Hau ez da neskentzako... Zurekin ez dut jolastu nahi, ez bait dakizu ezer ez... Neska izanda nolatan ibiliko zara olatu baten gainean... hau ez zuretzako kirola... hobeto beste ekintza bat aukeratzen baduzu... beno, neska izateko ez dago gaizki... tira, ez da bene-benetako kirolaria... Gogoratzen duzue pasa den urtean aurkeztu genizuen bideo hau?



Ai ama, mila aldiz entzun ditugu horrelakoak! Gure aurpegia gorritu egiten da, gure eskuak estutzen ditugu, Hulk-en antzera sua somatuko genuke gure inguruan... eta gure aurpegia berdea jarri baino lehenago, skate-a hartu, malda begiratu eta patinatzeari ekiten diogu. Edota baloia lurrean jarri eta sekulako pasea ematen dugu taldekideak gola sartzeko. Edota taularen gainean igo eta olatuarekin bat egiten dugu berak bere bidea amaitzen duen arte.



Lurra joko dut, olatuak taularen gainetik botako nau, baliteke pepinazo bat izatea nire jaurtiketa, mina hartu dezaket... nork ez ditu golpeak jaso? Nork ez du erortzeko beldurrik izan? Baina altxatu egiten gara eta berriro zutik jarri ondoren, martxan gaude berriro!



Kaleak, gauak eta jaiak gureak dira mila alditan esan dugu. Pistak, olatuak, polikiroldegiak, zelaiak gureak direla ere gaineratuko nahi genuke gaur ere! Goazen estereotipo zahar hoiekin apurtzera! Nesken kirolak... mutilen kirolak... akabo! Goazen kirola gurea egitera, Beldur Barik!



Kirola Beldur Barik Jarrerarekin gozatu nahi dugu, bizi nahi dugu! Hori egiteko aukera luzatu nahi dizuegu. Adi! Irailak 9an Beldur Barik Lehiaketari hasiera emateko ekitaldi bat antolatu dugu! Skate-a gustokoa al duzu? Hartu zure taula eta etorri Irailak 9an Berangoko “Uribe Kosta” Skatepark-era arratsaldeko 17.00etan! Zurekin batera skate-a ikusarazi nahi dugu eta pistan protagonista izan nahi duten neskekin patinatuko dugu! Apuntatu zure agendan eta animatu! Zure Beldur Barik Jarrera zabaldu!


mail reso


Ezin duzu galdu! Ianire Elorriagak neskentzako ikastaroa emango du!



Guardar

Guardar

Guardar

Guardar