Ekainean sexualitate perfekturik ez dagoela genion. Bakoitzak bere sexualitatea, bere gorputza bizitzeko modu bat du, eta ez dago bat bakarra perfektua denik. Beraz, gure gorputzaz disfrutatzeko modu bakarra ere ez dago.

Ez-gaitasun bat duten pertsonen inguruan normalean pentsatzen da ezin dutela bere gorputzetaz disfrutatu, ez bait dira gorputz “normalak”. Pikutara normaltasunarekin, aizu! Norbait normala al da? Zeinek esaten du zer den normala eta zer ez? Ekainean ere ez-gaitasun bat duten pertsonen inguruko topikoei buruz hitzegin genuen. Nola aingeru asexuatuak bailira bezala tratatzen diren, indarrean dauden edertasun kanon eta estereotipoak direla eta, ez direla batere desiragarriak… Ba hona hemen gauzatxo bat... sexualak gara jaio garenetik, sexua sentsazioekin zerikusia duelako, eta ez diogu sentitzeari inoiz uzten!

Ez-gaitasuna gaitasun bilakatze lan horretan beharrezkoa da laguntza bat, baita sexuari buruz hitzegiten dugunean!



Sexualitatea eta gorputza bizitzeko mila eredu daudelako...



Gure sexualitatea bizitzeko mugak nik neuk jarriko ditudalako, jarri behar baditut...



Gai hau interesgarria dela ikusten baduzu, sakonago aztertuko dugu beste post batean.

Nahi duguna egiteko gai garelako. Inork ez digulako esango gai ez garela… pelikula bizitzeko ez dagoelako modu edo eredu bakar bat...


Urria joan da konturatu gabe… eta laister gure Lehiaketaren lanak entregatzeko epea amaitzen da… Oraindik tartea duzu guzti honi buruz bideo bat egiteko…. Animatu eta gorputz eraldatzaileak zabaldu zure bideoan!