Edonora begiratzen badugu, hantxe aurkitu dezakegu... goizean goiztik, ikastolara, institutu, unibertsitate edo lanerako bidean, gure begien zirrikituetatik sartu eta hortxe gelditzen da. Publizitareari buruz hitzegiten ari gara, hain zuzen ere. Eta nola publizitateak ere, ez bakarrik emakume eta gizonak nola izan beharko luketen esaten digun... baita ere nolakoak izan behar diren gure familiak, nortzuk bete behar dituzte heroi paperak, nortzuk zainketa paperak, nortzuk jolastu dezaketen panpinekin edota futbolean. Publizitate sexistaz ari gara.



Publizitatea sexista da...

- Neska eta mutilen rol tradizionalak mantentzen dituenean. Hau da, neska umeen zaintzailea, etxeko garbitzailea... denean eta mutila, aldiz, etxeko zereginetan parte hartzen ez duenan, edota bere papera aktiboagoa bada... zenbatetan ikusi dituzue horrelako irudiak?

juguetessexistas480-300x175

- Bizitza honetan arrakasta izateko ederra izan behar duzula esaten digutenean... Hau da, edertasun estereotipo batzuk ezartzen dituzte arrakasta izan nahi baduzu.

- Perfektuak ez diren gorputzak zeintzuk diren ezartzen dute eta hoien aldaketa beharrezkoa dela esaten digutenean... gogoratzen Inma Cuesta antzezlearen kasua?

- Lengoai sexista erabiltzen duenean...

- Emakumeak botere harreman batean beheko maila batean jartzen dituenean, gizonen menpekoak bailira bezala...

- Emakumeeak erabakitze esparruetatik at uzten dituenean...

- Gorputzak objetu sexual gisa hartzen direnean...

- Emakumeak emozioarekin eta gizonak arrazoiarekin lotzen dituztenean...



Milaka aldiz ikusi ditugu horrelako irudiak, beraiekin hazi eta hezi gara. Kontsumo moduak aldatu dira baina mezuak modu berdintsuan jarraitzen dute eta guk badakigu gauzak egiteko beste modu asko daudela!

Horrela kontatu ziguten pasa den Beldur Barik Lehiaketan parte hartu zutenek:



Publizitatea egiteko beste modu bat posiblea da!!!

- Emakumeei buruz hitzegiten badigu (gazteak, zaharrak, altua, baxuak, argalak, lodiak…), ez emakume eredu bakarrari buruz.

- Indarrean dauden genero errolekin apurtzen badute. Emakumeak beti sukaldean irudikatzen baditugu, edota menpekotasun harreman batean... naturaltzat hartuko ditugu horrelako portaerak. Edota mutila beti etxetik kanpo…

- Gazteleraren kasuan neskak eta mutilak kontutan hartzen baditugu, lengoia inklusibo baten alde!

Beldur Barik Jarrera ere publizitatean agertu daitekeelako, eta egileek agertzen ez badute, guk ere sexismoa identifikatu dezakegulako. Eta ez bakarrik neska eta mutilek agertzen duten ereduari buruz, baita ere hitzegin genezake familia ereduei buruz (ama eta aita), harreman ereduei buruz (heterosexualak). Non dago aniztasuna? Aniztasunak ez al du saltzen? Salmenta baino garrantzitsuagoa da publizitatea egiten dutenek, ohartu behar direla ereduak, ideiak, bizimoduak ere saltzen dituztela... erantzunkizun bat dutela ere, ze demontre!

Ze adibide gehiago ezagutzen dituzue?



Datorren post-ean Azaroak 25aren inguruko informazioa luzatuko dizuegu. Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Ziur zure udalerrian, edota hortik gertu, ekintza, solasaldi, aldarrikapen bat izango duzula. Gerturatu eta indarkeria sexistari aurre egin Beldur Barik Jarrerarekin!