AUTOBUSAK DOHAINIK AMURRIOKO BELDUR BARIK TOPAKETARA JOATEKO.


Azaroaren 28an jai handia ospatuko dugu Amurrion, Beldur Barik Lehiaketako lan irabazleak ezagutzeko. Baina ez pentsa hori bakarrik egingo dugunik… Tailer interesgarri eta dibertigarrietan parte hartuko dugu: gure gorputzak astinduko ditugu, artisaktibistak bihurtuko gara, maskulinitate eredu berriak ezagutuko ditugu, erasoen aurrean nola erantzun dezakegun ikasiko dugu, danborren hotsa gure gorputzen barnean sentituko dugu... Eta baita luntxa, ikuskizunak, kalejira... izango ditugu. Gehiago jakin nahi duzula? Irakurri post hau. Beti diogun bezala, aukera paregabea izango da elkar ezagutzeko, indarkeria sexistaren inguruan elkarrekin hausnartu, eta horri aurre egiteko sareak eraikitzeko!

Guzti hau bizi eta gozatzeko, Amurriora hurbiltzeko doako autobusak izango dituzue, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik. Zer egin autobusetan zure eserlekua erreserbatzeko? Hurrengo galdetegiari erantzun!

 

autobus-galdetegia-inicio

captura 1 captura 2


Azaroaren 25a arte duzu izena emateko. Gogoratu! Adin txikikoa bazara (eskuineko irudiaren kasuan), webgunean aurkituko duzun baimena deskargatu behar duzula, eta zure guraso zein tutore legalek sinatu behar dutela, eta noski, autobusera ekarri behar duzula Topaketa egunean.

 

ELKAR IKUSTEKO IRRIKITAN GAUDE! ANIMATU ETA AMURRIORA HURBILDU!


BELDUR BARIK AUTOBUSETARA IGO!