Mitoekin jarraitzen dugu, bai. Ziur oraintxe bertan astunak garela pentsatzen ibiliko zaretela... “Badakigula rollo guzti hau”, “laranja erdia ez dudala bilatzen”, “nire harremana, sanoa da”... eta hainbat eta hainbat esaldi... Orduan, zergaitik batzutan, gauzak behin eta berriz errepikatzen ditugu?

Bakarrik gogoratzearren zeintzuk diren mito hauek….



Goazen banaka zeintzuk diren mito hoiek aztertzen…

MAITASUNA MUNDUKO GAUZARIK HAUNDIENA ETA AHALGUZTIDUNA DA

“Benetako maitasuna bada, bere burua aldatuko du”, oso entzuna den “los polos opuestos se atraen”, “benetazko maitasunak guztia barkatu eta aguantatzen du” “sufrimendurik gabe ez dago benetazko amodioa”...  Eta banpiro batean bilakatu behar badut nire bizitza, lagun guztiak galdu, nire mundua erabat aldatu... maitasunaren izenean egingo dut! IN THE NAME OF LOVE! Bale, burua galdu dugu... Crepúsculo pelikulako Bella-k bezala… Esaldi politen artean hurrengo hau azpimarratu zuen neska batek foro batean:

Andrea escribió


chicas, para mí una de las frases más lindas de los libros, se encuentra en amanecer, al comienzo del libro, es preciosa y para mi encierra todo lo ke el amor es capaz de hacer y la frase es: “... Siendo la persona que estuviese matándote, alguien a quien amaras, no tendrías más opción que seguir. ¿Cómo podrías correr, cómo podrías luchar, cuando al hacerlo lastimarías a tu amado? Si tu vida fuera todo lo que tuvieras que darle a tu amado, ¿Cómo podrías negársela? ¿Si fuera alguien a quien realmente amaras?”


Nahi baduzu, irakurri Ianire Estebanez-k aspaldi idatzitako post hau. Benetan zoragarria!

 

LARANJA ERDIA

Hor kanpoan, nonbaiten, badagoela gu osatu behar gaituen pertsona bat, laranja erdia garen heinean, beste laranja erdia bilatzea izango da gure helburua. Badakizu nondik datorren mito hau? Adi! Greziara egingo dugu salto, Platon filosofoaren garaira, bertan Platonek bere “Banketea” obran , Aristofanes-en ikasketak erakusten zituen eta hasiera batean, giza arrazak perfektoak zirela esaten zuen: “Gizaki guztiek forma biribilak zituzten, sorbalda eta saihetsak biribilean osatuta, lau beso eta lau hankekin, fisionomia bi elkarrekin lotuta lepo biribil batean, eta modu perfektu batean antzekoak. Buru bakarra, eta bertan kontrakoak ziren bi aurpegi, bi belarri eta beste guztia proportzio berdinean”. Gizaki hauek hiru motatakoak izan zitezkeen: bata, gizona eta gizonaz osaturik; bestea, emakume eta emakumeaz osoturik; eta azkena, emakumena eta gizona, “androginoa” deitutakoa” Aristofanes-ek zionez, “gorputzak indartsuak ziren, eta haien bihotza adoretsua, beraz, zerua eskalatu eta jainkoekin borrokatzea erabaki zuten. Eta ausarkeri horren aurrean, Jupiterrek, kabreatuta, baina gizakiak birrindu nahi ez zituenez, konponbide bat aurkitu zuen, banantzeko, zentzudunagoak egiteko eta beraien indarrak gutxiagotzeko: bitan banatu". Arazoa beranduago etorri zen... “banaketa hori eman ondoren, erdi bakoitzak beste erdiaren bila ematen zuen bizitza eta bertan galtzen zituen indar guztiak; eta elkartzen zirenean, besarkatu eta elkartzen ziren, eta horrela ematen zuten denbora, beraz goseak edo gelditasunak beraiekin bukatzen zuten, ez bait zuten bata bestea gabe ezer egin nahi”

Ikusten duzutenez, laranja erdiaren mitoa ez da oso ondo hasten… Baina hala eta guztiz ere, oraindik gure artean jarraitzen du. Pertsona batekin ez bagaude, oraindik gure laranja erdia ez dugula aurkitu. Norbaitekin harremanak ez badu funtzionatzen, gure laranja erdia ez zelako. Guzti honek bakarrik frustazioa eragiten du! Demontre! Pertsona osoak garela, demontre! Gogoratu pasa den urtean argitaratu genuen post hau. Bertan, Coral Herrera-k pertsona osoak garela ikusteko hainbat gomendio ere ematen zizkigun .

media naranja

 

 

Hona hemen hobeto maitatzeko Nerea Sancho psikologoa eta sexologoak emandako gomendio batzuk Gaztezulo aldizkari digitalean:

 

Maitasuna modu osasuntsuagoan bizi dezakegu honakoa kontuan hartzen badugu:


Maitasuna ez da bat-batean sortzen. Bat-bateko maitemina erakarpena da, ez maitasuna. Patua deitzen dugun hori guk egindako aukera besterik ez da, tentazioak edo gogoak bultzatuta harreman bat hasteko dugun jarrera edo borondatea.

Pertsonen arteko afinitatea eta predestinazioa ez dira gauza bera.

Harremanak aurrera egiteko oztopo asko izateak ez du maitasun sentimendua benetakoa denik frogatzen. Zailtasunak edo elkarrekiko desberdintasunak gainditzeko modukoak diren edo ez ikusi beharko dugu (distantzia geografikoa, jada ezkondua egotea).

Pertsona perfektuaren bila aritzeak bakardadera eraman gaitzake. Harreman onak sortu eta horiek mantentzeak on egingo digu, maitasuna harremanean gaudenekin eraikitzen baitugu.

Bizitzan ez dago, halabeharrez, maitasun bakar bat. Maitasun harreman guztiak dira autentikoak, bukatzen direnak ere bai.

Maitatzen dugun horren maitasuna galtzeak ez gaitu baliorik gabeko pertsona bihurtzen.

Jeloskortasun sentimenduak eta horrek eragindako jokabideek ez digute maitasunaren neurria adierazten. Segurtasun gabezia, konfiantza falta edo berekoikeriaren ondorio izan daitezke, besterik gabe.

Norbait maitatzea, batzuetan, hartutako erabakia ere bada.

 

 

Oraindik bi mito gehiago ditugu… ez pentsa hemen bukatu dugunik!!! Baina gaurkoz irakurri, hausnartu eta eztabaidatzeko lan galanta dugu… Galdera sinple bat… nola egin maitasun erromantikoan ez erortzeko? Nola modu osasuntsu batean bizi zure harremanak? Eta arau hauetatik kanpo bizi badituzu, nola egiten duzu? Datorren post-a arte!