Gure bidaia aurrera doa, aspaldi ekin genion hegaldiari eta gaurko post honetan genero ereduak apurtu eta bidaiari ekin zioten pertsonaiekin gatoz. Neska eta mutilen arteko ezberdintasunak txikitatik eta une oro zein diren inguruko mezuak jasotzen ditugu. Gure gaitasunak, gure trebetasunak, ezaugarri fisiko eta psikologikoak desberdinak direla, eta ez hori bakarrik, ezaugarri batzuk bestearen gainetik jartzen direla esan dezakegu. Batzuk hegalak ematen dituzten bitartean, besteak mugatzen gaituzte. Baina askotan ere, emandako hegal hoiek, modu batean erabili behar ditugula esaten digute, eta ondorioz ere, mugatu egin gaitzakete.

Post honetan hegal hoiek nahi dugun moduan erabiltzera gonbidatu nahi zaituztegu. Neska izateagatik ezin gaitzaketelako mugatu bidaiatzera, zenbait esparruetan ez egotera. Eta mutila izateagatik ezin gaitzaketelako ausarta izatera behartu une oro.

Gizarteak ezarritako eredu sexisten arabera, neskek nahi izan duten moduan bidaiatzera debekatu zaie. HOna hemen, aspaldian, eredu hoiei uko egindako emakume bat, munduari buelta eman zion lehenengo emakume zientzialiaria. Bere izena Jeanne Baret (1740-1807). Bere lehenengo bidaia, mutil bezala jantzia egin zuen, urte haietan laborategietan egotera mugatzen baitzen emakumeen presentzia. Irakurri hurrengo albistea bere bidaiaren inguruan.

Baina ez zen bakarra izan…

pioneras-autenticas-10-mujeres-aventureras-que-han-01 http://www.momondo.es/inspiracion/mujeres-exploradoras/

Ziur adibide asko utzi ditugula… baten bat gehiago ezagutzen al duzu? Kontaiguzu!


Datorren post-a arte! Hegaldiarekin jarraitu! Beldur Barik jarrera ezagutu, bizi, hedatu!