17qb80


Asteburua da eta ondo pasatzera atera gara, dantza egitera joan gara, nahiz eta nik askotan ez dudan dantzarik egiten... Giroa gori-gorian dago. Jende asko, ezagutzen ditudan batzuk, ezagutzen ez ditudan beste asko eta noiz edo noiz ikusi ditudanak.


Carlarekin nago. Carla nire laguna da. Berari asko gustatzen zaio dantzatzea, niri ez. Tira, gustatuko litzaidake, baina lotsa apur bat ematen dit. Momentuz ez nau kontu honek larregi agobiatzen. Musika altu dago eta gure artean hitz egitea ez da erraza, ia-ia oihu egin behar dugu, baina berdin dio, ingurua begiratzen eta komentario laburrak egiten besterik ez gabiltza, ez da elkarrizketa sakona.


Apur bat ezagutzen dudan tipo bat gure albotik pasa da, eta esango nuke Carlari ipurdia ikutu diola. Flipatu egin dut, ezin nuen sinistu baina Carlaren aurpegia ikusteak konfirmatu dit hala izan dela. Bere susto aurpegiak eta tipoaren irrifarre ergelak. Sutu egin naiz. Tipoari atzetik eutsi diot, sorbaldatik, eta buelta ematera behartu dut. “Baina zuk ze uste duzu?” oihukatuz bultzatu egin dut eta ia-ia lurrera erori da. Auskalo zergatik ez garen borrokatu, baina azkenean tipoak alde egin du. Baina zer uste du horrek? Besteok ez dugula ezer egingo halako zerbait egiten duenean?


Buelta eman dut eta hor zegoen Carla. Zaplasteko bat eman dit: “Baina ze uste duzu, Mikel? Ez dakidala nire burua defendatzen? Tonta xamarra naizela eta printze urdinak salbatuko zain nagoela? Lehengo tipoak ipurdia ikutzen dit eta gero zuk ez didazu galdetu ere egiten zer egin nahi dudan, ezta nola nagoen ez ezer. Heroiarena egitera zoaz por ahí”.


Lotsatu egin naiz. Ez zaio arrazoirik falta. Orduak eman ditugu elkarrekin kontu hauen inguruan hitz egiten. Ez da halakorik gertatu zaigun azken aldia, eta nahiz eta noizean behin belarrondoko bat jasotzen dudan ikasten ari gara, konplizeak izaten, ez printzesa ta kaballeroa.



Guardar

Guardar

Guardar