Bueltan gara, bideo-bolada izugarriaren ondoren, Beldur Barik Jarrera zabaltzen jarraitzeko prest! Mila esker parte hartu duzuten guztioi. Eta barkamenak ere denboratxo bat eman dugulako zuen bideoak gure web gunera igotzen. Asteazkenean amaitu zen epea zuek lanak entregatzeko eta badituzue guztiak gure web gunean ikusteko prest! (Sakatu irudian lan guztiak ikusteko)

banners-lateral-trabajos

Lanak gure artean ditugula, baloratzea gelditzen zaigu. Lau sari mota ditugu. Zeintzuk diren gogoratu nahi? Sakatu hemen eta sariak zeintzuk diren oroitu!

Lehen hiru sariak epai-mahaiak aukeratuko ditu eta herri saria web-gunean egingo den bozkaketarekin aukeratuko da.

Lanak baloratzerako orduan, gogoratu, kontutan hartuko dugun irizpide nagusia Beldur Barik Jarrera adieraztea dela. Zer da Beldur Barik Jarrera? Indarkeria sexistari (bere adierazpen desberdinetan) modu enpoderatzaile eta positiboan aurre egiten dioten jarrerak. Neska eta mutilen arteko harreman parekideak adierazten dituztenak. Genero mandatoak apurtzen dituztenak. Biktima papela erreproduzitzen ez dituzten neskak, autonomia dutenak, askeak direnak. Sexismoarekin bat egiten ez duten mutilak eta beraien papera, gertaera honetan, modu aktiboan kuestionatu eta aurre egiten diotenak.

Herri sariari dagokionez, Beldur Barik Jarrera dituzten lanak jarriko ditugu web gunean azaroaren 21 eta 25 bitartean, zuen ustez, jarrera hori ondoen adierazten duten lana aukeratzeko. Ostiral honetan, Azaroak 20, post baten bidez azalduko dizuegu nola burutuko den bozkaketa.

Eta gogoratu, Beldur Barik Topaketa ere oso gertu dugula, Azaroaren 28an, ospatuko dugu Amurrion! Informazio gehiago nahi duzu Topaketaren inguruan? Irudian sakatu!

 

banners-topaketa-lateral

Eta azkenik, gogoratu nahi dizuegu Topaketara gerturatzeko baduzuela gure web gunean galdetegia, autobusak dohanik jarriko ditugula Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik! Epea azaroaren 12an ireki genuen eta tartea duzue azaroaren 25a arte! Animatu eta Topaketan elkar ikusiko dugu, Lehiaketaren irabazleak ezagutzeko! Sakatu irudian galdetegia betetzeko.

banner-autobus-lateral

Berriro ere, mila esker eta jarraitu zuen Beldur Barik Jarrera zabaltzen!