“Love is in the air”, “Love is all around”... abestiek arrazoi osoa dute... maitasuna edonon dago... baita ere gure blogean... askotan hitzegin dugu maitasunari buruz, maitasun erromantikoaren ideiari buruz eta hori gainditu eta harreman berriak eraikitzeko irizpideak, ideiak, burutazioak, gomendioak... eman ditugu. Eta bertan jarraitzen dugu aurten ere.

Maitasuna ondo dagoelako, ez gara gu orain maitasunari uko egingo diotenak! Maitasuna beharrezkoa da mundua martxan jartzeko, eta baita ere gu geu martxan jartzeko! Baina irakatsi diguten maitasuna... beste kontu bat da. Betirako maitasuna, bi pertsonen arteko maitasuna, heterosexuala bada hobeto, kontrolatu ezin den sentipen bat, zuretzako egina dagoen beste pertsona bat hor kanpoan dagoela, nonbaiten, ezagutu behar duzula.. batzutan presatuko zaituzte hori aurkitzeko eta beste batzutan, itxaron beharko duzu... Itxoiten... abestiak dioen bezala... “miro la vida pasar”.

Eta guzti hau ez zaigu guri bapatean bururatzen... Izan ere , txikitatik ondo irakatsi digute zer imajinatu behar dugun maitasuna hitza esaten digutenean. Eta noski, sistema guztia era ezberdinean antolatuta dago neska edo mutila bazara. Hemen Mari Luz Esteban-ek dioena Maite Asensiok egindako elkarrizketa batetan:

Gizonek eta emakumeek desberdin maitatzen dugu?


Seguru asko emakumeen artean desberdintasun handiak daude, eta gizonen artean ere bai. Egia da emakumeok erdigunean jartzen dugula maitasuna, dena okupatzen duela, eta aditu bihurtzen garela; gizonek, aldiz, oso ondo ikasten dute euren proiektuak baloratzen, eta hori oso ondo dago; gero maiteminduta egon daitezke, baina dena batera doa.

Sekulako lana daukagu, batzuk maitasuna erdigune horretatik ateratzen, beste batzuk, erdigunerantz bideratuz, baina guztiok harreman eredu positibo, osagungarriak eraiki behar ditugula argi edukiz. Sekulako lana! Esan bezala, maitasunak imaginario izugarria du bere atzean.

Pelikuletan…

lehen begiratuan izan behar du, gure maitasunak aldatzeko botereak izan behar ditu, benetako maitasuna bada… oztopo guztien gainetik egon behar du, itsua da, badagoela gaizki pasatuko duzularen kutsu bat, baina hala ere, onartzen duzu, maitasuna guztiaren gainetik dago... Ai ama! Idatzitakoa irakurtzean ez al duzue musika entzuten? Gure laranja erdia aurkitu al dugu? Non dago? Gure “alma gemela”, gure… ASKI DA!!! ASTINDU PENTSAMENDU HOIEK! Baina zaila da horrelako istorioak egunero ikusten ditugunean telebistan, zinemetan...



Literaturan...

Ziur Federico Moccia ezagutzen duzula… Tengo ganas de ti (ba nik nire beharra dut, "apáñatelas") , Perdona si te llamo amor (barkatuta zaude, motel!), Perdona pero quiero casarme contigo (hainbeste barkamen, moskeatzen hasia naiz) , Esta noche dime que me quieres (bai! Zuk nahi duzunean ezan beharra dut, ez dugu besterik)...



Haur ipuinetan...

Horrela genion pasa den urtean: “Txikitako printzipe eta printzesen istorioetan, printzesari beti gertatzen zitzaion zerbait (madarikazioren bat) eta printzipea zen edota maitasun istorioa bera dena konpontzen zuena ("benetako maitasunezko mosua", printzipeak salbatzen zuen amaordearengandik...). Baina mezu horiek ez al dute eragiten nesken dependentzia emozionala? Zergatik istorio horietan ez dira neskak beraien zoriontasunaren arduradunak eta jabe? Zergatik itxaron berez aldatzera (maitasunak aldatzea) edota norbaitek aldatzea gure egoera(printzipea)?”

Disney-ko printsesa hoiei gertatu zitzaiena, Ianire Estebanez-ek ongi kontatu zigun orain dela denboratxo bat bere blogean.

Eta abestietan...

batzuk harremanak nola izan behar duten gomendatzen digute... hobeto esanda, harremana aurrera egiteko, beharrezkoa da zenbait gauza aldatzea... eta hobeto isilik bazaude eta txaparik ez baduzu ematen...



beste batzutan, sufrimendurik gabe amodiorik ez dagoela, edota zeharo ezberdinak diren pertsonak erakartzen direla...



Ikusi dugun bezala... maitasunari buruz dugun ideia ez da nolanahi sortu, ez dugu guk asmatu, ondo ikasi dugu. Beraz... hona proposamena... laister Beldur Barik Lehiaketari hasiera emango diogu... Zergaitik ez animatu eta maitasun erromantikoaren inguruko bideo edo lan bat egin? Pasa den urtean Bilbotik bideo hau aurkeztu ziguten...

Ikasitakoa ahaztu! Berreraiki maitasun eredu berri bat! Maitasuna ez dadila erdigunean egon, baina ez egin uko ere! Hilabete honetan maitasun, harreman eredu berriak eraikitzen saiatuko gara. Laguntzerik nahi?