Lagunekin nago herriko bankuan eserita eta asperduraren asperduraz euliak ere siestan daude. Gaurko egunaz zerbait esan beharko banu, Fangoriaren kantak dioen bezala “Miro la vida pasar” izango litzateke.


Bat-batean norbaitek dio “zelako mutil puxka” eta denok aho batez bat egiten dugu berarekin. “Bai, bai, zelako mutil katxarroa”. Hasierako baieztapena eta gero, dena dela, pentsatzen hasi naiz. Zergatik? Zergatik hamar laguneko koadrilla batean, elkarren artean hain ezberdinak izanda eta hain gustu ezberdinak izanda, egiten dugu bat esaterakoan mutil hori ona dagoela? Eta egiatan guztioi iruditzen zaigu ona dagoela, edo behartuta ikusten gara hori esatera? Kasualitatea da? Ez, ez dut uste.


Uste dut honetan ere, heteropatriarkatua ari dela bereak egiten. Izan ere, heteropatriarkatuak esaten digu oharkabean nor gustatzen zaigun, norekin enrollatu beharko nintzatekeen... Esne Beltza eta La Mala-ren “Quien Manda aquí” abestiaren izenburuari erantzun beharko bagenioke, Aquí manda el heteropatriarcado esango genuke. Bilgune Feminista-ko taldekidea den Amaia Zufiak esaten duen bezala: “Matematikak ikasten ditugun bezala, maitatzen eta harremanak izaten ere ikasi egiten dugu, oso modu inkontzientean”.


182q6h


Eta nola esaten digu heteropatriarkatuak? Ba pelikulen, serieen, bideoklipen bidez. Egia da inork ez digula esaten zuzenean zer den egin behar duguna, nor gustatu behar zaigun. Baina mezu pilla jasotzen ditugu honen inguruan eta azkenean, ohiko, normala bilakatzen da. Eta ez dugu ezta kuestionatu ere egiten.


Eta zeintzuk izan behar dute heteropatriarkatuak ezartzen dituen desio hoiek?

  • Mutilak cachitas izan behar dute, eta neskak argalak, pasatu gabe, baina titi politekin. Egia esan, aspaldi hitzegin genuen honi buruz (sakatu hemen) . Baliteke post honetan agertzen diren adibideak aspaldikoak izatea, baina gaur egun indarrean jarraitzen dute. Hombres, mujeres y viceversa programaren zenbatgarren edizioa da aurtengoa? Eta nolakoak dira hor agertzen diren neska eta mutilak? Zelako gustuak dituzte? Mutila izanda, horrelako neskak gustatzea normaltzat hartzen da, eta neskekin, alderantziz.

  • Bada, heteropatriarkatuak gure harremanak heterosexualak izan behar direla esaten digu. Etengabe. Eta publizitatean, telebistan, pelikuletan… agertzen zaizkigun adibideak horrelakoak dira (bale, denetarik dagoela esango duzue, baina oso gutxi, eta askotan, oso heteronormatiboak direnak).

  • Nik ez dudana emango dit pertsona horrek. Ni ez naizena izango da bestea, eta horrela bikote perfektua izango gara. Bata bestea gabe ez da ezer, baina batera perfektuak gara. Eta ganera ingurukoa, adin antzerakoa, etxerako modukoa bada… Benga ia, eta zer gehiago?!?! Hori ez da erreala. Ez dago inor predestinatua, guztiok ditugu gure akatsak, norbaitekin edo bakarrik egon. Ni, ni naiz nire inperfekzioekin, ametsekin eta gauzekin. Ez nau inork konplementatuko.

  • Bi pertsonen arteko zerbait izan behar da. Pertsona bakarra maitatu behar duzu. Ah bai? Eta zergatik izaten ditugu hainbeste lio orduan? Zergatik gustatzen zaigu batzuetan pertsona bat baino gehiago, zergatik aukeratu behar dugu? Nork dio horrela izan behar dela? Poliamor izeneko zerbait izango da hori. Ondo legoke horretaz hitz egitea aurrerago.


Normalena da neska bati mutil BAT gustatzea, normalena da mutil bati neskaK gustatzea. Ez da normala neska lodia gustatzea, ez da normala mutil tirillas hori ikustean berotzea, ez da normala ni masturbatzearen ideiarekin ere berotzea. Normala, ez-normala, normala, ez-normala... Nork dio zer den normala, zer den ohikoa? Ez diezazutela esan zer den normala gustatzea, desiatzea. Zure bizitza eta desioa exploratu! Sexualitatea modu aske batean bizi, Beldur Barik Jarrerarekin!!!


desioak


Hilabeteari amaiera eman diogu!


Abuztuan Beldur Barik Jarrera zabalduko dugu!


Guardar

Guardar

Guardar