Erandion lonjetan barrena ibili gara eta bertan Beldur Barik programako leloa aurrera eraman dugu: Pentsatu, eztabaidatu eta ekin Beldur Barik Jarrerarekin!

Lonjetan aurten atera dugun erraminta bat eraman dugu aurrera: "Zine Foruma: BB Jarrera". Zine Forum erraminta hau Beldur Barik Jarrera ondoen irudikatzen duten aurreko emanaldietako BB lehiaketan aurkeztutako lanen aukeraketa da. Lan hauek balioztatu nahi ditugun zenbait jarrera azaltzen dituzte:

  • Indarkeria sexistari dagozkion mugatutako eta estereotipatutako ikuspegiak zabaltzen jarraitzea, gehien bat,
    gazteen egunerokoaren parte diren oharkabeko desberdintasun adierazpen eta egoerak identifikatzeko.

  • Indarkeria sexistari buruzko hausnarketa eta eztabaida prozesuak sortzen laguntzea, jarrera kritiko, apurtzaile
    eta erantzunkidea sustatzeko.

  • BB Jarreradun ereduak helaraztea, aldaketa eta indarkeria sexista gainditzeko bide berriak eraikitzen errazteko.

  • Kultura matxista eta indarkeria sexistaren aurrean jarrera transgresorea duten gazteak baloraraztea.


Lan aukeraketa honen helburu nagusia da BB Jarrera zertan datzan modu entretenigarrian azaltzeko tresna izatea, besteak beste: hausnarketa eta eztabaida prozesuak sustatu, eta, sexismoaren aurrean jarrera aktibo eta eraldatzailea sustatuz.

Erandion 9 lonjetan ibili gara hausnarketa eta eztabaida prozesu hauek sustatuz. Zuetariko askok Lehiaketara aurkezteko beharrezkoa zenuten azken bultzada bezala aprobetxatu duzue! Horrek izugarri pozten gaitu!


ZineForum honetan zer egiten dugun jakin nahi? Hoberena etortzea izango da... baina hemen zuentzako bideo eta galderatxo batzuk... gurekin zuen hausnarketak eta pentsamenduak partekatu nahi?



- Zer egin dute protagonistek planteatu den egoerari ekiteko?
- Zergatik uste duzue protagonistek BB Jarrera dutela? Ze jarrera edo portaeraren bidez agertzen dute BB Jarrera?


Adi ZineForum-ari... nonahi, noiznahi agertu daiteke zuen udalerrietan zuen Beldur Barik Jarrera zabaltzeko!