! Guzti honi buruz hitzegin nahi baduzue, utzi zuen iruzkina! Emakumeen eredu tradizionalarekin apurtu nahi dugu, baina baita ere mutilek duten ereduarekin! Horrelako ezpata eta arma pisutsuak, horrelako poseak, horrelako begiradak, beti printsesa erreskatu beharra… horrelako ereduak aspertzen gaituztelako!!!!


Hurrengo post-ean bidaiei buruz hitzegingo dugu. Berdina al da neska a la mutila izanda bidaiatzea? Bidaiatzen dugun lekuak… genero ikuspegi batetik begiratu ditzazkegu? Jarraitu gurekin bidaiatzen… Bideojokoetan esaten diguten bezala…. GO!!!