Pentsatu, eztabaidatu eta ekin
Beldur Barik jarrerarekin!
Bideojokoak atsegin dituzu. Asko gainera. Guztia dakizu hoien inguruan. Zenbatetan pasatu dituzu pantailak, munduak zu bakarrik? Edo lagunekin batera? Guztia dakizu bideojoko batzuen trukoei buruz. Internet ere noizbait zerbait publikatu duzu honen inguruan... Baina badago arazotxo bat... neska zara, eta neska zarelako askotan "benetako jokalaria" ez zarela esan dizute, zure bideojokoak bestelakoak direla (horrela genion pasa den urtean: "Bigarren traba batekin aurkitzen gara. Nolakoak dira neskentzat zuzendutako bideojokoak? Sukaldaritza, moda diseinua edo maskotak bezalako gaiak dituzte ardatz bideojoko hauek. Berriro genero eredu zaharrak agerian. Eta nola irudikatzen da emakumea bestelako bideojokoetan? Apaingarri bezala, “sexy” itsura izan behar dute, nola ez, eta bigarren mailako heroi gisa agertzen dira").

Bi dokumental utzi nahi ditugu gure web gunean, hausnerketarako, pentsatzeko, eztabaidatzeko... Bata neskei buruzkoa, eta bigarrena berriz, mutilei buruzkoa.

 



 


Desberdintasunak eta estereotipo sexistak badaudela jakin badakigu... nola aldatu? nola aurre egin? Goazen guztion artean gure Beldur Barik Jarrera agertzera!


Datorren post-ean surf, skate eta bestelako kirolen inguruan hitzegingo dugu... adi eta hegaldia jarraitu!

Idatzi zure iruzkina

Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!

Jarraitu gaitzazu
Sare Sozialetan!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify