Negu Gorriak taldearen kanta etortzen zait burura printzesei buruz hitzegiten dugun bakoitzean... Ezagutzen al duzue “Itxoiten” kanta?



Halaxe da printzesa baten mundua... beti printzipearen esperoan, beti zerbaiten esperoan, bere kabuz ezer egin gabe, bakarrik itxaron beharra. Eta printzipeari buruz hitzegiten badugu... berak ere berea du! Dragoien kontra borrokatu beharra, sorgin gaiztoa akatu beharra... gustorago joango zen printzipea kartetan jolasten edo dantzatzera joaten dragoiarekin printzesa etengabe bilatzen egon beharra baino...

Esan bezala, beti esperoan, beti edertasuna izanik neska batek duen ezaugarririk nagusiena, beti umeak ondo portatu behar direlaren baldintzarekin, bestela zerbait txarra gertatuko zaie... Nork ez zuen jokatuko Hansel eta Gretel bezala? Plazerraren autokontrola... lan zaila!



Ipuinak kontatzeko beste modu batzuk daudelako... Txanogorritxu oraingo honetan, Emma Gascó-ren ilustrazioari esker, badakielako zer egin...Emma Gasco-kaperucita katana

 

Emakume indartsuen bizitza, kontakizunak, ipuinak... kontatu nahi baditugu ez dugulako dena imajinatu behar... Benetazko Antiprintzesak izan ditugu gure artean! Begiratu zure ingurura!

ANTIPRINCESAS

Eta printzesa, edo printzipe izan nahi badugu... estereotipoak apurtzen dituzten printsesak edo printzipeak izan gaitezke!!! Hona hemen bideojoko bat, non takoiak kentzea da onena ahalik eta lasterren joateko, arnasteko korserik gabe askoz hobeagoa den... non inork ez dio ezer esan behar nola jantzi behar den!

VIDEOJUEGO PRINCESAS

Beraz… ze ezaugarri izan behar ditu sexista ez den ipuin batek?

Horrela dio Emaisia Elkarteak bere txosten batean.

  • Sexuari lotutako genero rolak errepikatzen ez dituztenak. (Ama beti etxekoandrea eta aita beti kanpoan lanean).

  • Genero estereotipoei erantzuten ez dietenak. (Neska esanekoak eta zintzoak dira eta mutilak ausartak eta indartsuak).

  • Generoari dagozkion bestelako baloreak bultzatzen dituztenak, hau da, balore positibo guztiak (generoa kontuan hartu gabe).

  • Gure bizitzara eramateko eredu berri bat luzatzen dutenak.

  • Gizarteko ekitatea bultzatzen dutenak. Pertsona guztientzako aukera berdintasuna bultzatuz, desberdintasunak eta berezitasunak errespetatuz, gizarte justuago bilakatzeko.

  • Pertsona moduan, gaitasun anitzak bultzatuz, osotasunean garatzeko laguntzen dutenak.

  • Irudietan eredu berriak eta anitzak eskaintzen dutenak.


Goazen ba gure ipuinak, gure istorioak kontatzera. Ipuin tradizionalei buelta ematera, sortutako ipuin berriak erabiltzera!!!

Datorren post-ean publizitateari buruz hitzegingo dugu… bai… laister gure artean gabonak dira eta data hauetan publizitatearen hatzaparrak oso luzeak dira… Nolako esterotipoak isladatzen dira? Ezberdintasunak ikusten al dituzue neska eta mutilei zuzendutako publizitatean?

Bitartean… zer deritzozue jaso ditugun bideoi buruz? Ez dituzuela ikusi... http://beldurbarik.org/2015-lanak/