Bale, badakit aspaldiko filma dela... baina abuztua aprobetsatu dut berriro saga guztia ikusteko... Hondartzara joatea primeran dago, baina goizetan ezer egiterik ez izatea ere ondo dago... gure tartea ere edukitzea garrantzitsua delako. Gurean pentsatzeko eta gure gauzak ere hausnartzeko, irakurtzeko, pelikularen bat ikusteko... Beno, sarrera guzti hau “Los juegos del hambre” saga ikusi dudala berriro esateko. Igual aspertu naiz hainbeste gorputz perfektuekin, igual aspertu naiz neskek pelikuletan duten ereduekin, igual aspertu naiz beti mutilak liderrak diren irudiarekin.
Egia esanda, amaiera ez zitzaidan asko gustatu... ups! Ez noa orain spoiler-a egitera... Ikusi ez baduzue (jende gutxi izango zarete) ikusteko gonbitea luzatu nahi dizuegu. Eta zu ere nesken eta mutilen eredu estereotipatuekin aspertu bazara, post honen amaieran pelikula feministak biltzen dituen web gune bat aurkituko duzue.
Fiuuu fiuuu fiuuuu (saiatu naiz... sinsajoraren soinua egiten, lortu al dut?) Katniss Everdeen, ohikoa ez den akzio pelikuletako protagonista. Nolakoak izango dira akzio pelikuletan agertzen diren neskak? Bi taldetan banatu ditzazkegu, alde batetik, erabat sexualizatuak dauden neskak, beraien arma askotan beraien gorputza delarik. Eta beste alde batetik, sexualizatuak ez badira... berez maskulinoak diren armak ematen zaizkie, mendeku nahiez beteak, botere grinaz itsutuak... Beno, ba Katniss ez da horrelakoa. Katniss borrokalari bat da, baina baita ahizpa, laguna... Eta gainera ez du batere interesik maitasun harreman batekin. Hor dago Gale, gustokoa duena, baina ez du inolako konpromesurik nahi. Eta hor dago ere Peeta ere. Katniss-ek badaki oso ondo zeintzuk diren “maitasun erromantikoaren” kodigoak, eta ondo erabiltzen ditu, bere onurako baino gehiago, bizirauteko!
Katniss-ek familiaren betebeharrak bere gain hartzen ditu (esan dezakegu aita-ren papera hartzen duela, hau da, mutilen papera), ez zaio maitasuna interesatzen eta araututa dagoen feminitatean ez da erortzen... Horregaitik gustatzen zaigu Katniss. Eta borrokan berarekin aurrera egiteko gogoak sartzen zaizkigu (beno, gero jokuak ikusten ditugunean ez hainbeste...). Katniss neska indartsua da, genero ereduekin apurtzen duena, maitasun erromantikoan erortzen ez dena, edertasun ereduekin bat egiten ez duena... Beldur Barik Jarrera duen neska da!
Egunerokotasunean sortzen dira/ditugu erreferenteak, pelikuletan, telebistan, kiroletan… Erreferente positiboak behar ditugu, bai kirolean, bai oholtza gainean, bai irakurtzera goazenean... Beldur Barik Jarrera duten pelikula, kirolak, gorputzak nahi ditugu!
Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!