2014 sari banaketa

­­­

Barik Lehiaketara aurkezten diren lanek hainbat sari jasotzeko aukera izango dute, beste urteetan bezala!


1.go kategoriako saria: 500 €


1.go kategoriako aipamen berezia: 300 €


2. kategoriako saria: 500 €


2. kategoriako aipamen berezia: 300 €


Saria ikus-entzunezko ekoizpen onenari: 300 €


Herriaren saria: 300€


KATEGORIA BAKOITZEKO BI SARI: LEHEN SARIA ETA AIPAMEN BEREZIA

Hasteko, kategoria bakoitzeko bi sari izango dira. Lanak hobeto baloratu ahal izateko, parte-hartzerako bi kategoria ditugu. Lehenengo kategoria 12-17 urte bitartekoentzat da eta bigarrena 18-26 bitartekoentzat. Kategoria bakoitzeko bi sari mota banatuko dira. Batetik, 500€-ko lehen sari bana eta, bestetik, aipamen berezietarako 300€ko sariak, bai lehen kategorian, bai bigarren kategorian.

HERRIAREN SARIA

Aurten ere, nola ez, Herriaren Saria izango dugu, 300 €-koa. Sari hau bi kategorietako edozeinetan aurkeztutako lanei ematen zaien saria da eta herri bozkaketaren bidez hautatua izango da. Herri-bozkaketan parte-hartu ahal izateko, dena den, lehiaketako antolatzaileek aurretik hautatu dituztenen artean egon behar dira. Herri-bozkaketa azaroaren 21tetik 25era izango da, beraz adi egon!

IKUS-ENTZUNEZKO EKOIZPEN ONENARI SARIA

Ikus-entzunezko ekoizpen onenaren saria Beldur Barik Jarrera! mezua adierazteko kalitatezko baliabideak edota kode artistikoak erabiltzen dituen lanari emango zaio (bi kategorietako edozeinetan aurkeztua).Lehiaketako antolakuntzak saria hutsik izendatzeko eskubidea du.

Ah! Eta gogoratu Beldur Barik Jarrera lehiaketako sarietara haututako lanek, udalerrietako Beldur Barik konkurtsoetan ere, lehiatu dezaketela! Sartu Zure Herria atalean eta hor aurkituko dituzue udalerrietan antolatu diren Lehiaketa Lokalak eta bestelako ekimenak! Sartu Lehiaketa antolatzen dituzten udalerrietan eta sariak zeintzuk diren begiratu!



Oholtzara saria jasotzera igo nahi? Begiratu nola disfrutatu genuen pasa den urtean!

http://beldurbarik.org/2014-galeria-topaketa/

 

Hurrengo ostiralean Lehiaketaren inguruko argibide gehiago azalduko ditugu! Sariak nortzuk aukeratuko dituzten inguruko informazioa galdu nahi? Adi!